Artxiboak hilabeteka: abendua 2012

2012ko abenduaren 30a, igandea. Eguneroko maitasunezko ekintza xumeek garaitzen dute munduko gaiztakeria!

Egunkari maitea, oso sentibera nago eta negarti dut bihotza… gauza asko gertatu zaizkit azken urteotan, azken hamarkada honetan nere aita hil zenetik edo bere gorputza eraldatu zenetik, bere arima eta bihotza nigan baititut beti. Ez dut bakarrik bukatu nahi urtexar … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 28a, inuxenteon eguna, ortzirala. Ze plan?

Egunkari maitea, gaur oso triste nago, oso sentibera eta negarti bihotza… ez dut bakarrik bukatu nahi urtexar hau, bikoterik gabe eta maitemindurik; ez da nere errua izan, Eneko edo udazken edo zarena zarela, ezagutu nahi ez ninduzun hori; urteotako balantzea … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 24a, astelehena. (N)egu berri on, biHOTZ huts honetatik horretara, epel bila.

Egunkari maitea, Mundu honetan norberaren patu eta helburu bakarra on egitea da, begiratu gabe nori, maitasun osoz: (N)EGU BERRI ON! Negu berriko eguzki gardena lanbroaren atzetik ikusgai. (N)egu berri honetan eguzkia hartzen ari naiz zeru gris horretatik lur gorri honetara. … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 23a, urte xahar honetako azken aurreko eta neguko lehenengo igande eguzkitsuan baGARA!

Egunkari maitea, Koldo Zubeldia poetak aitortzen du batzutan sentitzen duela bihotz hotza eta izan nahi lukeela hontza alaitzeko pixka bat bere bihotza. Gordetzen ditu ñiñietan iskutatzen diren gauza polit guztiak eta ez da erraza poztea bihotza. Aitortzen du sutsuki maite … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 22a, larunbata. Loteriak bizitzaren antza du… NEGU BERRI ON, eguzkitsu!

Egunkari maitea, “Putza! parez pare iruki miñon ez yot esan sentitzen dudana!”. Mundua bukatu da eta oraindik biraka segitzen dugu gure atzoko arazoekin eta gaurko itxaropenekin. Loteria ez zait tokatu, fortunagabea nintzela, baina ni naiz fortunOSOA, zu zaitudalako, eta maite … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 20a, ortzeguna. Udazkenaren azken hostoa, blogeko orri bakarti honetan…

Egunkari maitea, pasa den ortziralean Oiartzungo ilunabar literarioan parte hartu nuen, eta hilaren 24ra arte nire poema-liburua (CHANSONS D’AMOUR-ILARGI BETERIK GABEKO GAUAK) salgai duzue Oiartzungo liburuazokan, udaletxean. Ilunabar literarioa, gozamen hutsa 18.12.12 – 00:08 – EL DIARIO VASCO GOIZARIN | … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 16a, hirugarren igandez baGARA, bizi hitza.

Egunkari maitea, 60 urteko poeta baten hitzaurrea irakurri dut: askatasunaren prezioa bakardadea da, ez baitugu bilatzen beti bakardadea eta hala ere bakarrik aurkitzen gara. Desiratzen dugun bakarra maitatuak izatea da eta bizitzeko sortuak gara. Bitartean atseden hartzeko poema hauek erori … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 15a, larunbata. Denborak bidaiatu dezake bizitzan bihotz zauritu bat sendatzeko?

Egunkari maitea, orain, batzuetan huts bat sentitzen dut neure barnean, ikaragarrizko hutsune bat bihotzean barruak erretzen dizkidana. Beterik nagoela amets egiten dut, eta ez dudala gauero oheratu beharrik betetasun hori desiatuz. Maitatua sentitzeko irrika biziak erasaten dit; benetako maitasun edo … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 13a, Santa Luzia, gaua laburtzen, eta eguna luzatzen…

Egunkari maitea, ene maitasunezko olerki argitaratu berriekin besapean, eta ene maiterik gabe, bakar-bakarrik joan naiz Baionara eta Baionatik buelta ere bakarrik egin dut nire autoan Hendaiara lehenbizi eta gero Oiartzunera. Han utzi behar bainituen nire liburuak, han izanen baita liburu-azoka. … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko abenduaren 12a, asteazkena (12.12.12.) Ene izeba baten urtebetetze-eguna, zorionekoak gu!

Egunkari maitea, gaurko eguna ez da denbora luzean gertatuko. 12.12.12. 2012ko abenduaren 12a. 12+12+12= 36. Eta aurten nik 36 urte ditut. Gaur nire eguna izan beharko luke. Gaur nire eguna da. Europaren bihotzetik euskara eta euskal kultura lau haizetara Duela … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi