2010eko martxoaren 28a, igandea… bihotz urdin bat marraztu dit zeru zuriak

Vetustara egindako bidaia hark ez zuen zentzurik izan katedralaren atzean pilatzen ziren harriak ikusi nituen arte.

Bai, nire ahaleginek bazuten azkenean saririk. Hantxe zeuden nik hain luzaz bilatutako harriak, harri familiarrak, nondik nentorren eta norantz nindoan ulertzen laguntzen zidaten harriak. Nire aitatxik, ehun bat urte lehenago, zizelaz landutako harri eder haiek.

Orain badakit non nagoen eta nora noan, baina zerbait … norbait falta zait. Zure beharra sentitzen dut besaulkiaren toki huts honetan, nere bihotzean zauden hori. Zuregana noa…

BITXILOREEN BAIETZA ETA EZETZA UDABERRIAN
Maite dut
ez dut etsi nahi,
baina piezek ez dute enkajatzen, Oteiza!
Nik bera ikaragarri maite dudalako
berak ni ere izugarri maite beharko nindukeen, ala?
Ez.
Ez dakit. Oraindik ez dago bitxilorerik.

Ez dut maite,
etsi nahi dut,
baina piezek enkajatu behar dute, Oteiza!
Nik bera ikaragarri maite omen dudalako
berak ni ere… ala?
Bai.
Badakit. Udaberria da eta bitxiloreek baiezkoa emanen al didate!

Pieza guztiak enkajatzeko, beharbada,
pieza edo huts-bete garrantzitsu bat
soberan edo faltan dago
denboran,
espazioan…
…pazientzia
isiltasuna
maitasuna
adiskidetasuna…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s