Artxiboak hilabeteka: azaroa 2012

2012ko hazilaren 29a, ortzeguna. Ilbetearen argitan idazten.

Egunkari maitea, ene bihotzean daudenen eta maite ditudan pertsona askoren hilabetea da hauxe, azaroa. Azaroan sortu zelako MAITE ZAITUT erran zidan ene maite urdinak behin, eta ICH LIEBE AIN ere erran zidan alemanez tutik ere jakin gabe, eta ni maitemindu … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 5 Iruzkin

2012ko hazilaren 25a, igandea. Nire anaia bakarraren urtebetetze-egunaren bezpera. Iluntasunaren ondoren, argia.

Egunkari maitea, eguzkia ezkutatzen delarik eta hilargia agertzen zaidalarik, hiriko argiak pizten dira, eta edozer gauza idazteko gogoa sartzen zait, bihotzetik hatzetara: Zuhaitz berdearen BIZITZA honetan elkarrekin goaz denok poesiaren eta maitasunaren ibai berean. Minez eta sufrimenduz, ibai bazterreko harrien … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko hazilaren 23a, ostirala. Egun on! gaur ez nekien zer jantzi eta irribarrea jantzi dut! asteburu on…

Egunkari maitea, BEGIRA, ene maite, maiatzean egingo dugu topo, OROITZIRRIAK eta MAITASUNEZKO KANTUAK lagun negu hotzean, amodiozko minak, atseginak eta esperantzak ditut bihotzean, eta negutuko naiz laster, maiatzean, lorailean, udaberrian zure aitzinean agertzeko. Bitartean, ezkutuan ibiliko naiz idazten, hausnartzen ene … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 13 Iruzkin

2012ko hazilaren 21a, asteazkena. IZAN GAITEZEN ZORIONTSU, IRAGANAREN BULTZADAZ, ORAIN.

Egunkari maitea, gaurko gau honetan aitaz oroitu naiz, eta hari idatzi diot eskutitz hau bihotzetik: http://antxetamedia.info/recordings/news/aita-maitea-ainara-maya/ Brno, 2012ko azaroaren 21a, asteazkena aita maitea: Zer moduz zaude? 2002ko eguberrietan aitaren batean oroitu nintzen zuk niri errandakoa gauero otoitz egin nezan, badaezpada, … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 10 Iruzkin

2012ko hazilaren 18a, igandea. Isiltasunean ere baNAIZ, baGARA geure idatzietan.

Egunkari maitea, atzo negarrez jaiki nintzen, eta ez nuen idazteko gogorik. Triste eta malenkoniatsu nengoen arrazoi bakar bat gabe, IRRAZIONALKI, gertatu zaidan guztiagatik, azalpenik gabe aurrera egin behar izan dudalako bakarrik, dena inkondizionalki barkatuz. Eta Silvio Rodriguez kantari maitearen kantu … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 17 Iruzkin

2012ko hazilaren 14a, asteazkena. Zorioneko naiz, bizi naiz…

Egunkari maitea, ILARGI BERRIAREN AJEAZ, BIZITZA BERRIA, GAUR HASTEN DA NIRE GAINERAKO BIZITZA. Atzo asteartea eta 13 zen, eta ez zen hamahiru, ez zen malefizio, eguna ona izan zen, amarekin hitz egin nuen telefonoz, bi ikaslekin lagun gisa kafe bat … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 3 Iruzkin

2012ko hazilaren 11a, igandea. Sváto Martinské, zerri orori heldu zaio bere San Martin.

Egunkari maitea, bart zerri hiltzearen ospakizun herrikoian egon nintzen, Kninice herrian, lagun batzuk gonbidaturik eta bertan folklore dantzaldia zegoen. Bertan polka, valsa dantzatu genuen eta ardo zuri moraviarra edan. Gaur, biharamuneko ajearekin jaiki naiz eta lagun baten bisita ere jaso … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 8 Iruzkin

2012ko hazilaren 6a, asteazkena. Udazkeneko altxorrak biltzen arrats behera honetan.

Egunkari maitea, ni ez nago pertsonalki animoz unerik onenean, ene bihotzeko zauriak milikatzen ari bainaiz, eta ahaztu beharko nituzke. Ea lortzen dudan laster datorren negu horretan. Bitartean, udazken honetako altxorrak biltzen ari naiz, hala nola hosto koloreanitzak, bart aspaldiko lagun … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 15 Iruzkin

2012ko hazilaren 4a, igandea. Odoletan eta negarrez, hileroko mingarria.

Egunkari maitea, zuk ongi dakizu, ez nik bezain ongi seguruaski, baina ez zuk baino gehiago… duela lau urte zergatik hasi nintzen eguneroko publiko hau idazten, ene bihotzeko zatitxo batzuk argitaratzen. Neure buruaz beste egitea ere pasa zitzaidan burutik orduko uda … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 12 Iruzkin

2012ko hazilaren 3a, larunbata.

Egunkari maitea, gaur ESKERRIK ASKO, IRAKURLE! hau irakurtzen duzunari… Izan ere, ez naiz zorionaren atzetik joango, ez dut zoriona bilatzen; besteon, zuen guztien zoriona da nire helburua, zuek zoriontsu eginez, bainaiz ni zoriontsu. Horregatik, irakurle, edozer dela eta, ez baduzu … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 11 Iruzkin