Irunen, 2016ko ilbeltzaren 11a, astelehena. Post-Christmas day eta urte berrirako helburuak.

Egunkari maitea,

2014ko abenduaren 31n Eduardo Galeanori irakurri nion testu bat, eta hemen jartzen ditut nik aurten, 2016 urte berrirako helburu horiek.

Eta, pixka bat amestuko bagenu, zer? Zitalkeriaz haratago jarriko dugu begirada beste mundu bat posible dela asmatzeko:

Airea garbi egonen da giza beldurretatik eta giza grinetatik datorren pozoi orotik; karriketan, txakurrek autoak zapalduko dituzte; autoek ez dituzte pertsonak maneiatuko, ezta ordenagailuak jendea programatuko ere; supermerkatuek ez dituzte pertsonak erosiko, eta telebistak ez du jendea begiratuko; telebistak familiako kide garrantzitsuena izateari utziko dio eta lisagailua edo garbigailua bezala tratatuko da; jendeak bizitzeko lan egingo du, eta ez gehiago bizi lan egiteko; zigor-kodean ergelkeriaren delitua sartuko da, edukitzeko edo irabazteko bizi direnek erortzen baitira delitu horretan, bizitzeagatik soilik bizi beharrean txoriak abesten duela jakin gabe abesten duen bergisan edota  jolasten ari dela jakin gabe jolasten den haurraren gisa; soldaduska egiteari uko egiten dioten mutilak ez dira preso joango, eta soldaduska egin nahi dutenak atxilotuko dituzte;  ekonomialariek ez diote deituko bizi-maila kontsumo-mailari, eta ez diote deituko bizitza-kalitatea gauzen kopuruari; sukaldariek ez dute sinetsiko langostek gustuko dutenik bizirik irakitea; historialariek ez dute sinetsiko herrialdeek gustuko dutela inbadituak izatea; politikoek ez dute sinetsiko pobreei gustatzen zaienik hitzemandakoa jatea; ez dugu gehiago sinetsiko solemnitatea bertute bat denik, eta inork ez du inor serio hartuko, baldin eta bere buruari adarra jotzeko gai ez bada; heriotzak eta diruak beren botere magikoa galduko dute, eta gizaTXARRA ez da hiltzeagatik edo ondasunengatik gizON bertutetsu bilakatuko; inor ez da heroitzat edo tontotzat hartuko komeni zaiona egitearen ordez bidezkoa dena egiteagatik; mundua jada ez dago gerran pobreen aurka, baizik eta pobreziaren aurka, eta industria militarrak porrot egoeran dagoela aitortu beharko du; janaria ez da merkantzia bat izango, ez eta komunikazioa negozio ere, zeren eta janaria eta komunikazioa giza eskubideak dira; inor ez da gosez hilko, inor ez delako indigestioz hilko; kaleko haurrak ez dira zabor gisa tratatuko, ez delako kaleko haurrik egongo; haur aberatsak ez dira dirua izango balira bezala tratatuko, ez delako haur aberatsik egongo; hezkuntza ez da gehiago ordaintzerik dutenen pribilegio bat izango; polizia ez da gehiago ordaindu ezin dezaketenen maldizio bat izango;  justizia eta askatasuna banandurik bizitzera kondenatutako anaia-arreba siamesak berriro elkartuko dira…

 

1914967_1063551470374270_6789099690842312259_n

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s