Irunen, 2018ko apirilaren 5ean, osteguna. 35. Idazleen biltzarra Xara baithan.

Egunkari maitea,

gaur arratsaldean Antxeta Irratian egon naiz Sarako idazleen biltzarrari buruz hitz egiteko eta igandean Senperen olerkarion eguna ospatuko dugula iragartzeko, 20. HATSAREN POESIA liburua argitaratu delako. Datorren asteazkenean apirilaren 11n emango dute irratian:

XARA baitha

Baso gotor eta itxi batean bat-batean sartzen den eguzki-izpi ttipia da Xara, eta han izan nintzen pazko-astelehenez, Sara herrian.

Bihotz hauskor honentzat eguzki-pindar bat izan zen Sarako 35. Idazleen biltzarra, eta handik bizpahiru liburu erosita etortzeaz gain, adiskide eta lagun idazle sentiberen energia positiboz kargaturik itzuli nintzen. Eusklabo alaiak ginela-eta, halaxe ibili nintzen liburu-azokaren barruko kaleetan eta kanpoko karpako mintzaldietan, eta Intzura lurraldea deskubritu nuen; eskerrik anitx, Asisko! Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira lagun onen konpainian, eta esker mila, Juankar, Euskal Herriko Xorino honi aupada emateagatik, nahiz eta hegoak zauriturik ukan, beti alai eta aske hegan egin dezadan errateagatik.

Aurten ere ez dut nire MUXUAK poema-bilduma ilustratua argitaratu, eta ez naiz joan idazle gisa, baina batez ere, duela ia 20 urte ezagutu nuen Auxtin Zamora olerkaria omentzen zutelako joan nintzen Xarara; eguzki-izpi horrekin batera sartu nintzen literaturaren basoan, eta aurtengo idazleen biltzarrean Larronde historialaria ere omentzen zutela jakin nuen, Auxtin Zamora olerkariaz gain. Auxtin Zamorak ene barneko baso ilun eta tristea argitu eta alaitu zuen, eta inguruko guztia argitzen zela sentitu nuen ezustean: “denok dugu barnean poeta bat”. Eta bai, mundu hau hobeago egiteko, poesia behar dugu denok, eta poesia ez da saltzen, baizik eta oparitzen, ematen eta hartzen erakutsi zigun hats bakoitzeko Joxan Artze zenak ere Senpereko HATSA elkartean, bai Oxtikenian bai Larraldean.

Bi omenduek eskertza-hitzaldi bana egin zuten, eta hor ohartu nintzen euskaldunok zein esklabo garen geure herrian ere; izan ere, oraindik ere euskaldunok lan bikoitza egin behar dugu erdaldunek uler eta entzun gaitzaten. Euskaldunok gara elebidun izan behar dugunok eta erdaldunek aski dute elebakar aritzearekin. Auxtin Zamorak bere hitzaldi poetikoa lehenik euskaraz egin zuen eta segidan frantsesez ber gauza. Claude Larrondek eskertza-mintzaldia egin behar zuelarik, ordea, frantses hutsean egin zuen! Eskerrak nik ulertzen dudan, baina ulertzen ez duen euskaldunak, zer? Eta zergatik, beraz, Auxtinek bere mintzaldia elebitan? Berak ere ele bakarrean egin zezakeen, euskara hutsean alegia! Gure herriaren hizkuntza egoera ez dago normalizatua, ez baitugu bertako hizkuntza nahi dugulako ikasten, behar dugulako baizik.

Euskararen basoan argi-pindar bat senti nahi nuke, baina batzuetan zail egiten zait, nahiz eta eguzkitsu egon kanpoan. Bihotz hauskor honen basoan argi-pindar itxaropentsu luke Xorino honek bere Mendixka berde bizia azkenik begitantzea eta ikustea, negu luze, hotz eta zuritutik esnatze bidean.

Poesiaren oihanean argi-pindar baikor dugu urtero duela 20 urtetik hona HATSAREN POESIA liburu kolektiboa, apirilero loratzen dena, eta aurten ere datorren apirilaren 8an, igandez, 20. HATSAREN POESIAk argia ikusiko du Senpereko oihanean. Denok gonbidaturik zaudete!

WhatsApp Image 2018-04-05 at 17.30.18

https://olerkarieneguna8.blogspot.com.es/

”Hatsaren Poesia” Eguna

iraganen da

Apirilaren 8an

Senpere Larraldean

EGITARAUA:
 
11: 00 Elkarretaratzea 
eta Aurkezpena
  • Auxtin Zamora-ren hitza
  • Eric Traonmilin -ren  Sar-hitza eta Joxan Artze zenari pentsamen bat)
  • Ainara Maia ,  ‘Hatsa’ren erabilera nagusia hartuko duen arduradun berriaren hitza
  • Nahi duenak nahi duen beste zerbait aurkeztu dezake sobera luzatu gabe
  • HATSA ren urteroko 20 bildumen zozketa 
  • Hurrengo urteko sar-hitza idatziko duenaren aukeraketa(zozketatua)
13:00 Aperitifa eta zizka-mizken bazkaria elkarrekin, norberak ekarri jan-edanekin denok elikatuz.
 
15:30”Olerki bustiak 2018” DIAPORAMA POETIKOaren EMANALDIA
  • Nahi duenak,nahi duen beste zerbait…aurkeztu lezake, sobera luzakor izan gabe (gehienik 10 minutu) 

 Jadanik, Iñaki  Bastarrika eta Agurtzane Anduetza-k erran digute olerki+margoz elkarrekin sortu lan artistiko bat (Osoa & Lasai)egun horretan erakutsiko digutela  

https://www.eke.eus/es/agenda/2018ko-hatsaren-poesia-olerki-liburuaren-aurkezpena?set_language=es

 

 

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Irunen, 2018ko apirilaren 5ean, osteguna. 35. Idazleen biltzarra Xara baithan. -ri

  1. Zergatik “lan bikoitza egin behar dugu erdaldunek uler eta entzun gaitzaten”?
    Lur azalean zuhaitzak baino ez zeudenean, zuhaitz horietako batzuk ederrak izango ziren inoren begirik ez behatu arren.
    Edertasuna ez datza ikuslearengan edo entzulearengan, baizik eta olerkian, edo abestian.
    Gure zuhaitzak erein eta zaindu behar ditugu hurrengo euskal belaunaldiei lagatzeko, alferrik bada ere… ez duzu uste?

  2. Beharbada bai, gure ondorengoei alferrik bada ere, utzi behar diegu geuretik… alferrik ez baita izanen…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s