Irunen, 2015eko sanjoanilaren 16a, asteartea. azken irratsaioa udako oporren aurretik, azken batean dena dugu maitasuna! ILARGI BERRI…

Egunkari maitea,

enara bakar batek ez dakar uda, eta  aurtengo urteak udarik izango ahal du! ene enarakide hori bizkor itzul dadila, xorino honek arrapostu eginen dion xori hori behar baitu bizitzeko eta maitatzeko…

http://antxetamedia.info/recordings/interviews/anara-ainara-maya/

Jun. 16, 2015

Añara / Ainara Maya.

img/11125452_10206590286944842_1020994913_n.jpg

Pasa den astean artikulu bat irakurri nuen, eta neure arreta bereganatu zuen. Artikuluak dio sasi-intelektual aunitz dabilela hor zehar dirua atera nahian deus aunitzik jakin gabe, hau da, hizkuntza bat menperatu gabe hor dabilela handiustekeriatan liburuak saltzen. Esate baterako, maputxeen hizkuntzan MAITASUNA “aywon” esaten da, eta behin maputxeraz mintzo zen adineko emakume batek esan zion sasi-jakintsu horietako bati “aywon” hitzak ere “argiaren iturburua, begiratzen duen argia” esan nahi zuela. Beraz, sasi-jakintsu handinahiak liburuak saltzearren, maputxeen hizkuntza jakin gabe, teoria interesgarria duen goiburu bat zabaltzen du eta aberasten da. Gero, frogatzen bada ere, maitasunak ez duela esamolde jakin batekin zerikusirik maputxeraz. “Pilmaiken” hauxe ere hemen ibili da euskara ez den beste hizkuntzetako hitzak zuenganatzen, nahiz eta hizkuntza horiek ere ez menperatu, eta handinahikeriaz jokatu dut, beharbada, baina ez diru gosez, Antxeta irratian solasteagatik ez bainaiz aberastu. Maputxeraz hitz egiten ez banekien ere, maputxerazko hiztegia eskuratu nuen eta emakume maputxe batekin elkarrizketa polit bat izan nuen Argentinan; hark esan zidan nire izena maputxe hizkuntzan “pilmaiken” zela. Noranahi joan naizela ere euskaldun gisa joan naiz, gehien menperatzen dudan hizkuntza euskara delako, baina horrek ez nau mugatu beste hizkuntzak eta kulturak ezagutzera. Alderantziz, nire izenarekin eta izanarekin noranahi maitasunez joan naizela erakutsi dut: ainara, enara, iñara, añara, elaia. Maitasunez hartu ditut, halaber, beste hizkuntzetako hotsak eta hitzak, eta horrela, nire nortasuna aldatu gabe, zipriztindu naiz maiteminduz “golondrina” baten gisa, edo “hirondelle” deitu izan naute Frantzian. Ingelesez “swallow” bat naizela erran dut han eta hemen, eta Alemanian nahiz Austrian “Schwalbe” bat naiz, bere bikotekidearen bila. Txekieraz “vlastovka” naiz eta suomieraz “pääskynen” airosa. Baina une honetan eta bihotzean hunkigarriena eta maitagarriena zaidan deitura AÑARA da, hala bataiatu baininduen iragan larrazkenean, bigarren aldiz ene bizitzan, beste inork baino gehiago maite nauen horrek. Mundu honetan gehien maite dudan horrek. Baina enara bakar batek ezin habi goxoa egin; enara bakar batek ez dakar uda. Hori Europa zaharrean oso zabaldua den erranairu bat da. Alta, beti ibili naiz bakarrik eta maiteminez zauriturik hegala. Nire bizitzako lehen bikotekidea 37 urte bete nituelarik izan nuen, eta uste nuen betikotz izanen zela, asko maite ninduelako. Bizitzak erakutsi dit hitzak haizeak eramaten dituela, eta hitz hauek ere hiru minuturen buruan aire-uhinek eramanen dituzte, antxetekin batera hegan. Hitzak idazten ez direlarik, haizeak eramaten ditu, eta horregatik, beti izan naiz txikitan nahiz nerabezaroan hizki mutua. Betidanik idatzi izan dut eguneroko bat, eta oraindik ere idazten dut. IGANDEAK eleberria argitaratu berri dut aurten nire gaztaroko eguneroko batean oinarriturik dagoena: http://www.entreescritores.com/es/biblioteca/infantiljuvenil/igandeak/12-65-0/. Beti idazten segitzen dut, udaberrian sortu nintzen ainara bakartia, sanjoanilako igande eguzkitsu batez, eta orain udaberria badoala euriarekin batera, erabaki dut oraingoan bai ekarriko dudala uda eta kabi goxoa eraikiko dudala ene maitearekin batera, udazkenean komunikazio-zubi bat egiten hasi baikinen. Añarak beti eraman du sortzetik beretik amatxiren mintzoa bihotzetik ahora, ene Amaiurko amatxi gasnagilearen gisa hauskor baina indartsu beti eskuekin sortzeko prest; eta orain maitasunaren indar handiagoz ahotik kanporatzeko ausardia hartuko dut, nahiz eta jakin haizeak eramanen duela; aurretik, haatik, hemen inprimaturik eta grabaturik utziko dut badaezpada, aldi berean maitasunean libre eta maitasunari loturik dauden hitz hauek. Nik neure burua ikusteari utzi diot, zu ikusteko. Ni desagertu zait, baita zu ere, eta nigan jadanik GU bat dago. Maitemintzen garenean, Nia desagertzen da gua agertzeko, dena maitasunez egiteko eta emateko, dena maitasunez hartu baitut. Maitasuna dena delako, ala?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s