Irakurle agurgarria:
Gogoaren baitan dudana ateratzen aritu naiz han eta hemen, beharbada gehiegi airatu ditut barneko hitzak idatziz, eta beharbada horregatik gelditu naiz bakarrik eta maitemindurik; benetako maitasunezko hitzak, olerkiak eta eskutitzak idazteagatik. Ez dakit.
Duela astebete 46 urte bete ditut mundualdi honetan:
2022/06/06
Eskerrik asko aurten ene 46. urtebetetze-eguneko eskutitz hau
Irekitzeagatik!
15 urte pasatxo hiru aldiz bete,
eta ene ametsak bizirik
Zure laguntzarekin.
Bizipen eta bizipoz ugari ditut bizkarrean
eta jende maitagarri aunitz bihotzean,
oraindik ere banabil oinez mundu honetan.
Ene sakoneko eta betiko ametsa, ama izatea,
beteko ahal dut aurten!
eta badakit beharbada
sentitzen dudan guztia ahantzi behar dudala
eta merezi dudana oroitu agian:
Ene ametsa azkenean
Hezur-haragituko dut
eta zeinen ama ona naizen
neure buruari erran.
Amets aunitz buru-bihotzean
eta eskerrak zu hor zauden, ene lagun.
Aurten ez dut bazkaririk antolatu,
laneguna tokatzen baita ekainaren 6a
eta igandez sortu nintzenez,
Esker onezko poema hau zuretzat bihotzez.
Ainara Maia Urroz
06/06/2022
Gracias por este 46 cumpleaños,
Y gracias ¡Por abrir esta carta!
Cumplir algo más de 15 años tres veces
y mis sueños vivos
Con tu ayuda.
Tengo muchas vivencias y experiencias en la espalda
y mucha gente entrañable en el corazon,
todavía andando por este mundo.
Mi sueño profundo y eterno todavía no cumplido (ser madre…),
y sé que quizás
debo olvidar todo lo que siento
y quizás debo recordar lo que merezco:
Mi sueño al final
Necesitaré hacerlo carne y hueso
y decirme a mi misma
cuán buena madre soy.
Sueños pendientes
otros cumplidos (editar un libro…)
y menos mal que tú estás ahí, amig@.
Este año no he organizado ninguna comida.
el 6 de junio toca en día laborable
y como nací el domingo,
Este poema de agradecimientos es para ti de corazón.

Biribildu zaizkit ertzak neguan, eta agondu naiz nekaturik, indarberritzeko eta berriro ere xutitzeko, zubi bat eraikitzeko hitzak erabiliz, gutarteko zubi hori osatzeko, ‘har-hitzak’ ontsa hautatzeko, gure zubiak betiko irauteko. Burdin bizia edo imana izan nahi nuke, berriro ere ene maitea neureganatzeko eta bizitza bat elkarrekin eraikitzeko. Ametsak? Beharbada amets hutsak dira horiek guztiak, baina horiek xutiarazten naute goizero, gau osoa ametsetan etzanda egon ondoren, agontzeko eta errealitateaz jabetzeko eta aitzina segitzeko. Biribildu zaizkit ertzak neguan, zuk, ene maitea, udan goxo besarka eta laztan nazazun etzanda gaudelarik errealitatetik urrun, eta gure ametsak hitzekin haragituz.
500 urte ez dira deus ere gure arteko maitasuna justifikatzeko; zer garrantzia ote bi gizaki ez-deusen sentimenduak duela 500 urteko Elkanoren balentriaren ondoan? Nor naiz ni Elkano kritikatzeko? Nor naiz ni munduari bira eman ziolako Elkano bera idolo bilakatzeko? Baina gurea da, bere argi-ilunekin, duela 500 urteko euskal pertsonaia bat.
500 urte ez dira parekatzen ahal gutarteko amodio-desamodioa azaltzeko, eta nola orekatu gutarteko desoreka? Duela 500 urte Amaiurko gaztelua suntsitu zuen milaka gaztelarren gudarosteak, ehunka euskal gudari zanpatuz. Nafarroako Erreinuak bere azken gotorlekua galdu zuen, eta euskaldunon errege-erreginak Nafarroa Beherera joan behar izan zuten frantsesekin itun bat egin asmoz eta Nafarroako Erreinua berreskuratzeko gaztelarren eskuetatik.
500 urte ez dira deus nik zenbat maite dudan ene maitea azaltzeko, baina nola dira denborak horren zailak maitasunarendako? Beharbada, borroka galdu gehiegi ditugu gure euskal historian, eta beharbada horregatik ezin nik ene maitearekin bizitza bat eraiki. Duela 500 urte Uranzu herri euskaldun zaharrean sartu ziren gaztelarrak hegoaldetik, eta Nafarroako erreginaren eskariz, frantsesak iparraldetik gure Erreinu zahar eta independentea berreskuratzeko azken saiakera egitearren. Orduko euskaldunok banatu gintuzten gureak ez ziren erreinuen artean, eta geroztik ez dugu bakerik izan, eta gainbehera etengabekoa izan dugu.
Hori dena jakinik, nola eta zergatik ospatu behar ditugu Irungo San Martzial jaiak gaur egun? Ospatzen jarraituz gero, kontziente izan behar dugu Irungo batailan galdu genuela historian Euskal Estatu independente bat izateko aukera bakarra, Nafarroako Erreinu txikia desagertuz joan zelako handik aitzina. Hori jakinik, ospatzekotan ospa ditzagun Irungo San Martzial jaiak anaitasun-ahizpatasun osoan, elkartasunez urtean behin bederen gure Uranzu herri zaharrean kantuz eta dantzan.
Agur Irun, Bidasoa eta Jaizkibel artean zaudena, antzina-antzinatik ongi zabaldua dago zure izena, baita Uranzu ere, dohain berezi alaigarriak dituena, gauza atsegina, sendatzen duzue ene bihozmina, iratzeen artean (Uranzu edo Irantzu) aurkitu nahi nuke heriotza zure inguruan. Horrelako zerbait idatzi zion Joan Basurko Ansola euskal poetak Bidasoa bere bazter maiteari.
AMAIUR
Amaitu da ura,
iturria agortu da:
ezin dut negar gehiagorik egin,
eta lehor, idor nago, antzu.
etorririk ez
eta joanak orain
joandakoak gogoan
etorritakoen faltan.
Hitzak ere ez datoz tarrapataka,
hitz hutsak, mamirik gabeko irudipenak,
azaleko irudiei so.
Jada ez dago itsasorik,
malko gaziez egindakoak.
Putzu istiltsuak, lokatza, lohia.
Neure atsekabean hankak
zikindu ditut.
Hitzak. Jada ez dute deus ere erraten,
eta ez zaizkit ateratzen.
Hitz bakar bat ere ez.
Uholdeak aspaldiko kontuak dira,
baita hitzak ere.
Bukatu da niregan hitza.
Ez dut gehiago hitz egiteko gaitasunik,
neure gorputzak zinez sentitu nahi baitu.
Tantaz tanta
elekatzen hasiko naiz sentimena.
Sufritzetik utzi eta alaitu nahi dut.
Gazteluaren altzoan
ene arbasoek hitz egin dezaten
isilduko naiz.
Ainara Maia Urroz