2012ko uztailaren 31a, asteartea. Inazio gure patroi handia…

Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Martes, 31 de Julio de 2012

[Entrar | Registrarse]

Ondo bizi, Ainara!

E(Ai)nara – Domingo, 24 de Junio de 2012 – Actualizado a las 05:08h

 

Non zaude, Joxemiel Laborda?

Iragan neguan, Ilbeltzean, erran zenidan Irunen azkenekoz agur gisa ongi bizi, Ainara!, eta nik negu negartia izan dut. Nik haserrerik sentitu gabe, nire adiskide min bat nirekin haserretu da 2012ko Hatsaren Poesia olerki-liburuan hark eta biok osatutako sms-olerkia argitaratu nuelako ustez haren baimenik gabe. Biotako bat haserretzea nahikoa al da biok haserretzeko? Nola da posible nire adiskide min hura haserretzea nirekin, ni haserretu gabe? Ez nintzen haserretu eta oso triste jarri nintzen, negarrez lehertu nin-tzen eta iragan neguko gau oro oheratu naiz negarrez, egunez irribarretsu jaiki asmoz. Zertarako horrenbeste min eta sufrimendu?

Iragan negu tristean agurtu zinen ainara dardarati honetaz ongi bizitzeko opatuz, erran bainizun Txekiar Errepublikara nindoala, eta zure niretzako azken hitz horiek gogo-biho-tzetan, aireratu nintzen Europaren bihotzera, eta zeharkatu ditu hegan ainara honek negua eta udaberria bakarrik.

Orain udan sartu berritan, Euskal Herrian nago eta zu ez zaitut ikusten. Erran didate ainara batek alde egin duela urruti edo hurbil, norabaitera, mundu honetatik ihes egin duzula erran didate, zure gorputzak ez baitzuen gehiago bizi nahi mundu zital, injustu eta eskertxarreko honetan. Eta arrazoi izanen duzu, beharbada, giza-seme eta -alaba guztiok geurekoi hutsak garela, sinpleak, bakoitza norberaren zorionean nahiz zoritxarrean murgiltzen garela, eta zer axola du nola dagoen aldamenekoa, familia edo lagunak?

Udan sartu berritan zure neguko hitz izoztuak ditut iltzaturik gogo-bihotzetan: Ondo bizi, Ainara!

Eskerronez eta maitasunez zuri, Amuteko Joxemiel, ene bihotzean bizirik zauden horri. Izan gaitezen zoriontsu bihotz-bihotzez.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s