Egunkari maitea,
hilen egunean hagitz sentibera nago, kontzientzia memoriarekin nahasten zaidalako, eta irribarre itxaropentsu batekin begi triste polit hauetatik negar-malko gazi-gozo bat irrist egiten baitzait masailean behera. Aita zena jada ez daukat fisikoki besarkatzeko aspaldian, duela hamar urte zendu baitzen, desagertu zen haren gorputza, baina libre da Gorramendi kaskoan GORA GU TA GUTARRAK! oihukatzen. Libre eta zoriontsu da bere Amaiur sorterrian. Eta nire bizitzako bigarren gizona, begi triste politak nituela esan zidana, berriz, zoriontsu da lurrean bere bikotekidearekin.
Eta biek daude nere bihotzean, biziarazle. Eta denak daude ene bihotzean. Denok zaudete ene bihotzean, maite nauzuenok eta maite ez nauzuenok…
BIHOTZETIK BIHOTZERA ESKUTITZ BAT:
Brno, 2012ko urriaren 31a, asteazkena
Ene bihotzeko izakiok,
Bizitza eta heriotza elkarrekin doaz beti, sortu ginenetik biltzen gara elkarrengana elkarri laguntzeko bizibidean.
Hilen eguna hurbiltzen delarik, ni hagitz sentibera nago, normalean baino sentiberago, nire kontzientziak memoriarekin bat egiten duelako. Duela hamar urte nire bizitza erabat eta sakon aldatu zen, eta nire bihotza negarrez eta atsekabez irauli. Nire bizitzako gizon bat, bizia eman zidan aita, hil zelako azaroaren 21ean, minbiziz, ez nuelako jada haren gorputza eta eskua izango bizitzen segitzeko, eta hamar urteko bidaia eta etapa hau bakarrik egin dut. Barka diezadala, arren, aita zenak, ene bihotzean dagoen hutsune horrek nire bekatuak eta hutsegiteak, funtsik gabeko haserrealdiak eta neurekoikeriak.
Hamar urte hauetan hutsune fisikoz bete zait bihotza, eta hoztu zait arima, baina eskerrak eman nahi dizkiot bizia eman zidan aita zenari, itxaropenik gabe maitatzen irakatsi zidan maisuari, eta eskerrak eman nahi dizkiot era berean nire bizitzako bigarren gizonari, biziarazi ninduenari eta maite ninduenari, maite zaitut erran zidanari gehien behar nuelarik hamar urte hauetan eta munduko pertsonarik zoriontsuena egin ninduelako, beretzat bakarra eta berezia nintzela sentiararazi ninduelako eta maitemindu nintzelako.
Nire bizitzako bi gizonak jada ez daude nire ondoan fisikoki, baina ene bihotzean daude, euren izena duen hutsune bana dute eurek bereziki ene bihotzean. Heriotzak eramaten ditu gure ondotik gehien maite ditugunak arrazoi jakinik gabe baina hori da bizilegea, sortzeak hiltzea du zor. Batzuetan gorputzak hiltzen dira, beste batzuetan gorputzak ez dira hiltzen baina joaten dira gure ondotik, baina itxaropenez bizi nahi dut hil artean bederen, berriro ere ikusiko dugula elkar laster.
Sortzea eta hiltzea bi hari-mutur dira, eta bizitzak lotzen ditu, eta josten etenik gabe, osotasun bat garelako eta elkar maitatzeko gaudelako hemen, nahiz eta batzuetan bakarrik eta etsiturik sentitu. Hilen eguna izan dadila gure bizitzetako hilargi, bide-erakusle.
Besarkada bat maitasunez nere bihotzeko biztanleei, baita nire bizitzako biziarazle guztiei oraindik.
Bihotzez eta maitasunez
Ainara Maya Urroz
Kaixo, nahiago dut blog hau:
https://twitter.com/barretartia
zure blog penagarria baino, beti pena ematen, aspergarria!
Ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?
urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
Urrairen 26an idatzi zenun:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
Horra GEZURTI BAT ZARELAREN PROBA!
Zuk zure egia diozula esaten duzu,zure egia=zure bersioa, blog honetan falta zen nere bersioa, mespretxatu ninduzula da nere egia, nerekin ez zenuela geratu nahi izandu, bost axola zitzaizun nik zu zoriondu izana, ez nintzen existitzen zure blogaren arabera, HORI ERE EGIA DA, nere egia, horrela sentitu nintzen. Baita blogan falta zen “abandonatu” omen zizun horren bersioa: bikotea du eta ez dago beste misteriorik. Y no hay mas, ya esan dugu denon bersioak, ez jarri nerbiosa horrengatik.
Urteetan zehar zure gezurrak sinestarazi dizkiguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemnidua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla!
Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau! eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.
ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.
NEGARREZ NAGO…
hilen egunean hagitz sentibera nago, kontzientzia memoriarekin nahasten zaidalako, eta irribarre itxaropentsu batekin begi triste polit hauetatik negar-malko gazi-gozo bat irrist egiten baitzait masailean behera. Aita zena jada ez daukat fisikoki besarkatzeko aspaldian, duela hamar urte zendu baitzen, desagertu zen haren gorputza, baina libre da Gorramendi kaskoan GORA GU TA GUTARRAK! oihukatzen. Libre eta zoriontsu da bere Amaiur sorterrian. Eta nire bizitzako bigarren gizona, begi triste politak nituela esan zidana, berriz, zoriontsu da lurrean bere bikotekidearekin.
Eta biek daude nere bihotzean, biziarazle. Eta denak daude ene bihotzean. Denok zaudete ene bihotzean, maite nauzuenok eta maite ez nauzuenok…
Hona hemen beste blog interesgarri batzuk, gustu baduzu, aio:
http://xorinokantharia.blogspot.cz/2012/01/emazu-beti-onena-teresa-kalkutakoa.html?spref=tw
http://xorinokantharia.blogspot.cz/2012/01/emazu-beti-onena-teresa-kalkutakoa.html?spref=tw
Kaixo, Eneko…
nire asmoa ez da inoiz izan zu gaizki sentiaraztea, kontrakoa baizik… zu animatzen saiatu izan nitzen beti e-mailetan eta hor daude frogak. Blog honetan ez bazintudan aipatu, ezagutzen ez zintudalako izan zen…
eta BARKATU horregatik mindu bazintudan, nahigabe eta nire asmoetatik urrun izan baitzen… nola aipatu zu, blog honetan, hauek nire sentimenduak baziren? ez, ez zenidan eman aukerarik (soilik nire lehengusuaren ezkontza egunean Alegiara joateko), zu ere ez zinen ausartu iazko udazkenean ni bisitatzera furgonetan.
ESKERRIK ASKO AUNITZ blog horren berri emateagatik, lagungarri izango zait nire bidean, seguru… beste asko bezala. Baina bizitzan ez da dena barrea eta nire iraganean (blog hau lekuko) negar asko egin dut eta hori ere bada bizitza. Orain hasi naiz berriro barre pixkat egiten eta bizitzaz gozatzen, eguneroko gauza txikiez.
Blog hau ez baduzu gehiago maite, orduan ez nauzu maite, estimatzen eta ez duzu inoiz nire lagun izan nahi izandu…
MESEDEZ, EZ EMAN MIN GEHIAGO “ZURE GEZURREKIN” ETA NEGAR EGINARAZI, EZ NAUZU EZAGUTZEN ETA EZ DUZU ASMORIK NI EZAGUTZEKO. NIK EMAN NIZUN AUKERA DUELA URTEBETE. ZUK GALDU DUZU AUKERA.
LAGUNDU NAHI BADIDAZU, LAGUNDU BENETAN ETA BIHOTZEZ.
Nik idatzi dudan guztia EGIA ETA BIHOTZETIK ATERATAKOA da eta zuri ere egia esan dizut emailetan…
hona hemen beste blog interesgarri bat:
http://xorinokantharia.blogspot.cz/2012/01/emazu-beti-onena-teresa-kalkutakoa.html?spref=tw
Nik egia erran dut beti… ene bihotzeko egia…
Kaixo, Eneko…
…eta zure betiko erretolika edo “kritika” “gezurtia” ere aspergarria zait…
nire bloga gutxienez nire benetako sentimenduak dira, egia…
…non dago ba hemen gezurra?
urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
Urrairen 26an idatzi zenun:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
NON DAGO HOR GEZURRA? NIK BETI ESAN DIZUT E-MAIL BAKARRA JASO NUELA ZUGANDIK HITZORDU BAKAR BATERAKO ETA HAIN JUXTU IZAN ZEN EZIN NUEN EGUNEAN…
hor bada proba EGIA esan dudala beti, Eneko… zu zeu gezurtatzen zara…
aio, zure asmoa ez da ona nirekiko eta frogatzen ari zara ez dela inoiz zintzoa izan…
eta pena dut horregatik, baina berdin zait…ez zait berdin, ez baitzait gustatzen min egiteko duzun gogoa, ez zait berdin, baina zure erabakia da…
benetako lagunak ditut eta ez nago bakarrik… bikotekiderik ez izan arren eta bihotzean hutsune bat eduki arren, zorioneko naiz lagun onak ditudalako…
besarkada bat
asteburu on
Ainara
nor da?
ZORIONAK zure egunean, ASIER, eta zoriontsu izatea opa dizut, zu zoriontsu bazara, ni ere bai; izan ere, nire bihotzean zaude betiko, ene bihotzeko biztanle hori… izan ere nire bihotzean sartu zinen betiko “maite zaittut” eta “ich liebe Ain” esan zenuen egunetik, eta hori hala da. Horregatik maite zintudan. Horregatik maite zaittut, beharbada.
Eta barka, arren, nire maitasunezko eskutitzengatik, barkatu neska tuntun lotsati, lotsatiegi hau…
egun ona izan, zure eguna baita:
zorionak belarritik tiratzean,
eta muxu bat zuretzako… (Kaxiano)
beste gezur bat:
2012ko agorrilaren 27a, astelehena. BIHOTZ hau isilduko da hemen…
Posted on Abuztua 26, 2012
…egunkari maitea:
hemen berean, blog honetan, lagun batek esan zidan segitzeko blog honetan idazten, nere bihotzak hala eskatzen bazidan, egiteko hark erraten zidana, eta horkonpon besteak. Hori egin dut orain arte, baina badirudi on baino, kalte gehiago egin dudala, min eman diedala bertzeei eta bertzeei baino gehiago neure buruari. Beraz, barka diezadatela batez ere nire lagun minek, maiteek eta lagunek hemen azken lau urte hauetan idatziagatik, baina dena bihotzak eskatuta idatzi dut, beste aukerarik ez nuen beharbada, bihotzak esandako asko idatzi ez badut ere, publikoki agertzeaz lotsa, biluzik ene arima eta bihotza, hemen idatzitakoa ez baita izan denaren laurdena ere izan (bihotzeko gauzak bihotzean gordetzen dira).
Blog honetan idazteko adorea eman nahi izan zidan ene lagun batek hasieran, eta orain beragatik ez dut gehiago idatziko, bera eta ingurukoak, maite dituenak, ez mintzeko, nahiz eta urte honen hasieran berak eman min handia niri bihotzean, betiko zauria ireki, eta ez dit barkamenik eskatu. Barkatzen diot, halere, guztia. Neure burua barkatzeko bide bakarra baita.
Hark esan zidan maite zaitut, eta ni ere ausartu nintzen maite zaitut esatera, nirekin ezkondu nahi ote zuen galdetu nion eta ezetz erantzun zidan, ez ninduelako aski maite eta ez zuelako emakume batekin kateatu nahi. Orain dela gutxi, aurten, jakin dut mingarriki bikotekidea duela eta nik isildu behar dut orain eta irribarrea atera, penak estaliz. Ez gehiago maitasunezko eskutitzik, ez eta amodiozko olerkirik ere. Irribarre egin eta segi aitzina…
Barkamena eskatu nahi diot Mr Big lagun minari ere, hemen nik idatzitakoak mindu baitu bereziki. Orain nire desio bakarra mundu honetan da harekiko adiskidetasuna berreskuratzea… jada ez dut nahi ama izan edo liburu bat argitaratu; beste harekiko maitasuna ez dut izango agian, baina honekiko adiskidetasuna bai…ala?
Beraz, bukatzeko, agurtzen natzaizue negarrez, minez, eta ESKERRAK emanez bihotzez Xabier Leteren “Bihotza” kantuarekin. Eskerrak eman nahi diot blog honen irakurle bakoitzari (ez dakit seguru zeintzuk eta zenbat izan zareten), eta eskerrik asko amodiominez egon naizen lau urte hauetan eman didazuen laguntzagatik. Ikasi dut emakume batek jai duela maitasunezko eskutitzen erantzunen zain badago, eta gizonezkoek ekintzak behar dituzuela. Edo ez dakit, beharbada ez dut ezer ikasi….
http://www.goear.com/listen/aa34081/bihotza-xabier-lete
Egun on, eta zorionak!
Egia da, egia osoa… egia da idatzi nuela ez nuela idatziko, baina zure mezuek, Eneko, neurri batean behartu naute blog honetan idazten segitzera; ene bihotzak eskatzen zidalako, didalako…
egia osoa idatzi dut, egia… arrazoi duzu, egia idatzi dut.
egun ona izan, gaur Asierren urtebetetze-eguna baita…
beste egia bat…
Zati hau mundiala da:”Beraz, bukatzeko, agurtzen natzaizue negarrez, minez….”eta beti bezela gezurretan, bi hitzetan: blog penagarria
beti bezala, benetako bloga…
…beti bezala EGIATAN…
ZERGATIK barre egiten duzu nitaz, Eneko? zergatik zara hain gaiztoa?
beno, zuk jakingo duzu zergatik eman nahi didazun mina… ez duzu merezi nire arretarik eta hala ere beti erantzuten dizut… uste nuen desberdina zinela, pertsona ona, bai zera! ongi frogatu didazu mezu hauetan guztietan gaiztoa eta gezurtia zarela…
eta negarrez nago, benetan… min egin didazu, min handia, gezurrek egiak baino min handiagoa egiten baitute batzuetan…
baina ez didazu hondatuko egun eder hau, Asierren urtebetetzea da, nire bihotzeko biztanle baten urtebetetzea da… eta egun zoragarria da, larunbata polita…
baina ez zuri eskerrak…
eta hala ere egun on bat opa dizut, merezi ez baduzu ere, edo merezita, ez dakit, zuk jakingo duzu…
nik beti egia idatzi dizut, eta zuk, zer?
beti bezala egiatan ari naiz eta zu barrez…
…beraz, nik ere barre egingo dut. Horrela, biok egingo dugu barre, ala?
zorionak belarritik tiratzean eta muxu bat zuretzako…
pozak txoratzen nator ni ere gaur zure etxera maitasun-loreak zuri ekartzera!
(kaxiano)
Beraz, bukatzeko, blog honetan idazten segituko dut bihotzak eskatzen didan bakoitzean, eta beharbada ez dut idatziko, ez dakit etorkizunak zer ekarriko didan…
baina bihotzak eskatuta idatziko dut hemen, benetako hitzak, beti bezala, hori esan baitzidan Asierrek duela lau urte… idazteko benetan sentitzen duena eta hor konpon besteak, ezta hala, Asier?
agurtzen natzaizu, Eneko, negarrez, minez, eta irribarrez,
eta ESKERRAK emanez bihotzez zure mezu guztiengatik,
Xabier Leteren “Bihotza” kantuarekin.
Eskerrak eman nahi diot blog honen irakurle bakoitzari, idazteko animatzen nauzuen guztiei,
eta eskerrik asko amodiominez egon naizen lau urte hauetan eman didazuen laguntzagatik.
http://www.goear.com/listen/aa34081/bihotza-xabier-lete
eskerrik asko guztiagatik, Eneko