2012ko urriaren 19a, ostirala. Gaur nire lagun baten urtebetetzea eta euskal pastela egin dut… think pink!

Egunkari maitea,

gaur nazioarteko bular-minbiziaren eguna da ETA THINK PINK!

eta berehala oroitu naiz nire izo Juanita moja misiolariaz, 1990ean hil baitzen bularretako minbiziaz. THINK PINK! Eta duela ia hamar urte nire aita zena joan zen oraino bizitzeko gogo handiz mundu honetatik, baina bizirik gelditzen garenok aitzina segi behar dugu haiek guri utzitako irribarrearekin eta itxaropenarekin, noizbait elkar ikusiko dugun itxaropenarekin eta haien indarrarekin bihotzean. THINK PINK!

Hitz politak esan dizkit pasa den astean ezezagun batek: “begi politak dituzu, begirada misteriotsua eta sakona”, nahiz eta hura zoriontsu ezkondurik egon, polita da norberaren autoestima eskasarentzat hitz politak jasotzea, loreak jasotzea, ala? eta nire lagun min batez oroitu naiz, hark ere begirada polita nuela esan baitzidan, hark ere hitz politak esaten zizkidan. Milesker, lagun on edo txar, baina ene altxorrik lagunena.

UDAZKENEKO ALTXORRA
ORBEL HORIA
URRE GORRIZKO ESTALKIA

Arrats beheran
udazkena,
hosto nabarren dantza
euri-tanten sinfonia
haizearen firfira…
Udazken hau
arratsa da
kafe bat hartzeko aproposa
LAGUNAK BAKARRIK
izateko aukera
biharamunera arte larrua jo dezagun
elkarren azala igurtziz eta sentituz
sua piz dezagun eta bihotz minduak berotu.
LAGUNAK BAKARRIK izan gaitezke
hori erran dit
bere bizitza oso konplikatua omen delako
bestelako pretentsiorik gabe
elkar maitatzeko eskaintza
LAGUNAK BAKARRIK izateko aukera.

Lagunekin arratsaldea
solasean eta jolasean igarotzeko aproposa.

Udaberriaren zain kartetan jolastuko gara
familia posibleak osatzera:
TXALUPA familia
IKURRINA familia
FANDANGO familia
TALOA familia
TRONPETA familia
MENDI familia

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun 2012ko urriaren 19a, ostirala. Gaur nire lagun baten urtebetetzea eta euskal pastela egin dut… think pink! -ri

  1. eneko-k dio:

    Kaixo Ainara,urtetan zehar zure gezurra sinestarazi diguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    ZURE ARAZOA GEZURREZKO MUNDUAN BIZI ZARELA DA,ilusiotan, iraganakin amesten.
    1-gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da(eta badakizu hori gaizki dagoela, eta zuk maitasuna hippie,zabala eta bikote izan behar gabe ulertzen baduzu jakizu besteek ez dutela horrela ulertzen)
    2-zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    3-gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    4-gezurra diozu ere esatean ez duzula inor akosatu: ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN, ez pentsa maitatuko zaituenik bikotea badu,hor soberan zaude.
    5-gezurra da blog hau, inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu zenuen. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan. Beste horrek ez bazaitu maite ba ez zaitu maite eta punto, ez sufritu gehiago.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Onartzen duzunean bere sentimenduak ezin dituzula aldatu aurrera pauso bat emango duzu.

  2. gozatu nire egia, Eneko… :

  3. nire beste egiak eta benetako sentimenduak, bihotzekoak, Eneko…:

    asteburu on…

  4. egun on!!!
    betirako poz bat daukat, zu behin ezagutu izana, ene maite, txistu, asier… eta gu behin benetan elkar maitatu izana da garrantzitsuena eta oraingo niri bizi-indarra. Eskerrik asko, eta milesker, ni maitatzeagatik, MAITE ZAITUT esateagatik. Nire desio bakarra da zu zoriontsu izatea… nire bihotzaren zati zarelako betiko, jada…
    IZAN ZORIONTSU…

  5. Akbal31331331-k dio:

    Creo que el tiempo miente… como ustedes como yo… la verdad la tiene cada uno… y es transformable con el tiempo… al contrastar y ver el “causa efecto”… nada es absoluto, solo lo que creemos… equivocado?… es una palabra muy propia y nadie puede juzgarla por el otro… salud

  6. ainara maia urrotz-k dio:

    Nik egia erran dut BETI… nire bihotzeko egia…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s