2012ko lorailaren 17a, osteguna: zorionak, Juankar lagun hori! eta beste harekiko adiskidetasuna berreskuratuko dudalakoan… itxaropentsu…

 

2012-05-14an INFO 7 IRRATIAN (http://www.info7.com/?s=AINARA+MAIA&x=0&y=0):

HITZEN KONTRABANDISTAK GARA

KAM VÍTR, TAM PLÁŠT (Haizea nora, ni hara)

Maiatzean mutu, ekainean kuku? Festatik festara, maiatzaren bateko maiteminduen egunetik maiatzaren 8ko garaipenaren egunerako jauzian ni, loreei begira, itxaropentsu, azkenean maitasunak irabaz dezan mundu honetan. Loreen hilabete honetan loreek ere eguzkiaren indar beroaz ospatzen dute bizitza berria maitasunaren oihanean, eta ni haiei so mutu gelditu naiz. Itxaropentsu etorkizunaren aitzinean, kontzientzia lasai iraganaren aurrean, dena bihotzez, onez eta maitasunez egin baitut. Eta orainean nago maitearen zain. Zaleži mi na tobě. Zure esku nago, ene bihotzeko maite hori, txistuka ez agian, baina isilik, betiko zure ainara.

            Zure atzetik abiatu nintzen igerian, Jaizkibelgo itsaslabar hartan behera, zure sekretuak gordetzen zituen kutxa horren bila. Goizeko lauretako izarrak esnatzen nau geroztik eta ainara hau joan zen zure atzetik. Geroztik ez dut udarik izan eta udazken hartatik negu luze horretara jauzi egin nuen, euritan bihotza, elurretan oinak, mendi gaineko elur zuria orbel nabarraren gainean bezala. Liliak, itxaropenik gabe erori ziren aspaldi gure udazken hartan sorginen eta lamien lurraldean, Senperen, eta orain udaberrian nago, bat-batean, gerezi izozturik ez eskuetan eta gereziondo zuriaren azpian maite txistukariaren musuaren zain.

            Maitasuna horrelakoa baita halabeharrez, gauetan lo egiten uzten ez duen ametsa, eta udako bero sargoritsuak gogoan, maitearen besarkada fresko hori nahiko nuke. Zergatik ezin naiz ni neroni neska maite aukeratu hori izan, zergatik egokitu zait beti maitale despetxatua izatea? Zergatik da oraindik mundu hau horren matxista? Izan ere, azken batean, gizonezkoek aukeratzen dute oraindik bere bizitzako emakumea aukera anitzen artean, eta emakumea beti eta oraindik itxaroten gelditu behar du. Beti itxaroten, eta ez da justua! Nik aukeratu nahi dut, eta ez dut entzun nahi gehiago eskua eskaini eta besoa hartzen dudala, ez baita egia. Normala da gehiago nahi izatea pertsona bat beste inoren gainetik maite dudalarik, ala?

            To je mi celkem jedno! Ez dit axola batere, baina vcheel, ein poem auf mährisch über immer empfindlich sein: buruz ikasi nituen hitz guztiak lehenik euskaraz gero beste hizkuntzetan. Burutik atera zaizkit sentimendu bihoztunak. Baina bai axola dit nik asko maite dudan pertsona nirekin ez egotea, beste emakume batekin egotea, beharbada.

            Idatzi ditudan olerki guztiak maiteminez idatzi ditut, asmatu ditudan ipuin guztiak bihotzak idatzi ditu, baina ez dezazuela pentsa literatur-testuetan egiarik aurkituko duzuenik; egia soilik bizitzan aurkitzen da, eta arte oro gezurra da. Ilargiak eguerdia argitzen du eta eguzkia gauerdian esnatzen da, eta inork ez daki deus. Horrregatik literatura gezur hutsa da eta bizitzaren film honek ez du amaierarik, ilargiak bustitzen duena eguzkiak idortuko du, eta barre egin behar da guztiaz, hamar urte gaztetzen baikara barrez lehertzen garelarik.

Střepy přinašeji štěstí. Kristalezko ontzia edo katilua puskatu dut asteburuan eta horrek zoriona omen dakar. Haizea nora, ni hara, maitasuna nora, ni hara, ene maitea nora, ni hara. Elkarrekin egon gaitezen, ez bakarrik ametsetan.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko lorailaren 12a, larunbata. Laranja oso bat naiz ene maite galduaren zain

 

 GARA > Idatzia > Kultura

POESIA (AFORISMOAK)

Bihar etzi atzo gaur!

p055_f01_49x68.jpg

Ainara MAIA

Liburuaren azalean denetariko harriak erakusten dizkigu Ana Urkizak itsasertzean, baina lau harri nabarmentzen dira bereziki, urre kolorez, altxor baten gisa begiratu beharrekoak. Bata izan daiteke iraganak babesten duena, bestea izan daiteke biharkoak gordetzen duena misteriotsuki, eta beste bi harriak izan daitezke orainaldiaren distira, eta ondorengoei utziko diegun arrastoa etzi.

Altxor horiek aurkitzeko hitzezko harriak botatzen dizkigu Anak: muturreko egoera bat bizitzera kondenaturiko gizakia itxuraldatu egiten da, bere burua ezagutzeraino, eta bizitza iraultzeko, galderak egitea edota goizero begiak erauzi eta berriak jartzea baino modu hoberik ez dago.

Adiskidetasuna izan daiteke nabarmen ikusten dugun harri horietako bat, altxor bat, jada galdu dugunean. Harriak bota eta galderak jaurti dizkigu norbaitek erantzun ditzan: landatu dut zuhaitz bat, erditu ume bat, idatzi liburu bat, eta orain zer? Horrelakorik egin ez duenean, olerkari honek ez daki zer erantzun, baina norberak erantzun beharko dio bere bizitzari, aldarrikatzen hasi beharko dut laranja oso bat naizela bizitzen segitzeko, eta nire bihotza nirea dela, ene maite txistukaria maitatzen segi dezadan.

Bizitzen segi beharko ororen gainetik, haizea bezala, gutxiago mindu nadin. Haizea dela egia ororen jabe erran dit Anak, eta hitzak bertan utzi dizkit zintzilik aske. Hartu nahi ditudan erranak onartzeko, eta hartu nahi ez ditudanak ez onartzeko; izan ere, kontraesanak sortu baitizkit behin baino gehiagotan, eta ohera joan aitzin, haserrarazi: nola da posible lanera doan emakumea ama oso ona ezin izatea, anbizio profesionalak dituelako? Beharbada olerkari hau lanera doan emakumea da, ez delako ama oraindik eta orduan anbizio profesionalak asmatu behar ditu, bere amets hori ahazteko. Ene uste apalean harriak botatzen dizkigu Anak gu zirikatzeko, eta orainean mutu gera ez gaitezen eta bizi gaitezkeela errateko.

Harri bat da bihotza, bihotz onekook ere bihotzekoak traizionatzen gaitu, eta oharkabean ohartzen naiz egunero uzten diogula existitzeari. Artikulu hau bukatu bezain laster, galdurik egonen naiz, ez dut existentziaren kontzientziarik izanen. Orduan egonen bainaiz Ana Urkizaren erranetan nire baitan, eta aurkituko naiz, aurkituko dut zer edo nor.

Bizitzeko ikaskizuna da aforismo-liburu hau, bai eta ez artean ni, dena eta ez denaren artean jartzen nauena amildegiaren ertzean, ez baikara ezer hil arte, eta orduan hauts izanen gara. Etorkizunera helduko garenean, iraganak ez du orainaren laurdenik ere balioko. Atzoko promesak gaurko mailua dakar eta biharko iltzeak etziko damua. Denbora ez da itzuliko gaur. Gaur eta hemen nago, ezin urrutirago gure barrenean jada ez dudalako umerik aurkitzen, beharbada oraindik gainean daramadalako?

Maitasun galdua itxaroten nagoela, hitz koldarrek ez dute mingain puntatik jauzi egiteko ausardiarik batzen, ez dute hil nahi, eta horregatik erran gabe doakigu penaz bizitzako gauzarik garrantzitsuena. Hitz batez mila irudi marraztu dizkit, eta lehen baino nahasiago utzi. Azkenean, bizitzaz ere nekatu egiten gara, bizitzeaz oporrik hartzen ez dugulako.

Helmugatik hurbilena, abiapuntua dugu. Bizi zaitezke, edo ez. Beste begi batzuekin zapalduko ez ditugun harri horiek ikustea nahikoa da bizitzeko; nahikoa da galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea bizitzako ateak zabaltzeko. Hori erraten digu kontra-azalean Ana Urkizak.

 

http://youtu.be/J1mGQI1bnbs

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko maiatzaren 6a, igandea. Maiatzean kuku, ekainean mutu…

http://www.youtube.com/watch?v=ULqsndcypOU&feature=player_detailpage#t=91s

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko apirilaren 21a, larunbata: KOMETA urdina eskuetan, hegan noa zugana, TXISTUKA, saltoka…

http://ttipi-ttapairitzia.blogspot.com/2011/04/politikoki-zuzena-ez-banaiz-ere-uda.html

Politikoki zuzena ez banaiz ere, uda berri on denoi
Ainara Maia Urroz

Denok etorri gara mundura sufritzera eta gozatzera, eta inor ez ala denak gara biktimak. Negua eta udaberria baitira urtearen bi aldeak, eta bata gabe ez dago bestea.
Biktima hitza azken garaiotan gehiegi erabiltzen da, eta ni nekatzen hasi naiz biktimismoz joka­tzearekin. Hasteko, ni neu. Badirudi nik bakarrik sufritzen dudala mundu honetan, izan ere norberak bakarrik sentitzen baititu norbere minak, bes­teok sentitzen ez duzuen maiteminak eta ezetzak. Baina nik zuenak ere sentitzen ditut, eta aski da, ez dut gehiago sentitu nahi!
Izan ere, denok sufritzen baitugu eta norberak bere mina bakarrik sentitzen baitu benetan, ala? Hedabideetan etengabean ditugu biktimak hi­tzetik hortzera, biktimen erre­konozimendua eskatuz hainbat biktima-elkartek, baina nor da biktima? Zeren, noren biktima? Ez al gara denok biktima, denok sufritzen eta denok sufriarazten aldi berean?
Norbanako bakoitzak galerak izan ditugu eta ditugu etengabean, hori baita bizitza: etengabe galtzea. Edozein dela ere kausa, minbizia, atentatua, bor­txa­keta, gerra, lurrikara, tsunamia…
Atzo berean aitaren eguneroko besarkada jaso nahi nuen, eta gaur izeba Kontxiren albondiga goxoak jan. Bihar, berriz, amatxiren banabra gorriak. Bizitzak hiltzea du zor, eta minbizia madarikatuz ez da aita itzuliko. Alferrik da esatea estatu espainiarra nahiz frantziarra terrorista dela, edota ETA erakunde armatua are terroristagoa, eta gerra irabazten ari dela norbait.
Ez, ni ez nago inongo biktimen elkartean, eta ez naiz gehiago biktimismoan eroriko. Bizitzen segituko dut eguneroko urdin hau, eta poztu egingo naiz munduan gehien maite dudana zoriontsu delako beste emakume baten ondoan, ni bakarrik egonik ere. Pozten naiz gaur goizean txoriek kantatu didatelako eta xuxurlatu aita zenaren mezua: “amodioz gainezka bazaude, ematen segi ezazu, ainarita, erantzunik jasotzen ez duzula iruditu ar­ren; izan zoriontsu!”.

http://www.info7.com/2012/04/16/hitzen-kontrabandista-10/

2012-04-16
HITZEN KONTRABANDISTAK GARA
KOMETA

Eta banoa, jadanik dena idatzi dut. Poeta lagunak agurtu ditut bihotzez hurrengora arte, eta banoa poesiaren hatsaz elikatzen segitzera. Banoa ene maitea bihotzean beti, urrun eta banandurik egonik ere, hurbil eta elkarrekin baikaude.
Ene maite txistukari ahoskabe urdina zintzurrean trabaturik, mutu gelditu naiz udaberri gris honetan, baina Brno urdin dago, Brno Urdin beztitu da eta denek Starobrno Urdina edaten dute Kometa Urdinaren garaipenagatik topa egiteko. Izotz gaineko hockey finalean urdin jokatu du Brnok izotz-pistaren gainean, eta garagardo berdea Ostegun Sainduz edan ondoren, Bazko astea igarota, Starobrno garagardo urdina edan dugu, bentzitu ez, baina irabazi nahi baitugu bizitza honetan.
Bizitza honetan behar dut norbait begietara begiratuko didana hitz egiten diodalarik; nire penak eta isiltasunak pazientziaz entzungo dituena, ulertzen ez dituelarik ere, eta behar dut norbait nire sentimenduak errespetatuko dituena. Bizitza honetan behar dut norbait nire ondoan borrokatuko dena nik deitu gabe ere. Milan Kunderaren “Izatearen arintasun jasanezina” irakurria dut, eta Brnon sortutako hark zioen, gauza askoren artean, maitasuna gure erdi galdua aurkitzeko desioa dela.
Desio horretan galdurik, bizitza honetan behar dut norbait nigatik dena utzi eta nire ondoan egongo dena, maitemindu nintzenetik batez ere, baina hark ez zuen ausardiarik izan, batera taupaka egiten zuten bi bihotz hauengatik borrokatzeko, eta nik ez nuen indarrik izan, negar egiteko ez bazen 2008ko abuztu hartan. Ihes egin nuen Moraviara, Brnora, bi-bihotz taupaka. 2008ko uda hartako Bi Ur Artean zeruertzera begira, irribarre zuriari so, negarrez hustu nintzen eta bihotz hura ozeano urdin sakonean hondoratu zen, Kantauri itsasoan. Geroztik, bihotz bakarti honek segitzen du bizirik, eta bizirik segituko du Titanic-en gisa hondoratutako benetako maitasun horregatik, itsaso urdinaren sakoneko bihotz horregatik bizituko naiz, maitasunez. Maitasunak egiten baitu bihotza, eta nik dena bihotzez egin eta idatzi dut orain arte, eta barkatu horregatik, ene bihotz horrek, mindu bazaitut, barkatu maitasunezko hitz guztiengatik eta maitasunezko eskutitzengatik. Barkatu horregatik guztiagatik.
Bizitza honetan bakarrik eta maitemindurik egotea egokitu zait, hizki mutu gisa, bost urte eskaseko ainarita hura gogoan dut, aurre-eskolako ikasgela hartako txoko horretan geratzen zenez gero, lotsati, beldurti, bakarrik. Hura bera izaten segitzen dut, baina ez berdina noski, baina bera, ikarati bera. Udaberriak ikaratzen nau, dardarazten, astintzen, beharbada udazkenerako desagertuko, suntsituko direlako udaberrian sortutako itxaropen eta ametsak. Udaberriak ikaratzen nau bere kimu berde itxaropentsu erne berriekin eta lore zuri txiki hauskorrekin datorrelako isilik, erakargarri, ustekabean. Udaberrian sortu nintzen, behin, amaren sabeletik ateratzeko deia egin zidan udaberriak, eta ausartu nintzen munduratzera udaberriaren amaieran ia negarrik gabe eta isil-isilik.
Ez galdetu deus ere, arren, baina batzuetan galdetzen didazu, ene bihotz, zergatik diren gauzak horrelakoak hemen, mundu honetan. Zergatik batzuek diren zoriontsu eta beste batzuk zorigaitzeko. Zergatik batzuk negarrez dauden eta beste batzuk barrez. Zergatik batzuk hilzorian eta beste batzuk sagardotegietan horditzen?
Eta nahiko zenuke nik zuri erantzutea nondik datorren horrenbertze min, eta norantz dabilen bueltaka mundua. Nork saldu dituen gure sinesmenak. Nork, gure justiziak, bakeak eta askatasunak?
Bizitza hauetan, mundu honetan, horrela daude gauzak, diren bezalakoak dira, eta zuk jadanik badakizu ongi hori; badakizu ongi mundu hau antzoki handi bat baino, izotz-pista bat dela, bi aurkari egon daitezke, baina ez elkarren aurrean leihan, baizik eta elkarrekin nahasian.
Denok gabiltza irristaka izotzaren gainean, oreka mantendu nahian, batzuetan erortzen gara eta beste batzuetan gola sartzen dugu. Bidean, denok elkarrekin nahasian, erori ahala galtzen ditugu gauzak, galtzen dugu bidaidea, baina azkenean denok irabazten dugu Kometa bat airean, zeru urdinera hegan egin dezagun. Galdutakoa atzean utziz, irabazteko zeru urdin bat zurekin, ozeano urdinaren sakoneko ene bihotz horrekin.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko apirilaren 14a, larunbata. Gaur baGARA. LOVE ME, maita nazazu txistuka.

GARA > Idatzia > Kultura

POESIA
Hamalaugarren misterioa

Ainara MAIA

Bai segur gara poesia, bizia bezala, etengabeko iraultza bat dela. Horrela aurkeztu zuen Auxtin Zamorak hamaulagarrenez prestatutako Hatsaren Poesia anitz hau, gure eskuetan brist-braust desagertu zaigun amets bat, eta ttapatta-ttiuttaka zuregana airatuko den haize leun bat txistuka ene bihotzetik. Poesia ez baita saltzen, poesia musu-truk banatu behar delako.

Hatsa Elkarteak zoriondu egin du Maiatz Elkartea, bere 30 urteengatik, eta horra misterioa: maitasuna. Maitasunak egiten du bihotza, eta bihotzetik jalgi zaizkigu norberaren hatsaren bidez hemen dagoen olerki bakoitza; olerkariok ez dakigu zer den poesia, baina gertatzen zaigu, hori da poeta izatea, eutsi gabe etsitzea.

«Hitzpilu» hauetan islatu naiz, eta amildegirako gonbita jaso badut ere, grapa pare bat josi ditut begietan malkoei eusteko. Emakume honek badaki zauria ez dela itxiko, eta love me, maita nazazu, arren, irakurle, eta nirekin haserre zauden lagun horrek, barka maitasunezko hitzak eta segi dezagun aitzina. Love me eta egizu irudimenez esfortzu hau, txirrinda ez duzula ikusten, baina txirrindularia bai. Orduan historiaurreko animaliaren bat ikusiko duzu, ezin bilakatu dena homo erectus.

Eguzki-muxuak jaso ditut orrialde hauetan, Ekik argiztatu dit gaur bisaia, eta niri irribarre bat marraztu dit, bere hatz-errainuen bitartez goxotasunez. Ekik argitu dit ene gogo iluna eta alaitu une batez ene bihotz zauritu eta bakartia. Hegazti iragailea naiz, noraezean, ez dakit zer egin ene bizitzarekin hitzpilu poetiko hauekin, baina zu ere, bihar, urruti izango zara. Aitzinerako urrats batek amets bat du oinarri, eta abiapuntuan bakun izateari utzi diot anizkun bilakatzeko, amaieran aniztasunak ulertzen baitu bere jatorrizko batasuna.
Ele hauetan laburbildu ditut nekez hitzpilu hauek, lagunendako, atzera begiratzea ez dadila izan minbera, eta lagunak barkaberak izan daitezen. Hatsaren Poesiaren hamalaugarren misterioa 13. hilabetean datza, maitasunarena. Edozer gerta ere beti egongo naiz zure ondoan «kukuxumuxuak» matxinsaltoen gisa emateko, behin pinpilinpauxa-muxuekin maitatu zintudalako. Ai, ene maitea, amets egin dut esnatzean zu neure ondoan zinela!

Maite zaituztet, poetok, bide bazterrean bakarrik eta inor gabe dagoen orbel hori. «Bai, nahi det!» esan nahi nioke ene maiteari, eta ez dut gehiago negarrik egingo, hura ikusteko itxaropena dudalako. Beharbada, ez du nire muxurik nahi, eta errespetatuko dut bere nahia. Hatsaren Poesia honen bidez amodioaren hatsa hartu dut, baina hain sinplea bada bizitza, hartu eta ematea, zergatik dut nahaspilatua orain tripa? Horra hor zen den maitasuna, hitz korapilo bat, hitzpilua.

Ez galdetu nolakoa naizen, nire barrua da iluna, muxu eman nahi eta ezin, garraztu egiten zait eztia, eta oinetan ditut orainak, baina plazer guztiek egiten dute min, zauria zabalik dagoelako. Bihotza itxi didazulako, ene laztana, maite zaitut, hori da egia, baina nabari da hitzpilu hauetan galdu naizela eta onena izango da zu ere, irakurle, hitz hauetan murgiltzea. Maitasuna topatuko duzu ttanttaka, edo agian utopiaren hatsa. Xorino hau kantari eta dantzari badoa jada zugana txistuka, zu pinpilinpauxa-muxuekin maitatzera. Bakea aurki dezadan zure besoetan. Zunirekin beti izango baitzaitutnauzu, txistuka, xorino.

Zure irri-karkaila batek sendatuko nau, hartu trena eta txistuka etorri nigana! Zure zain nago moraviarren plazan, udaberrian, udaberriko loratzeak nire bihotza ukitzen baitu, onerako eta txarrerako. Inork ez luke maitemindu eta ezkondu behar, eta agur, banoa, berriz itzultzeko!

Entzun, inoiz zu tristurak bahitzen bazaitu, poesiaren itxaropena lagun joango zaizu. Zure adiskidetasuna niri kemena ematen didana da. Bihotza blai daukat, eta maite zaitut. Entzun, bizitza gogorra da, baina irribarrea beti ezpainetan. Besarka nazazu, esadazu: egun on, maite zaitut, ich liebe Ain.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko apirilaren 13ko ostirala. Ez dok amairu, eta ene bihotzak berri onaren zain…

http://olerkarieneguna2.blogspot.com/

Udaberriak ikaratzen nau,
dardarazten, astintzen,
beharbada udazkenerako desagertuko,
suntsituko direlako
udaberrian sortutako itxaropen eta ametsak.
Udaberriak ikaratzen nau
bere kimu berde itxaropentsu erne berriekin
eta lore zuri txiki hauskorrekin datorrelako isilik,
erakargarri, ustekabean

Olerkari ameslaria

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko apirilaren 8a, pazko-igandea. Aberri eguna.

“Wheresoever I go, I go with all my heart”
(Confucius)
BERPIZKUNDE-IGANDEA
Hau poza!
piztu da
hilik zegoela uste genuena.
Hau poza!
bizirik da oraindik
maitasuna,
bakea,
elkartasuna,
askatasuna,
anaitasuna,
adiskidetasuna,
Euskal Herria aske da
mundu baketsu batean.
Hau poza azkenean!
Mariren amatasun eta emetasun sena
nigan sentitzen dut hutsik,
betetzeko zain.
Hauxe da ene otoitza,
ene oroitza,
ene ametsa
maite ditudan guztiei idatzia
kantatua.
Hau poza!
aurten bai,
aurten xuriz beztituko naiz
gereziondo loretsuaren azpian
eta maite dudanaren besarkada ukanen dut.
Hau poza!
Piztuko da kristo
piztuko da esperantza
aberri aske batean
maitearekin dantzatzeko tenorea helduko da.
Cekam na tebe na moravské namesti, na namesti Svobody
Askatasunaren plazan gaude
itxaropenez beterik
aberri egun on hotz honetan…

EMAKUME HONEK GIZON HORRI:

http://www.ttipi.net/fitxategiak/dokumentuak/aldizkariak/mamia-563net.pdf

Emakume
honek gizon
horri eskutitza
Ainara MAIA URROZ
(Brno, Txekiar Errepublika)
Itxaronaldierromantikoa
da obuluek beren buruazbeste
egin aurretik ernaltzekoesperantzanespermatozoide
bat noiz
sartuko zain egotea.
Nik maite zaitut, Ainara
kuttunaren edo maitearen
ahotik entzun nuelarikalemanezeuskalazentuaz,
maitemintzeko arriskua
berriro ere hartu
beharotenuenzalantzan
nengoen, eta bitartean
gizon dohatsua lorez loreibilki,
bizitzatikbizitzarausnaka,
probatzen.Ene
maitea, gauza bat eskatukodizut
lehenbizikoaldiz:
ezemanniriminikbihotzean,
erran ondoren
ez ninduzula minik egin
nahi, ez jolastu nire sentimenduekin,
arren, sentiberegiabainaizetaneurtuhitzakerranaitzin,
mesedez,
mutiko,heldugabeko
gizon kapulu hori.
(…) Itxaronaldi erromantikoa
da oraindik ere zure
hitzen altxorren distirarensugarraniganpizturik
mantentzea zure isiltasunean.
Ahul,mineznago,
larriki zauriturik, larrikimaitemindurik,
baina
zer ote damingarriagoa,
itxaroten dudan honen
sufrimendua, edo inoiz
inor itxaron ez duen horren
sufrimendua?
Maitasun inkondizionalaren
izenean, baldintzapeko
askatasuna eskaini
zenidan pixka bateanbakarrikheganegin
nezan, eta nik txintxotxintxo
kasu egin nizun,
mutiko,aitazenarierekasueginnahikonioke,
baina
nekaturik nago bakarrik
ibiltzeaz, beti bilan,
zoriontsuizannahian.Beharbada
ideia bat airean
dabil, hutsean, ausentziarenamaiera,
nirebertsoen
etorrera eta zure
poesiarena iragartzen
duena.
Gauza bat eskatuko dizut,
lehenbiziko aldiz, isil
baino, txistuka publikoki:
maite banauzu,maita
nazazu osorik, eta ez zatika,
argi-itzaletan dantzan,
zurrupaka; maite
banauzu,mutiko,edoheldu
gabeko gizon kapulu
hori, maita nazazu zuri
etabeltz,etagris,etaberde,
etailehori,etabeltxamorena…
maita nazazu
egunez, goza nazazu
gauez, eta goizaldean,
leihoa zabal-zabalik dagoen
toki honetan. Maite
banauzu, ez nazazu
ebaki,maitanazazuosorik,
edo ez nazazu inola
ere maita.Itxaronaldi erromantiko
honetan, negar-
malko gazi hauek
guztiak itsaso dira jadanik,
etatentaziohutsada
zuri bestemaitasunezko
eskutitz bat botila baten
barruanbidaltzekoa.Ilargibetezuriaamodioperfektua
bezala agertzen
zait orain, zilarrezko forma
biribilekin, eta eguneronireleihoarenertzean
hegalak zabaltzen ditut.
Suapizturikdagooraindik,
orokurdinsegitzen
du izaten, goizero.
Badirudi enarak urtero
itzultzendirela,bainaberdinak
izan arren, ez dira
berberak, eta behin eta
berriz errepikatzen zaidan
ametsak nola segitzen
duen jakin nahiko
nuke. Zuk soilik eman
diezaiokezujarraipenanire
amets errepikakorrari.
(…) Orain badakit erromantizismoamodaz
pasatadagoela,
etaezindudalainorenzainegon,
nire
barruan dagoenaren
zain egon.Ni naizmaitasunabera,
ninaizenmaitasun
hau hartu nahi baduzu,
neremaiteaetakuttuna,
oihartzunbateziristenbazaizuatzerrihonetatik,
Europarenbihotzetik,
aberri horretara, etorri
nire bila. Orain badakit
zuganantz nindoala
eta zu niganantz luzaroan.
Biotako inork, baina,
ezgenuenelkarsentitzen
ezagutu aurretik; gure
ezjakintasunaren azpian
alaiki kantatzen zuen ziurtasun
inkontziente bat
zegoen. Gure ezjakintasunhorrekelkartukogintuzke
berriro… izan zaitez
soilik nire lagun, nire
bidaide…

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi