Egunkari maitea,
iragan maiatzean Juan Gartziak emandako puntuazioari eta esaldien antolaerari buruzko ikastaro batean parte hartu nuen, eta oso baliagarri izan zait. Horregatik, eskerrik beroenak Irungo BETTI GOTTI elkarte antolatzaileari:
Irundar maiteok,
Ekainaren 18an bukatu zen Betti Gotti elkarteak antolatu zuen euskara ikastaro bat. Ikastaro hori Juan Garzia itzultzaile ezagunak eman du, eta apiriletik ekainera ostegunero bildu gara sei ikasle anitz. Aukeran ikasle gutxi samarrek eman genuen
izena puntuazioari eta esaldien antolaerari buruzko ikastaro honetan, eta tokia,
beharbada, ez zen egokiena horrelako ikastaro praktiko bat emateko.
Ikastaroa irekita zegoen interesa zuen irundar ororentzat, baina EGA euskaramaila
bat gutxienez eduki behar zuen izena eman nahi zuenak. Ikastaroa nahi
zuen orori irekita bazegoen ere, kazetariei zuzenduta zegoen, batez ere.
Kazetari profesionalik ez zegoen, baina bildu ginenok arlo desberdinetakoak
ginen: euskara-irakasle bi, euskara teknikari bat, magisteritza ikasle bat, besteak
beste. Ikastaroa hagitz interesgarria iruditu zait niri, eta Irungo IRUNERO aldizkarian
artikulu hau idaztea bururatu zait, praktika moduan.
Artikulu hau BETTI GOTTI elkarteari eskertzeko probestuko dut, eta esateko, hurrengo
ikastaro bat antolatuz gero, ikasle gehixeago izan daitezela eta beste toki
batean, hala nola Irungo Udal Euskaltegian.
Besterik gabe agurtzen natzaizue, beste bat arte eta ikusi arte.
Plazer bat,
GUTUNA
Ainara Maia Urroz
Click to access Irunero-257.pdf