Mendaro, 2017ko happyrilaren 19a, asteazkena… zorionak, Angel mari lehengusua edo kusia!

Egunkari maitea,

hona hemen nire iritzi xume bat amatasuna/aitatasunari buruz Osakidetzako OSATUBERRI aldizkariaren apirileko alean:

https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/eu/Noticias/Orriak/Osatuberri_abril.aspx

OsatuberriApirilarenaldizkaria

Argitalpen honen helburua da euskarazko hizkuntza sanitarioa zabaltzea eta normalizatzea. Horrez gain, lagungaria izatea material didaktiko gisa euskalduntze-prozesuan dauden Osakidetzako langileentzat.

Edizio berri honetako azalean Arabako Ikerketa Unitatearen taldea aurkezten dizuegu.

OSATUberri 2017ko apirila | 33. zk. : pdf / web

IRAKURLEAREN TXOKOA

Nola bizi izan duzu amatasun/aitatasuna eta lana?
Bateragarriak al dira zure ustez?

Oraindik ez naiz ama, 40 urterekin, nahiz eta nire betiko ametsa hori izan; maitemindurik nago ene seme-alaben aita irudikatu nuen horrekin, baina banandu egin ginen, eta min dut horregatik. Berriro ere elkartzea dut ene desira bakar, bateragarriak garelako, bateragarri egingo genukeelako ama eta aita izan eta lanean aritzea.

Eta galdera horrek ene poema hau konpartitzera ekarri nau:

AI AMA!
Oraindik amaren alaba naiz
eta alabaren ama izan nahi nuke
(edo semearen ama),
hau korapiloa dudana urdailean,
hau herstura bihotzean,
maitemindurik nagoela
bakarrik sentitzean.
Ai ama!
min dut, min larria
ene obulu maiteok,
barkatu nire seme-alaba izan nahi zenuten suizida horiek
maite dudan horren eta nire izenean
barkatu,
San Valentin egunean
isiltasuna soilik jaso bainuen bere aldetik,
eta duela bi urte
ene maiteminaren hazia
handiagotzen joan da ene bakardadean.
Eskerrik asko zure pazientziagatik,
azken urteetako hileko odoljario hauetan guztietan,
maite zaitut.
Laster izanen duzu bizitzeko abentura hau
gozatzeko eta sufritzeko aukera.
Hori da nire itxaropena.

Ainara (Debabarreneko ESIa)

GEDirun

Datorren urterako motorrak berotzen

Euskal Herri  osoko motorzaleak bildu nahi dituen iniziatiba aurkeztu du gaur Irungo Gure Esku Dago-k. 2018rako motorrak berotzen izenburupean, proposamen originala eta berritzailea aurkeztu dute gaur eguerdian Irungo Palmera Montero Gizarte Zentroan: erabakitzeko eskubidearen aldeko lehen moto irteera antolatu dute maiatzaren 21erako.

Agerraldian azaldu dutenez, herriko motorzale talde batek proposatuta hasi ziren moto irteera antolatzen, eta Irungo motorzaleei ez ezik, Euskal Herri osoko motorzaleei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena.

Zehaztu dutenez, maiatzaren 21ean, Irungo Urdanibia plazatik abiatuko dira motoak, 10:00etan, eta bi ordu lehenagotik han bertan kreditatzeko aukera izango dela aurreratu dute. Motoak, Bidasoa, Bortziriak eta Oarsoaldea zeharkatuko dituzte, eta ibilbidean zehar, zenbait herrietan, hainbat jarduera antolatuko dituztela aurreratu dute.

Moto irteeraz gain, egun berean, Irungo Urdanibia plazan egun osoko festa antolatuko dutela iragarri dute. Kale animazioa, lehiaketa gastronomikoa, txosna eta kontzertuak izango direla aurreratu dute.

Moto irteeran parte hartu nahi dutenek badute jada izena emateko aukera, posta elektronikoz motorrakberotzen2018@gmail.commezua bidalita. Horrez gian, Irungo Gure Esku Dado taldearen facebook orriaren bidez informazio zehazten joango direla jakinarazi dute.

Agerraldi jendetsua egin du gaur Irungo GEDek, herriko aurpegi ezagun askok babestua. Prentsa agerraldira bildu direnek adierazi dutenez, moto irteera “Euskal Herri osoan burutzen ari diren herri galdeketa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen guztien olatu berdinean kokatzen da” eta iragarpen bat egingo dute, Irunen baita ere datorren urtean erabaki nahi dutela aurreratuz.

Udala, erabakitzeko eskubidearen alde

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mozioa onartu zuen Irungo plenoak lehengo asteazkenean, EH Bilduren iniziatibaz, eta SPI eta EAJren aldeko botoekin.

EH Bilduk erabakia “historikotzat” jo du, azaldu dutenez urte asko pasatu behar izan direlako ikustarazteko etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki behar dela defendatzen dutenak gehiagoa direla ikustarazteko.

Bide beretik, EAJri eta SPIri  “eskua luzatu” die koalizio abertzaleak, “etorkizunean akordio gehiagoetara iristeko”.

Azkenik, herritarrei erabakitzeko eskubidearen aldeko iniziatibetara batzeko deialdia luzatu diete.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s