Artxiboak hilabeteka: urria 2012

2012ko urriaren 31a, asteazkena. HIL-ARGI bat bederen dut nire ametsa zaintzen gauero.

Egunkari maitea, aita zena duela ia hamar urte minbizi batek eraman zuen mundu fisiko honetatik, baina hil aurretik ZORIONTSU IZAN, AINARITA! esan zidan. Aitak ongi daki zenbat saiatu naizen zoriontsu izaten, badaki maitemindu nintzela sakonki nere bizitzan izan dudan mutil-lagun … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2012ko urriaren 29a, astelehena. Urriko azken astelehena, ilargi bete on…

Egunkari maitea, biHOTZa. Elur arina, xiri-miri egin du, eta hoztu zait arima. Udazkenean jada, negu usaina datorkit, kobazuloetan babesteko garaia, sei hilabetetan zehar lo egoteko, indarberritzeko, biziberritzeko. Egun luzea izan dut lanean, eta orain nekaturik nago. Nire lankide eta lagunarekin … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 9 Iruzkin

2012ko urriaren 28a, igandea. Adiskide bat bazen…

Egunkari maitea, atzo Urepelen Xalbadorri omenaldia egin zioten herritarrek, urtero bezala, urteroko hitzordura aurten ere ez naiz ni joan, baina gaur Txekiako Brno inguruko basoetan paseatzen nindoala nire omenalditxoa egin diot Xalbadorri eta honako abesti hau kantatu dut ozen eta … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko urriaren 27a, larunbata. Euria ari du kanpoan, negarrez barnean, eta hotz dago kanpoan.

Egunkari maitea, euskal pastela egin dut hoztasuna epeltzeko eta geroxeago ikusiko ditudan lagun batzuk gozatzeko. Goxoa atera zaidala uste dut, neguaren haizeak jada dakartzan udazken euritsu honetan. Polita da diruaren ardurarik gabe lagun minari minutuetako telefono-dei bat egitea Euskalteleko fakturaz … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 10 Iruzkin

2012ko urriaren 26a, ortzirala. Esperoan.

Egunkari maitea, gaur nire familian jaieguna da; izan ere, nire lehengusina baten, Maiderren, urtebetetzea baita. Eta mugikor bidez zoriondu dut, udazkeneko eguzki hotzak laztantzen ninduela, bart nire etxean lagun batekin afaldu ondoren. Badirudi blog honetan idatzi dudana gezurra dela eta … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 17 Iruzkin

2012ko urriaren 23a, asteartea. Maitasuna PAZIENTZIA da, “urdina”, GEDULD, Ain, GEDULD…

Egunkari maitea, hotz egiten du jada, udazkeneko haize freskoa, hosto-euri horia ari du goitik behera… maite dut oraindik, maite dut… baina ahaztu behar dut, hain laburra da amodioa eta hain luzea ahaztura! …gaur oso goiz jaiki naiz fakultatera, lanera, joateko, … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 5 Iruzkin

2012ko urriaren 22a, astelehena. Biharamuna.

Egunkari maitea, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hauteskundeen ajearekin iratzarri naiz atzerrian, eta interneten begiratu dut hedabide anitzetan nire aberriko egoera: Hizkien eskalea / Mikel Alberdi / egilea editore, 2011 Bazterreko poetak Ainara Maia / Gara, 2012-10-21 Zure barnean dagoenaren zain … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2012ko urriaren 21a, igandea. Osaba Miguelen urtebetetzea nire euskal familian, bozka-eguna eta Nafarroa Oinez Euskal Herrian. Maitasun garbia eta zabala ene bihotzean.

Egunkari maitea, gaur nire osaba baten urtebetetze-eguna, eta bozka-eguna ere bada Euskal Autonomia Erkidegoan… nik jada bozkatu dut. Lasai nago, eta prest berriro maitemintzeko arriskua hartzeko, uste dut. Beti maitatuko dut nire bizitzako gizona, mutil-lagun bakarra, eta hamar urte hauetan … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2012ko urriaren 20a, larunbata. Ez dut barkamenaz hitz egiten, herriz herri barre eta alaitasun istorioak bilatzen ditut, munduari barkamena eskatzen diot…

BARKAMENAREN IPUINA (Bibli.: HITZAK IHESI. Juanjo. Autoedizioa) – Eskaiozu barkamena. – Ez dut nahi. – Zergatik ez? – Berarena delako errua. – Eta horrek zer ikusi du barkamena eskatzeko? Nire txotxongilo-emanaldian puntu horretara iristen nintzen bakoitzean, alde egiteko esaten zidaten, … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2012ko urriaren 19a, ostirala. Gaur nire lagun baten urtebetetzea eta euskal pastela egin dut… think pink!

Egunkari maitea, gaur nazioarteko bular-minbiziaren eguna da ETA THINK PINK! eta berehala oroitu naiz nire izo Juanita moja misiolariaz, 1990ean hil baitzen bularretako minbiziaz. THINK PINK! Eta duela ia hamar urte nire aita zena joan zen oraino bizitzeko gogo handiz … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 8 Iruzkin