A… maitea:
Aspaldian ez dut zure eskutitzik jaso, egunero begiratzen badut ere postontzian. Horregatik idazten dizut eskutitzez (internetez) nere blog honetan, nire berri izaterakoan poztuko zarelakoan.
Azken eskutitza CESKA POSTA bidez bidali nizun eta barnean nire idazlana eta Paulo Coelhoren liburua. Aurten, lehen aldiz, San Valentin postal bat ere igorri nizun, zurekin pasatako egun eta gau horiek oroituz, zurekin hasi bainuen urte berri hau eta espero dut zurekin bukatzea urte hau, hala bedi! eta hala ez bada, aurtengo urte zahar gaua berriro ere bakarrik pasatuko dut… ohiturik nago! eta ulertuko dut, IZAN ZORIONTSU, ene bihotzeko maitea.
Baina zurekin “dantzatu nahiko nuke balsa” Vienan, zurekin hegan eta amets egin nahiko nuke libre aurtengo udako zeru urdinean, gure maitasunean, zurekin egunak URDIN baitira, lasaiak eta zoriontsuak. Laino gainean krispetak jatea bezala, oinak xanpainetan bainatzea edota haizearekin dantzan ozen kantatzea, horrelakoak dira egunak zurekin.
Nire aurreko eskutitz eta postalak jaso badituzu, jakingo duzu MAITE ZAITUDALA eta badakit zuk ni ere maite nauzula, behin baino gehiagotan erran baitidazu, eta neurri batean maite nauzu. MAITE ZAITUT ESPERANTZARIK GABE ITXAROPENTSU, eta zure erantzuna behar/nahi badut ere, onartzen dut zure isiltasuna, minez.
Duela urtebetetik hona zurekiko sentimendu hau pixkanaka sakonduz joan da ene bihotzean, zuk ere behin baino gehiagotan adierazi baitzenidan maite ninduzula. Beharbada horregatik maite zaitut eta itxaron. Berriki Pako Aristik email bat idatzi dit esanez “amodioa dela pertsona elikatzen duen gauza bakarra, eta ez soldata” eta beharbada laster, oporrik ez badut ere, zorakeria bat eginen dut zugatik. Hegan joanen naiz zuganaino.
33 urte ditut eta ez dut inoiz bikotekiderik izan, baina maitemindu bai, maitasuna sentitu. Orain zurekin egon nahi dut eta Vienan balsa dantzatu zurekin nahiz Pragako karriketan galdu zurekin, eta elkarrekin bizitza bat amestu. Ez dakit zer irudituko zaizun, baina nirekin hasi nahi duzu harreman bat, nirekin hegan eta amets egin nahi duzu? baietz esaten badidazu, bihotz-bulkada batez oraintxe bertan zu zauden tokira noa dena utzirik. Bestela, bakarrik segituko dut orain arte bezala.
Besterik gabe, zure bihotzeko erantzunaren zain (mesedez, baiezkoa izan dadila!).
Nik eskutitz hau bihotzak bultzaturik idatzi dut.
Muxuak eta besarkadak
KPMZ
Zure bihotzeko ainaraPULNOCNI POLIBEK

Zure bihotzeko ainara
PULNOCNI POLIBEK
(GAUERDIKO MUXUA)
Ardo
zuria
odol
gorriarekin nahasirik
muxukatu ninduen grinatsu
hotz
eta bero
epeldu
eta goxatu zenuen zuk
ene bihotza.
nor da?argazkiko umea
NI NEU TXIKITAN…