Mendaro, 2017ko birailaren 5a, asteartea… TXORTAN ala lotan?

Egunkari maitea,

gaur eguerdian INFO 7 IRRATIAN nire testua zuzenean eman dut, eta lotura honetan duzue:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170905/euskarak-ere-beste-hizkuntzetatik-hartuizan-ditu-hitzak-mailegaturik-eta-berera-ekarri

bg_mini_zuzenean

SAIOAK | Gureaz blai

Ainara Maya

“Euskarak ere beste hizkuntzetatik hartuizan ditu hitzak mailegaturik eta berera ekarri”

Euskal senean geure hizkuntzaren jatorriaren eta biziraupenaren misterioa dugula uste du Ainara Mayak.
2017/09/05 09:47

Baina jatorriaz pista zenbait ematen duten hitzak eta horiek gordetzen dituzten istorioak ekarri ditu gurera. Euskal Herriko izparringi erdaldun batean, euskarazko “txortan” hitzaren jatorria ez omen dela euskara ikasi du. Adibidez, “txortan” hitza ingelesetik hartu omen zuten balea-arrantzale eskualdunek Ternuan, xorta(i)m (short time) edo denbora laburrean agudo eta merke larrua jotzeko hango emakumeekin. Adibide gehiago ere aipatu ditu Mayak.

64-0

TXORTAN

Euskal senean dugu gaur egun eskuararen jatorriaren nahiz biziraupenaren misterioa, eta berezkoa dugun hizkuntza, eskuara, baliatu besterik ez dugu hitzen jatorria hizkuntzarengan dugula ikusteko.

Bestelako hitzen jatorria eskuara dela zalantzan jartzen digu euskal senak ere, eta lehengoan Euskal Herriko izparringi erdaldun batean eskuaraz “txortan” hitzaren jatorria ez omen dela eskuara ikasi nuen. Izan ere, eskuarak ere antzina-antzinatik beste hizkuntzetatik hartu izan baititu hitzak mailegaturik eta berera ekarri, bereganatu.

“Txortan” hitza ingelesetik hartu omen zuten balea-arrantzale eskualdunek Ternuan, xorta(i)m (short time) edo denbora laburrean agudo eta merke larrua jotzeko hango emakumeekin, haragiaren gosea asetzeko. Euskal emakumeengandik denbora luzeak igarotzen zituzten, eta nolabait ere gizonen behar primitibo hori ase behar zuten atzerriko emakumeekin maitasunik gabe eta bizkor-bizkor.

Euskal emakumeak bien bitartean zain lo(n)ta(i)m edo denbora luzean egoten ote ziren Euskal Herrian? Larrua jotzen ote zuten? Edo euren arrantzale edota marinel maiteak noiz itzuliko leihotik begira?

Maitasuna ez baita aski bizitza bat asetzeko eta betetzeko, eta maitasuna ez du nahikoa euskal gizonak ere; dena eman arren euskal emakumeak, gizonak ez du asetzen bere behar fisikoa, eta beste emakumeengana jotzen du denbora laburrean di-da merke larrua jotzeko.

Erne egon zaitezte, emakumeak, eta ez gizonen beha egon, haiek euren buruari soilik begiratzen baitiote. Euskal emakume onok gizon onen zain egoten gara maite dugulako benetan eta bihotzez, eta euskal gizonak maitatuta ere, ez dira eurak maite dituzten emakumeengana joaten, harik eta motzean eta labur Euskal Herritik urruti euskal emakumeongandik euren behar fisiko primitiboa edozeinekin ase arte. Nire aita zena emakume bakarreko gizona zen, maitagarria eta ona, eta haren falta dut. Ni ere gizon bakarreko emakumea naizela uste dut, behin sakon maitatuta ez dut maitea inoiz ere uzten eta.

(Albiste honen iturria: http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=359380)

Txortan
Lehendabizi, irakurri idatzia eta mamia ulertzen ahalegindu. Gero, astindu hiztegia,
ez dakizkizun hitzak eta esamoldeak bilatzeko. Azkenik, heldu ariketari: lotu esanahi
bera dituztenak.
Jakina da, antzina, gure kostako arrantzaleak urrutira ibiltzen zirela, oso urrutira,
bakailaoetara-eta. Ternuara, Gran Solera, Eskoziara.
Jakina den bezala, hilabeteak eta hilabeteak igarotzen zituztela uretan etxetik kanpo, egun luze
eta gau luzeagoetan, olatuen borondatearen kulunkan senper gaiztoa ikusiz.
Gizon gordinak izaki, haragizko gutizia harrotzen zitzaien maiz, sexu-grina, eta hamabiak jota
bero-bero, beharko kanpaia jo, anaia txikia mantsotuko bazen.
Itsasoak ere, jo eta jo, badu bere muga. Eta lehorra jotzen zuten aldiro, ez dago pentsatzen jarri
beharrik asmatzeko, norako bidea hartzen zuten, txopa galduta, abioan: putetxera, txikili-
txakala egitera; izorrategira, odolkia eltzean sartzera.
Eta hemen, puntu honetan, ez datoz bat nire notizien iturriak: batzuek omen diote, patroiak
denbora gutxiko baimena ematen zietela; beste gehienek, berriz, patrikan diru gutxi eraman
ohi zutela arraina saldu eta manta egin bitartean, zorriak baino ere pobreago omen zebiltzala.
Gauza da (euskara ezinbestean barkuan utzia, ingelesa pittin bat derrigorrean ikasia), gauza
da, sartu orduko, burdeleko senñ oritek honako eskaintza egiten zutela: «Short time!». Esan nahi
baitu, asti labur edo denbora motza. Agudoago eta merkeago, alegia. Bistako denez, ez zuten
eskopeta garbitzen denbora askorik pasatzen koarto ilunean (…).
Short time, partida motza, xorta(i)m ahoskatzen omen dena. Hortik dator, agidanean, gure
oraingo txortan egitearena. Egi-egia ote den? Hala dirudi bederen. Si non e vero, e ben trovato.
Bide onean doa Egiako mandoa
Mendizabal , Jesus Mari
Sasoi onekoak, gogorrak=Gordinak
Zakila=Anaia txikia
Masturbatu=Kanpaia jo
Lurra=Lehorra
Popa, itsasontziaren atzealdea=Txopa
Oso behartsua=Zorriak baino pobreago
Gorriak ikusi=Senper gaiztoa ikusi
Testuinguru honetan, zer esan nahi du eskopeta garbitzea? Hiztegi elebidunez gain,
badituzu beste bi oso interesgarriak direnak, ariketa hau egiteko:
a) Lokuzioen hiztegia
b) Euskal Hiztegia
Honez gero, jakingo duzu nondik datorren txortan egitea, ezta? Idatz ezazu, zure
modura, aditz horren jatorria, eta, gero, konta iezaiozu baten bati. Ahal baduzu,
txertatu ikasitako esapideren bat zure diskurtsoan.

ORAIN
ORorengAIN
Orain ni, ORorengAIN.
Hori soilik da.
Inongo eskuizkribuk edo zirriborrok ez du bizirauten
espekulatzeko,
erre baititut.
Inongo ediziok ez du datarik,
inprimatutako ezer ez dut bereizten
ez dut zenbakitzen ez eta saiatzen ere.
Eusten duzun bezala, bildumagile,
ez duzu balioetsiko.
Ez jarri poema hau zure apalean, kritiko,
paper berezia airean desagertzen baita.
Irakurri; hori da dena.
ororen gain momentua hau da
gure sakramentuaren hostia hartzeko
desagertu aurretik, bekatari, egin txortan edo maitasuna, nahi duzuna.
Nik bihotzari kasu egiten segituko dut.
Hau da dagoen guztia.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s