Artxiboak hilabeteka: abendua 2010

2010eko abenduaren 31a, ostirala… urte (t)xar honetako azken eguna, URTE BERRI ON, irakurle maite, OSASUNA maitasunez beterik

Kaixo, zer moduz? ni etsipenez eta esperantzarik gabe itxaropentsu… bart arratsean negarrez lehertu nintzen ene maitearen herrian, Oiartzunen, paseatzen nenbilela. Ez nuen bera ikusi, baina pentsatu nuen negar-malkoen artean: zer da benetako maitasuna, maitasun librea ez bada? maitasun librea (free … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2010eko abenduaren 30a, osteguna… biz(h)itza eta literatura GARAn gaur…

GARA > Idatzia > Kultura POESIA KALERATU BERRIAK Jon Benitoren BULKADA Literatura (biz)hitzara, edo bizitza literaturara? Ainara MAIA Poemak ez diren poemak irakurri ditut, baina ez neukan zerbait aurkitu nahian galdu egin naiz, eta bihotz-bulkada batez letrarik gabe nire hitzetan … Irakurtzen jarraitu

Books, Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2010eko abenduaren 24a, ostirala… Olentzerori eskutitza

OLENTZERORI ESKUTITZA Olentzero maitea, Zer moduz zaude? 2010 pua ke desastre! …34 urte ditut eta oraindik ere zugan sinesten dut. Sinesten dut maitasunean eta ontasunean, eta sinesten dut adiskidetasunean. Aurten ere idazten dizut, iaz bezala, eta iaz desio bakar bat … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2010eko abenduaren 22a, asteazkena… ilbera, NEGU ON

Kaixo, aspaldiko… zer moduz? ni pattal xamar atzo eta gaur, eta idazteko gogo handirik gabe, baina uda eta udazken tristearen ondoren, itxaropentsu egon nahi dut, eta irribarretsu, negua alaia izan dadin. Maitemindurik eta bakarrik nago, eta uste dut nere bizitzan … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2010eko abenduaren 10a, ostirala… aste honetako BERRIA: nun hago, Oiartzungo olerkaria?

Non hago, Oiartzungo olerkaria? Maiteminez. Minez eta isilik, negarrik gabe sortu nintzen mundura, eta geroztik iluntasunerako joera izan duen bitxilore bat gehiago izan naiz lurrean, ainara beltz bat zeruan. Sufrituz eta nekez erditu nintzen amaz, eta bizirik atera nintzen erdibitze … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2010eko abenduaren 8a, asteazkena… euria ari du nigan eta negarrez ari da zerua…

ESKERRIK ASKO, XABIER… AINARA Kaixo, Txekiatik elur usain honetan eta hotzez dardarez … haurraren negarra jaulki zait bat-batean atzerri honetan, Txekian… izarren hautsa sentitu dut goitik behera eta malko gazi bat beherago… PROSINEC (ABENDUA) Gristasunetik zuritasuna elur-maluten gisa, gristasunetik zuria … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2010eko abenduaren 2a, osteguna… euskararen egunaren bezperan euskara irakasten lanean nabil atzerrian…

Azken bi urteotako negarrak eta irriak Europaren bihotzean: euskara eta euskal kultura lau haizetara Irribarre egiten diot herrarik gabe duela bi urte: mila esker Abbat Santestebani, Txekiara joateko animatzeagatik, ausardia eta aupada hori emateagatik. Ni penaz bakardadean leherturik eta ia … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2010eko abenduaren 1a, asteazkena… Mikel Laboa bihotzean, eta ni BERRIAn!

Berria.info » 2010-12-01 Ainara Maia. Brno «Ikasleek euskara eta Euskal Herriarekiko interesa dute, baina gizarteak ez horrenbeste» N. R. «Ez zen nire helburua atzerrira joatea, baina biziak hona ekarri nau», dio Ainara Maia irundarrak. 2008ko maiatzean jaso zuen Eusko Jaurlaritzako … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi