2012ko hazilaren 11a, igandea. Sváto Martinské, zerri orori heldu zaio bere San Martin.

Egunkari maitea,

bart zerri hiltzearen ospakizun herrikoian egon nintzen, Kninice herrian, lagun batzuk gonbidaturik eta bertan folklore dantzaldia zegoen. Bertan polka, valsa dantzatu genuen eta ardo zuri moraviarra edan. Gaur, biharamuneko ajearekin jaiki naiz eta lagun baten bisita ere jaso dut.

Zerri orori heldu zaio urtero bere San Martin eguna, hiltzeko eguna alegia. Sortzeak hiltzea du zor, hori da bizitzaren legea, eta bizitzan bakoitzak jasotzen dugu merezi duguna, ereiten duguna jasotzen dugu fruitu gisa, eta maitasuna eman baldin badut, maitasuna jasoko dut.

Jaso dezagun elkarrekin udazkeneko azken larrosa:

Zure ahotsa entzuten dudalarik dena ahazten dut, esan nahi dudan guztia. Horregatik esan gabe gelditu dira gauza asko gure artean, niretik zurera bederen, ene maitea, ene Mr Big, nahiz eta blog honetan idatzi ditudan gauza aunitz,ez ditut denak idatzi. Nere bihotzetik zerbait erran nahi nizuke nahi duzuna entzun. Zure edertasuna nere pentsamenduek nahasten dute, utzidazu ahazten, gaua egun bihurtzen.

ene bakardadean zurekin amets egiten dut oraindik, begiak zabalik… Euskal Herriratzerakoan ikusi nahi zaitut bihotza erabat senda dadin zure bihotzeko URDINaren soseguaren laguntzaz. Hil aurretik, berriro ikusi nahi zaitut jakiteko benetan zer sentitzen duzun, eta erran diezadazun berriro “maite zaitut”, beharbada, ez dakit… hitz egin dezagun.

ARDOA EDANDA MOZKORTZEN NAIZ
PIPA ERRETA TXORATZEN NAIZ
KORTEJATZEA LOTSATZEN NAIZ
NOLA DEMONTRE BIZIKO NAIZ?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun 2012ko hazilaren 11a, igandea. Sváto Martinské, zerri orori heldu zaio bere San Martin. -ri

  1. udazken-k dio:

    Kaixo, jada atera dituzula hain gustoko dituzun gaiak (tristura, desamodioa, sufrimendua, abandono…) utzidazu gaiari erantzuten, utzidazu azaltzen nere ustetan zein den zure tristuraren motiboa: ZURE VICTIMISMOA
    Gai triste horietan sakondu ordez hobe zenuke blog hau ikusi:
    https://twitter.com/barretartia
    Zure blog penagarrian sakondu eta ito baino, beti pena ematen zabiltza, beti zu zara biktima, barkatzen gaituzun biktima txit goraipagarria, ez duzu pentsatu zure sufrimenduaren iturria zu zarela?asmatzen dituzun gezur horiek?
    Nere uste apalean gendea aspertu duzu zure penekin eta blog honetan bilatzen duzu nork entzungo zaituen, ni izan nintzen bezelako inoxente bat bilatzen duzu. Que te ahogas en un vaso de agua! zenbat gende dagoen langabezian eta familia bat mantendu beharrean, zenbat gende mileurista eta hipoteka bat ordaintzen desauzioaren meatxupean, zenbat gende elbarritu, zenbat istripu egunero…eta zuk kriston drama montatu duzu gustatzen zitzaizkizun bi tipo ez dutelako zurekin atera nahi izandu, que dramon! hori eguneroko ogia dela neska! nori ez zaio pasa horrelako zeozer? eta aurrera egin dugu, ez gabiltza 4 urtetan blog batean idazten monotemaz: victimismo.
    Hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, gezur asko esan dituzu, adibidez:
    urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
    Urrairen 26an idazteko:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
    Zuk zure egia diozula esaten duzu,zure egia=zure bersioa, blog honetan falta zen nere bersioa, mespretxatu ninduzula da nere egia, nerekin ez zenuela geratu nahi izandu, bost axola zitzaizun nik zu zoriondu izana, ez nintzen existitzen zure blogaren arabera, HORI ERE EGIA DA, nere egia, horrela sentitu nintzen. Baita blogan falta zen “abandonatu” omen zizun horren bersioa: bikotea du eta ez dago beste misteriorik. Y no hay mas, ya esan dugu denon bersioak, ez jarri nerbiosa horrengatik.
    Urteetan zehar zure gezurrak sinestarazi dizkiguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbaitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino beste edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemindua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau, eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.

    Gezurra esan zenuen(edo egia izkutatu behintzat)urtetan zehar zure blog honetan eta bidali zenizkidan imeiletan, izkutatu zenuen zure maiteak beste norbait maite duela eta bikotea duela. Saldu zeniguna abandono injustifikatu bat bezela(bera gaiztoa) errealidadean zuk bikote erlazio batean muturra sartu nahi izatea da,eta badakizu hori gaizki dagoela
    Zure blogean ez zenun aipatu ni existitzen nintzenik,ez, nahiago zenuen pena ematen jarraitu eta neri bigarren mailakotzat tratatu. Adibidez zure zorionetan zoriondu zintudanean zure erantzuna ez zen eskerrikasko izan, ez, esan zenidan triste zeundela beste horrek ez zintuelako zoriondu, nik esandakoa bost ajola
    Gezurra da elkar ezagutzeko aukera eman zenidanik, nik esan izan nizun geratzeko leku eta ordu konkreto batean(eta ez esan boda zenunik zeren ostiral bat zen) eta zure erantzuna ezezkoa izan zen, eta orain badiozu elkar geratzeko….ze uste duzu barzelonatik pragara joango naizela ala?nik geratzeko esan nizunean biok gipuzkoan geunden.
    Beraien helbideak, telefono zenbakiak eta emailak eman zenizkidan, beraien informazioa behar zenuela esanez, eta ni inoxente baten moduan jaramon egin nizun, hori ez al da akosoa?ze izen daka bada norbaiti maitasun eskutitzak bidaltzea?(beste horrek bikotea duela dakizunean)edo maitasun deiak egitea unero?edo maitasun sms-ak bidaltzea bere bikoteakin dagoen bitartean?edo maitasun bisitak ezusteko bat eman nahiez?edo bere herritik paseatzen ibiltzea zure maitea ikusi nahiez?edo bere atean zai egotea? edo bere lantokiko atean zai egotea?ez dakit nola ez zaituen epaiketara eraman.EZIN DUZU MAITASUNAREN AITZAKIPEAN NAHI DUZUNA EGIN
    Inork ez zaitu abandonatu, inork ez zaitu mindu, zuk zure burua mindu duzu eta foro honen bidez(eta bidaltzen dituzun imeilen bidez) gure errukia nahi duzu, biktimatzat hartzea nahi duzu, zure obsesioari auspoa botatzea nahi duzu, eta ez! ezezkoa eman badizu ezezkoa da, eta nik elkar ezagutzeko aukera eman banizun…aukera galdu duzu. Eta irakurle deneri esango nieke ez emateko auspoa zure ezinezko maitasunari, hori sufri arazten zaitu, horrek iraganeko zeozerren zai bizitzeak kondenatzen zaitu. Ez, farsa honekin bukatu dezagun. NERE INTENTZIOA ONA DA, orain eta beti, lehen bezelaxe zuk ez sufritzea nahi dut, ETA INORK EZ EMATEA AUSPORIK ZURE OBSESIOARI, JAKIN DEZATELA MUTIL HORREK BIKOTEA DUELA eta bakean utzi dezazula ,ETA, ALDIZ, PERTSONA BERRIAK EZAGUTZEARI BIHOTZA ZABALIK IZAN DEZAZULA. Eta punto.
    Ondo izan, besakada bat, eta zoriontsu izatea opa dizut, benetan, maitatuko zaituen baten alboan.
    ” la madurez es el arte de vivir sabiendo que hay cosas imposibles de cambiar”
    Zoriontsu izan ainarita.

    • Kaixo, eneko…
      zuk ere atera duzu zure betiko erretolika eta gezur pila BENETAKO ETA EGIAZKO blog honi erantzuteko, eta ez dakit ezergatik. Ni ez naiz inoiz biktimista izan, nik beti nire sentimenduak eta penak idatzi ditut, bai, nire egia eta errealitatea zirelako… berriro errepikatzen dut, ez ibili gehiago gezurretan, Eneko, nik beti egia esan baitut eta zu beti errespetuz eta maitasunez tratatu e-mailetan. Zuk ez nauzu inoiz ezagutu nahi izan, bestela nigatik honaino etorriko zinen duela urtebete hain juxtu, iazko udazkenean. Zuk inoiz ez didazu elkar ezagutzeko hitzordurik jarri (soilik ezinezkoa nuen egun batean) eta zuk galdu duzu, nik ez. Nik aukera eman nizun.
      Blog hau beti izan da egiatia, benetakoa, beharbada tristea, baina ITXAROPENTSUA, beti egon delako zabalik ene maiteari, nahiz beste bati. Isiltasuna jaso dut, ez dakit zergatik.
      Aski da gezurretan ibiltzeari, Eneko… min ematen didate zure gezurrik, aski da… bihotzeko zauriak sendatzeko ahaleginetan nabil, besterik ez, bihotzeko zauriak sendatzeko sortu zen blog hau duela lau urte, eta zuk behin eta berriz zabaltzen dizkidazu, oroitarazi ahaztu nahi dudana, ez zara konturatzen min ematen duzula, Eneko?
      Eta hala nik beti zuretzako hitz politak ditut, milesker bideoagatik baina ezagutzen nuen, blog hori ere ezagutzen nuen,
      ongi izan, besarkada bat eta zoriontsu izan
      Ainara naiz
      (ez ainarita, horrela aita zenak deitzen zidan, eta jada ez naiz hain inuxentea, hamar urteotan gauza asko gertatu zaizkidalako, onegia izateagatik min handia egin didate, didazue, bihotza zabalik edukitzeagatik…)

      BLOG HONETAN IDAZTEN SEGITUKO DUT, BIHOTZ ZAURITUAK ESKATZEN DIDAN ARTE, ZAURIAK SENDATU ARTE…
      BERAZ, ZUK IKUSI, SENDATZEA NAHI BADUZU, EZ IDATZI GEHIAGO HORRELAKORIK…
      http://www.goear.com/listen/04ff138/snezenka-lore-zuri-txiki-bat-jon-miner-ainara-maia

      BENETAN ETA ASKO MAITATUKO NAUEN HORREN ZAIN GELDITUKO NAIZ, ORAIN ARTE BEZALA…

  2. udazken-k dio:

    zauriak….biktima

  3. udazken-k dio:

    klaro, zauritaz egunero hitzeginez ahaztuko dituzu zauriak, oso ondo zoaz biktimista

    • ez dakit ongi ala gaizki noan, ez dakit biktimista naizen ala ez… baina nere bidean noa, egiaren bidean, bihotzaren bidetik, sentimenduen bidetik…
      zuk aipatzen didazu nere bihotzeko zauria etengabe azkenaldian… nik aipatu gabe…
      gau on, amets on
      aio, Eneko…

  4. udazken-k dio:

    gezurra, irakurri zer idzten duzun hasteko
    oso ondo ari zara, etengabean iraganeko desamodioaz mintzatzen, sendatzen ari zarela zauriak etc etc eta neri ezagutzeari uko egiten, sendatzeko bidea justu kontrako norantzakoa da
    zuk idatzia:BIHOTZ ZAURITUAK ESKATZEN DIDAN ARTE, ZAURIAK SENDATU ARTE…
    BERAZ, ZUK IKUSI, SENDATZEA NAHI BADUZU,

    • Kaixo, Eneko…
      zuk ere irakurri ongi idazten duzuna; izan ere, ezpatek eta armek egindako zauriak sendatzen dira, baina hitzek egindakoa, nekez… beraz, zuk ikusi, ni sendatzea nahi baduzu, zuk ikusi…
      nik egia idatzi dut beti eta hori da egia bakarra, zuk egin zenion uko ni ezagutzeari, nik nire helbidea eta telefonoa eman nizun, eta zuk ez zenuen aprobetxatu, zuk berriz ez zenidan aukerarik eman. Zuk galdu duzu…
      nik egia idatzi dut beti, irakurri ongi eta bihotzez idazten dudana, idazten duzuna… zuk ikusi ni sendatzen lagundu edo min ematen segitu… beraz, zuk ikusi, Eneko… ez zaitut ezagutzen, ezagutzeko aukerarik eman ez zenidalako (eman zenidan aukera bakarra eta ezin nuen, a ze kasualitatea, ezta?), nik zuri ordea aukera eman nizun iazko udazkenean…
      ez dut zurekin gehiago eztabaidatu nahi iraganaz, hasteko ezagutzen ez zaitudalako eta begietara begira ez gaudelako…. beraz, zuk ikusi…
      NI ZORIONTSU NAIZ JADA IRAGANAREKIN BAKEAK EGIN DITUDALAKO, ASIERRI ERE BERE HITZ ITSUSIAK BARKATU DIZKIODALAKO (NAHIZ ETA HITZEK EGINDAKO ZAURIA BIHOTZEAN DUDAN ORAINDIK). NI ZORIONTSU NAIZ JADA ZU GABE ETA INOR GABE, ZORIONTSU NAIZ nirekin NIK BETI DENA ONEZ ETA MAITASUNEZ EGIN DUDALAKO, EGIAREN BIDEAN. TRISTEA IZAN BADA ERE NIRE BLOG HONETAKO HIZPIDEA, BENETAKOA IZAN DELAKO, HORI IZAN DA NIRE ERREALITATEA.
      NI ZORIONTSU NAIZ ORAIN, ETA ZU?
      egun ona izan bihotz-bihotzez, ene bihotzeko zati ezezagun hori
      zoriontsuuuu naiz gaur
      Ainara

      PD: atzo asteartea eta 13 izan zen, baina egun zoragarria izan zen niretzat…
      Poesia inork kontrolatzen eta konkistatzen ez duen toki batetik dator: horregatik mintzen gara…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s