Artxiboak hilabeteka: Iraila 2012

2012ko buruilaren 22a, larunbata. Maite dudana libre uztea da maitasuna, benetako maitasun zintzoa…aio…

Egunkari maitea… lagun maiteak, ene bihotzeko biztanleak: Zer moduz zaudete? Ni atzo Espainiako enbajadara joan BEHAR izan nuen Pragara, Txekiar Errepublikako hiri bohemiora “enbajada” batera, hau da heldu den urriaren 21ean bozkatu ahal izateko bertan izen ematera. Ez nintzen etxean … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2012ko buruilaren 21a, ostirala. Udaren azkena. Udazken alaia opa dizut, irakurle!

Egunkari maitea, Lagun maiteak, ene bihotzeko biztanleak, ene irakurle maiteok: Zer moduz zaudete? Ni duela bi egun iritsi nintzen Europaren bihotzera, Brnora, eta udaren azkenetan gaudela nabaritu ere hemen; izan ere, frexko edo hotz egiten hasi du jada… egun luzea … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2012ko buruilaren 18a, asteartea. Genau, eine weizen Bier, bitte!

Egunkari maitea, asteburu pasa Alemaniako Murrhardt herrian egin dinagu, Stuttgart inguruan, Baden-Württenberg eskualdean edo Lander-ean. Euskal segalariekin joan naun alemana-euskara itzultzaile eta lagun gisa, eta gainera, hango sega-txapelketan oso postu onean gelditu zitunan gure Almitza elkarteko segalariak: http://www.gara.net/paperezkoa/20120917/362546/es/Euskal-kirolariek-lan-ona-egin-dute-Alemanian Parranda ona … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 6 Iruzkin

2012ko buruilaren 12a, asteazkena. Banoa, negarrez, baina itzultzeko beharbada irribarrez. Banoa, aio, beti maitatuko zaitut, ene maitea… behar den guztia itxarongo zaitut, bizitza osoa zure zain…

Egunkari maitea, asteazkena da, baina ez da oraingoz munduaren azkena, eta irribarre bat piztu didazu xirimiri honen erdian zure hitzekin. Egun bakoitza da aukera berri bat hasteko, segitzeko, zerbait bukatzeko ere. Ez dakit. Astebete barru banoa Europaren bihotzera, ez oso … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 14 Iruzkin

2012ko buruilaren 10a, astelehena. Normaltasunaren ezegonkortasuna.

Egunkari maitea, jadanik ez da zororik munduan, eta denok bizi dugu gure “normaltasuna”… kasurik egin gabe ondokoari, kasurik egin gabe bihotzeko hitzei eta maitasunezko eskutitzei, eta ni zoraturik nago maitemindurik nagoelako, maitemindurik eta bakarrik. Hitzik ez, eskutitzik ez, agurrik ez, … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko buruilaren 7a, ostirala. Zorionak zure urtebetetzean, Aznar lehengusu maitea!

Egunkari maitea, zorionekoa naizela pentsatu dut gaur, aspaldiko lagun batekin gosaldu ondoren Irunen: bizi naiz eta ingurukoak ongi daude orain eta hemen. Eta pentsatu dut bihotz minez egon naizelako, atera zaizkidala min fisiko eta gaixotasunak. Buru eta bihotzak elkarrekin loturik … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko buruilaren 6a, osteguna. Ene ametsetan bizi naiz, eta errealitatea onartu behar dut…

Egunkari maitea, duela hamabost urte joan zitzaigun izeba Maritxu 58 urtekin mundu honetatik, eta urteak ekainaren 6an betetzen zituen, nik bezala. Asko maite nuen izeba Maritxu, amaren ahizpa zaharrena, eta gaurko egunez oroitu dugu etxean. Minbizi batek eraman zuen asko … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2012ko buruilaren 5a, asteazkena. Nire bizitzako hiru amets handienetako bat beteko dut abenduan.

Egunkari maitea, Liburu bat argitaratzea izan da nire bizitzako amets handienetako bat, eta MAIATZ argitaletxeak lagunduko dit amets hori gauzatzen 2012ko abenduan. Poema-liburu bat argitaratu nahi nuen eta azken lau urte hauetako nire bihozminak ere islatzen dira bertan, CHANSONS D’AMOUR … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

2012ko buruilaren 4a, asteartea. Chansons d’amour edo maitasunezko olerkiak eskuz idazten, bihotzak agindurik.

Egunkari maitea, Gorputza ahuldurik dut antibiotikoengatik, eta bihotza zauriturik oraindik, itxaropenik gabe ia, baina bizirik, taupaka segitzen du ahul bizitzeko gogoz, maitatzen segitzeko gogoz. “Biok eroturik gaude eta egin ezazu, idatzi bihotzak eskatzen dizuna, hor konpon besteak!” hori idatzi zidan … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 4 Iruzkin

2012ko buruilaren 3a, astelehena. Egun on bat eta aste hobea, irakurle…

Egunkari maitea, ene maitearen muxu bat nahiko nuke orain pena guztiak ahazteko, apur bat hiltzeko, baina desmaitemintze-prozesu batean murgildurik nabil, gogorra baita aukeratua ez izatea, maite nauela entzutea, eta gero beste emakume bat hautatzea bizitzeko, bidaiatzeko. Urteberri honetako nire nahia … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 8 Iruzkin