Mendaro, 2017ko happyrilaren 28a, San Prudentzio! Ta aunitz urtez, Leonat, zure asteburuan, zorionak niri zure biharko urtebetzean… MUXUAK!

Egunkari maitea,

hona hemen apirila honetan Euskal Herriko Administrazio Publikoaren aldizkarian argitaratutako ipuina, nire aiten aiten benetako istorioan oinarriturik dagoena.

Gustatuko zaizuelakoan,

ZORIONAK, LEONAT, BIHARKO PARTEZ, ETA MUXUAK.

AO: faltan zaitugu ikaragarri…

 

IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

96. zenbakia (2017ko apirila) ARIKETAK   SOLASALDIA

Euskaldun elebakarraren
bizipenak eta pozak
Ainara Maya
Olerkaria eta euskara teknikaria

WhatsApp Image 2017-04-24 at 20.16.38

https://www.euskadi.eus/t59aWar/revistaJSP/t59abusqrevistas.do?t59aIndiceMin=81

https://www.euskadi.eus/t59aWar/revistaJSP/t59aVerEjemplar.do?R01HNoPortal=true&t59aTipoEjemplar=R&t59aNumEjemplar=96

Bazen behin Joxe izeneko artzain baztandar bat hogeigarren gizaldiaren lehen erdian. Hogei urte zituen, euskara baizik ez zekien eta ia eskolatu gabe lanean hasi behar izan zuenez, ez zekien ez irakurtzen eta ez idazten ere. Egun batean, gobernuko gutun ofizial bat iritsi zitzaion erdara batuan, eta Joxe, irakurtzen ez zekienez, Elizondoko apaizarengana joan zen eskutitz ofiziala irakur eta euskaratu ziezaion. Derrigorrezko
soldaduska egiteko baldintzetako bat betetzen ez zuelako salbuetsita zegoela esan zion herriko apaizak, eta Joxe tristatu egin zen. Apaizak harriturik galdetu zion:
–Zergatik hago triste, Joxe? Soldaduska ez duk egin beharrik eta horrela libro izanen haiz. Bestela, seguru aski Afrikara bidali izanen hinduten gerra egitera.
–Soldaduska egiteko ere ez dut balio, On Joakin, txikiegia naizelako, eta soldaduska zen nire aukera bakarra pixka bat eskolatzeko eta espainiera ikasteko.
–Motel, motel, baina arriskutik libratu haiz, hire bizia salbatu duk!
–Orain nire egunerokora itzuliko nauzu halabeharrez, eta ahantziko nauzu bizitzan aurrera egiteaz.
–Lasai, Joxe, ezer ere ez da bukatzen, ez hasten. Dena doa bere bidean, joan behar badu utzi joaten, etorri behar badu utzi etortzen.
–Nire ondorengoei etorkizun hobea utzi nahi nien, eta ezkondu aurretik posizio hobea eduki herrian, baina orain lan gogorra soilik utziko diet oinordetzan. Hori erran eta apaizarenetik atera zen Joxe, eta morroi lanetara itzuli zen Galartzaren etxera. Han zuen ogibide, hilabeteak eta urteak igaro ziren bere morroi lanetan behiekin eta ardiekin, orotariko lanak eginez. Gaueko lan ezkutuan ere hasi zen, ilargi berriko gau ilun batzuetan mugaldera joaten zen mugalari lanetatik diru poxi bat gehiago ateratzeko, eta tarteka lagunarte goxoa ere izaten zuen herriko ostatuan jan-edan, berriketa alaian nahiz bertsotan:

Ikusten duzu goizean, / argia hasten denean,
/menditto baten gainean, / etxe ttipitto
aintzin xuri bat, / lau haitzondoren
erdian, / xakur xuri bat atean, / iturrino
bat aldean: / han bizi naiz ni bakean.


Horixe zen ene aitatxi zenaren bertsorik gogokoena, Jean-Baptiste Elizanburu saratarrarena. Bat-batekoan ere aritzen zen, eta horrela arintzen zuen bere eskualduntasun konplexua, gutxietsia sentitzen baitzen bailaran alfabetatugabea
eta eskualdun elebakarra izateagatik. Galartzaren etxean morroi urtetan, oraindik
gazte azkarra, bere pentsamenduetan murgildurik zebilen eguneroko egun horietako batean, bere atsekabean burua dantzan, eta bidenabar bere eguneroko zeregin gogorretan, ahots ezti bat entzun zuen bat-batean:
–Zer duk horren triste egoteko, Joxe?
–harriturik begiratu zion mutilari une hartan lanean zebilen Galartzaren etxeko neskame batek, mutilaren aurpegi tristea ikusirik.
–Triste ninan gogoa hire boz eztiak goxatu din… –irribarre lotsati bat egin zion
neska gazteari. –Nola dun izena, neska polit horrek?
–Eugenie, eta hik?
–Joxe…
Handik aurrera, gizon-emakume arteko adiskidetasun-harremana hasi zuten, eta handik gutxira ezkontzeko eskatu zion Joxek Eugenieri. Neskak baietz esanda, Amaiurrera ezkondu zen Joxe, Eugenie sortzez amaiurtarra baitzen. Itzalosko ardi-borda batean bizitzen jarri ziren, eta artzaintzan aritzen zen Joxe; Eugenie, berriz, gasna egiten aritzen zen, eta horrela, ezkon-bizitzak bederatzi haurride ekarri zizkien.
–Ai ene… zenbat neke eta min ditugun euskaldun pobreok, baina eskerrak zu zaitudan ondoan, Joxe… –ene amatxi Eugenie zena oso isila izan zen beti, eta gutxitan mintzatzen zen. Horregatik Joxek etxeko zereginak utzi, bere emazte hauskorrari so gelditu eta besarkada bat eman zion leunki.
–Aunitz maite zaitut, ene emazteki emankorra, eta bederatzi seme-alaba eskualdun sano eman dizkidazu. Eskerrik asko.
Eta horrela, eskualduntasun konplexu hori geure geneetatik ezabatu asmoz, euskal filologia ikasi nuen, eta geroztik euskalgintzan dabil aitatxi-amatxi alfabetatugabe haien biloba hau. Miresmenez, ene aitatxiren bertsoa eta amatxiren mintzoa bihotzetik ahora.

11014809_10207391759341151_277096781655866140_n

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s