Artxiboak hilabeteka: apirila 2011

2011ko apirilaren 22a, ostirala… bazkoaldi on, udaberri on

ZUREKIN, ENE BIHOTZEKO LAGUN, EZIN BIZI BANITAIKE, ZURETZAT BIZITUKO NAIZ BETIKO negua da oraindik ene bihotzean, baina txoriak kantari ene leihoan, eta zelené pivo artetik ostegun berdean oharkabean pasatuz, malenkoniatsu jaiki naiz, baina itxaropentsu, beharbada ezusteko bisita bat jasoko baitut … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

2011ko apirilaren 17a, igandea… mugagabetasun eder

KRITIKA literatura / poesia «Enblemak» Ainara MAIA Sortzen garenetik enblemez eta sinboloz inguratzen gara, eta bakoitzak desberdin sentitzen ditu, hala nola Maitasun edo Isiltasun kontzeptuok. Poesia sinbolista agertzen digu Clara Janesek gaztelaniaz, eta euskaraz maisuki itzulita aldamenean Juan Mari Lekuonak … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2011ko apirilaren 10a, igandea… gaur zurekin egin dut amets eta ez dakit zergatik

Kaixo, ene bihotzeko lagunok, zer moduz? Gaur aunitz maite dudan bihotzeko lagun bat agertu zait ametsetan, eta KORRIKA jaiki naiz ametsa idazteko, baina ez naiz oroitzen. Ametsa lausotu da pixkanaka eta sentsazioa soilik utzi dit. Gaur txekieraz amets egiteaz gain, … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

2011ko apirilaren 7a, osteguna… etorri bisitan, nere bihotzeko lagun

HATSAREN POESIA ematea eta hartzea Ainara bat apirilean. Ainara bat pausatu da ongi sustraituriko haritzan. Eta enarak itzuliko dira laster, ekainero bezala, baina bitartean gainerako txoriok ari gara kantuan, udaberriari deika. Oraindik ez da etorri benetako iraultzarik, maitasunarena alegia, biluztasunetik … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi