2010eko martxoaren 30a, asteartea…. udaberri honetako lehen ilbetea

Kaixo, Asier, zer moduz?
blog hau pertsonalizatzea erabaki dut eta horregatik idazten dizut zuri, ustez zu baitzara blog hau irakurtzen duen bakarra (hala ez bada, barka bertzeok, arren) eta beti hor, hemen, nirekin egon zarena. Zure hutsune eta hotz fisikoa sentitzen dut, baina bihotza betetzen didazu, batzuetan zure isiltasunarekin bada ere…

Orain niri
zure iraganak musukatzen dizkit ezpainak,
zure musuek xuxurla belarrira
zure sekretua:
MAITE ZAITUT, AIN…
Orain
kafe bat hartzen dut nirekin,
ainarita aitzinean dudalarik,
mutu,
begiekin xuxurlatzen dit begietara
nire sekretua:
MAITE ZAITUT AS…

(beharbada talentuz idazten dut, ez baitakit bertzerik egiten, eta ezin baitut kuraiaz bizi, saiatzen naizen arren… ez dakit zergatik idazten ari naizen eskutitz-blog hau, baina bihotzetik atera zait berriro ere, ene ilargi bete maitearen bulkadaz, eta beharbada ez dut gehiago blog honetan idatziko… ez dakit, ez dut gogorik…)

Gaur ilargi betea da eta zurekin oroitu naiz, Garizumako haizeak oroitzapen politak ekarri dizkit ametsekin eta itxaropenekin nahasi eta zoriontsu izan nadin; garizuma-aldia bukatzen ari da eta aste santuko oporrak gain-gainean… nik ez dut oporrik, eta heldu den astean bi euskal idazle etorriko dira euskal literaturari buruz hitz egitera, Brnora. Lagunik ez dator bisitan, baina nire ateak zabalik dituzu beti, zabalik… besoak zabalik naukazu.

Aste Sainduko merkatutxoa jarri dute hiriaren erdian, eta bertaratu naiz nere ikasle batekin…:) bera Eslobakiakoa da, baina hemen ikasten ari da, eta heldu den ikasturtean Euskal Herrira joan nahi du Erasmus gisa, Euskal Herrikoa baitu duela bi urtetik-edo mutil-laguna. Eta ni mutil-lagun edo bikotekiderik gabe ez han ez hemen, badakizu ez dudala inoiz izan, beharbada "lotsatiegia" naizelako, zuk diozun bezala…:) eta mutilez ari naizela, nere iraganaz oroitu naiz.

Badakit iragana pasaturik dagoela eta ezin dela aldatu, atzean utzi behar dela, baina oroitu eta ulertu beharra daukat, aurrera segitzeko, iragan horrek eraiki baitu gaurko ainara beldurtia eta lotsatia. Hiru urte nituenetik, ikastola txikiko garaitik, nire adineko mutikoek jotzen ninduten eta zokoratu, eta gero nerabezaroan burla egiten zidaten mutilek, ez bainintzen haientzat neska "polita" edo erakargarria, ez nintzen solastuna edo hiztuna, eta isila nintzenez, ez nintzen interesgarria mutilentzat. Kontatzen ari natzaizuna ez daki inork, Abbatek ere ez daki, asko hitz egiten banuen ere berarekin, eta berdin zait erraten badiozu…:) Iragana atzean utzi behar dut, baina iragan hori ulerturik, ulertzen? horregatik, kafe bat baino gehiago hartu ditut neure buruarekin Brnon, eta aurrez aurre Ainarita hura izan dut… iragana atzean bai, ausardiaz jokatzeko hemendik aitzina…:)

Eta zurekin maitemindurik dago ainara hau! zurekin, zure hitzez, eskutitzez eta isiltasunaz maitemindu nintzen, gainerako mutilak bezalakoa ez zinelako, ez zarelako, eta sentitzen nuelako zu ni bezala "berezia" zarela. Izan ere, ez dut gehiago bakarrik bidaiatu nahi, ez dut gehiago maitemindurik eta bakarrik hegan egin nahi zeru urdinean edo grisean zu gabe, HAIN DA ZABALA ETA HANDIA MUNDUA! aukeran zabalegia bakarrik ibiltzen segitzeko, ulertzen?

Baina zu lasai segi zure bidean, bertze neska-lagun batekin edo bakarrik, hori bada nahi duzuna, ni neure bidean noa, baina NAHI DUZUNEAN ITZULI MAITASUN-GELTOKI HONETARA, zure beharra, zure besarkadaren beroa, behar dut, zu laztantzeko nahia, baina segi lasai…. atea irekirik utzi dut idazten bertzerik ez dakien (eta hori ere ez ongi) olerkari xume honek….maitatzen zaituen honek.

Irakurriko al duzu? hala bada, MUXU ZAPARRADA eta BESARKADA BERO BAT.
KPMZ:) beti
Zure Ain…

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s