Egunkari maitea,
duela 20 urte Lady Di eta Kalkutako Teresa hil ziren, eta bi mito sortu ziren. Aldi berean, gure familian Alpeetara ezkondu zen nire izeba alaia eta baikorra, biziminez egon ondoren, gaurko egunez duela 20 urte minbizi batek eraman zuen. Amaren ahizpa zaharrena zen, eta nire egun eta hilabete berean sortu zen 1939an, ekainaren 6an. Ez zuen inoiz bertzendako hitz itsusirik eta beti irribarrea ahoan, animatzen ninduen: “ainara, lasai, oraindik gaztea zara eta topatuko duzu benetan maite zaituen mutil bat”… eta lasai nengoen, oraindik 20 urte nituen eta bizitza osoa ikusten nuen eta irrikan noiz agertuko zorioneko mutil hori nitaz maitemindu eta ni hartaz maitemindu… gertatu zitzaidan 2014ko Euskal Herriko udazkenean, Uruguai-Argentinako udaberri zoriontsuan, baina ez dakit zer gertatu zitzaion…
Lady Maritxu miresten nuen, nere aita zena bezala, kanpora beti irribarre bat zuelako baikor, eta beti bertzeei laguntzeko prest… nere aita zena bezala. Bai izeba Maritxu bai aita Joxe minbiziak eraman zituen, nahiz eta bizitzeko gogo handia izan, eta nago barruan gordetzen zituztelako beren benetako saminak eta bihotzeko minak gaixotu zirela minbiziaz.
Haien jarrera baikor hori neure egin behar ditut, eta irribarre hori berreskuratu nola edo hala, bihozminak barruan gordez eta maitasun bihurtuz. Haien jarrera baikor eta eskuzabal hori ditut eredu orain berrogeita bat urte ditudala, eta badudala garaia erabaki dut, bi urte hauetan saminez eta min biziz negar egin ondoren, samintasun oro alboratzeko eta aitzina segitzeko, bakarrik bada ere, baina Lady Maritxu nahiz Jose Maiak egin zuten bezala bertzeei irribarrea erakusteko eta beti laguntzeko prest izateko.
Géminis – Miércoles 6 de septiembre 2017: Es tu día zodiacal, algo sorprendente ocurre
No debes perder esa oportunidad.
Amor
La Luna continúa en el signo de Piscis. Los planetas Urano y Neptuno están retrógrados así como el planetoide Plutón. Los demás planetas siguen directos. Se sugiere un reencuentro en tu paisaje astral y tal vez ahora podría estar llegando ese momento en el que recibes noticias de un amor lejano. No te inquietes si no es así pues ya se perfila muy claramente la reconciliación amorosa.