Egunkari maitea,
bihotzeko maitasunezko eskutitz asko idatzi eta bidali ditut…
eta zenbat jaso ditut?
Gaur eta oraindik maitasunezko eskutitz hori itxaroten ari naiz, karta batzuk, maitasunezkoak eta bihotzekoak, idatzi bainituen norbaitek erantzuteko. Nahiko nuke maitasunezko eskutitz hori jaso, inor baino gehiago maite nauen horrengandik, nik maite dudalako, hori da desioa:
AINARA MAYA
ELIZA KARRIKA 10, 5.EZKER
20302 IRUN, GIPUZKOA
EUSKAL HERRIA/BASQUE COUNTRY
Ai… maitasunezko eskutitz horren zain nago,
zuei irribarre bat bihotzez…
..adiskidetasunaren eta maitasunaren egun honetan ZORIONAK ZURI ere, ene bihotzean zauden horri…
eta soilik esan nahi nizun, MILESKER denagatik, onagatik eta txarragatik, ni oso zoriontsu egiteagatik eta zeure erara ni maitatzeagatik,
eta bizitzaren kutxa gorrian bonboi goxoak izan ditzagula opa dizuet,
pertsona handiak eta onak zaretelako, zuek ere pertsona hagitz maitagarriak zaretelako,
egun ona izan
besarkada bero bana
ainara