2012ko abenduaren 13a, Santa Luzia, gaua laburtzen, eta eguna luzatzen…

Egunkari maitea,

ene maitasunezko olerki argitaratu berriekin besapean, eta ene maiterik gabe, bakar-bakarrik joan naiz Baionara eta Baionatik buelta ere bakarrik egin dut nire autoan Hendaiara lehenbizi eta gero Oiartzunera. Han utzi behar bainituen nire liburuak, han izanen baita liburu-azoka. Gainditu dudala uste dut maitemina, nahiz eta bihotzean zauriak dirauen, (des)amodioaren zauriak. Gainditu dut eta bazen garaia, lau urteren ondoren.
Oiartzun utzi dut Irun aldera, etxera, itzultzeko, pixka bat triste baina ez zait negar-malkorik atera begi bietatik. Gainditu dut eta kostata, baina gainditu dut edo gutxienez onartu dut errealitatea: maite ninduela behin, eta gero nirekiko maitasuna desagerrarazi ziola beste emakume batek.
Onartu dut eta kostata, atera da olerki-liburu bat (des)amodio eta maite(min) horretatik: CHANSONS D’AMOUR-ILARGI BETERIK GABEKO GAUAK. Maitasunezko olerkiak edo kantuak argitaratu ditut bizipen eta bizipoz horren lekuko, ene bizitzako oroitzapenik politenak harekin baititut BETIKO ene bihotzean.

Argaz.0551

IKASTURTEKO LEHEN ILUNABAR LITERARIOA OIARTZUNen
Bergarako Idazle Eskolako kideok geure aurtengo lehen ilunabar literarioa Oiartzunen egingo dugu. bertako Liburu eta Diska-Azokaren harira, bertan bilduko dira Bergarak Idazle Eskolako kide batzuk eta baita oiartzuar idazleak ere, musikarien laguntzarekin. Bihar, 2012ko abenduaren 14an, ostiralean, arratsaldeko 7:30etan, Udal Pleno Aretoan. Bakoitzak bere testua irakurriko du, eta Xabier Lete ere gogoan izango dugu.

luma10

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s