2012ko hazilaren 14a, asteazkena. Zorioneko naiz, bizi naiz…

Egunkari maitea,
ILARGI BERRIAREN AJEAZ, BIZITZA BERRIA, GAUR HASTEN DA NIRE GAINERAKO BIZITZA.
Atzo asteartea eta 13 zen, eta ez zen hamahiru, ez zen malefizio, eguna ona izan zen, amarekin hitz egin nuen telefonoz, bi ikaslekin lagun gisa kafe bat hartzeko aukera izan nuen arratsalde udazkenduan, eta bukatzeko lagun on batekin afaldu nuen…
…eta gaurko eguzkiaz, ez dok amairu, eta Xabier Lete etorri zait barnera. Eta nik ere nahiko nuke zoriontsu izan behingoz, eta ohartu naiz nire esku dagoela soilik. Bai, gaur ZORIONTSU NAIZ. Blog honetan uda-azkenaren mezu bat jaso dut goizean goiz jaiki eta berehala, lanera etorri eta berehala. Pozgarria da.
Gaur URDINEZ jantzi naiz behin eta benetan maitemindu nintzelako, maitemintzeagatik bakarrik gelditu banintzen ere, merezi izan zuen Hura maitatzea. Oraindik ere maite dut eta nire ametsa harekin urte zahar hau amaitzea da, eta hala izan behar ez badu, onartuko dut, ametsei uko eginez, errealitatea onartuz. NI ZORIONTSU NAIZ JADA IRAGANAREKIN BAKEAK EGIN DITUDALAKO, ASIERRI ERE BERE HITZ ITSUSIAK BARKATU DIZKIODALAKO (NAHIZ ETA HITZEK EGINDAKO ZAURIA BIHOTZEAN DUDAN ORAINDIK). NI ZORIONTSU NAIZ JADA ZU GABE ETA INOR GABE, ZORIONTSU NAIZ nirekin soilik NIK BETI DENA ONEZ ETA MAITASUNEZ EGIN DUDALAKO, EGIAREN BIDEAN. TRISTEA IZAN BADA ERE azkenaldiko nire HIZPIDEA, BENETAKOA IZAN DELAKO, HORI IZAN DA NIRE ERREALITATEA.
NI ZORIONTSU NAIZ ORAIN, ETA ZU?

Jaio ginen, bizi gara, ez dugu ezer eskatzen, Antillak zintzilik daude argazkien paretetan, karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan…

BAINA MAITE
MAITE XAMUR, UZKUR, ZORAGARRI
GOIZARGITIK ARRATS ILUNERA
MAITE ZAITUT, MAITE ORAINDIK.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun 2012ko hazilaren 14a, asteazkena. Zorioneko naiz, bizi naiz… -ri

  1. udazken-k dio:

    zorionak, gustatu zaizkit gaurko berriak, me gusta

  2. udazken-k dio:

    irakurtzeko atseginagoak dira gaurko zure berriak, irakurle moduan diot

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s