2011ko hazilaren 24a, osteguna… BARKATU, arren, eta eskerrik asko… ESKERREMATE-EGUN HONETAN

 GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

AINARA MAYA URROZ Brno, Moravia, Txekiar Errepublika

Izan gaitezen zoriontsu

Kaixo, aita maitea, zer moduz zaude? Gure bihotzeko Amaiur eta Itzalozko borda han daude. Iazko abuztuan askatu genituen zure hautsak Gorramendi kaskoan eta «Gora gu ta gutarrak! oihukatu, eta aurten egingo ditu bederatzi urte eskutik askatu ninduzula zoriontsu izan nendin eskatuz.

Ni zoriontsu izaten saiatzen ari naiz, zuk esan bezala duela bederatzi urte Arantzazuko ospitalean, Donostian. Ez dut lortu. Bederatzi urte hauetan maitemindu naiz inoiz ez bezala. Duela sei urte. Bihotza hautsi zidan gero, duela hiru urte. Hiru urte hauetan saiatu naiz bihotz hau konpontzen irribarre zorrotada batzuekin, negar-malko batzuekin, ehunen bat gramo laztanekin, hiru goilarakada muxurekin, litro laurden bat isiltasunarekin eta bostehun gramo maitasunezko eskutitzak idatziz. Saiatu naiz maitasuna eskaintzen zidatenekin maitemintzen eta ilusionatzen berriro, eta haietako batzuek esan didate onegia naizela mundu honetarako eta neure mundutxo honetatik atera behar dudala. Nola?

Ezin dut lorik egin goizaldeko ordu honetan, eta ilargia ia beterik ari zatzaizkit keinuka, gainbehera, ilbehera. Ohartu naiz neure ametsa bete behar dudala, batez ere duela sei urte Mikel Laboaren boza soinu-banda gisa maitemindu nintzenean mutil irribarretsu harekin indartu zitzaidan ametsa, egia bilakatu behar dudala ohartu naiz: ama izan nahi dut. Aita bat aurkitu behar dut etorkizuneko nire umeentzat nire obarioek hilero bere buruaz beste egin ez dezaten gehiago, eta horretarako hemen edo han, baina Euskal Herrira itzuli behar badut, itzuliko naiz. KAIKU (tibetarrak)-HAIKU (japoniarrak) ikuskizun poetiko-musikala antolatu behar dute Asier eta Amaiak, eta xorinok olerki-liburu batean argitaratuko du bere burua. Baina batez ere duela sei urte indartu zitzaidan ama izatearen ametsa bete behar dut hemen edo Euskal Herrian. Ahal bada bihotzeko zaurien zirrikitu- etatik goxatzen didan txistu isil honekin. Bakarrik ez dut ama izan nahi.

Aita, zin egiten dizut gure euskal lur horrengatik 2012an zoriontsu izango naizela, 2012an bai! eta bihotz hautsi hau sendatuko dela. Eskatzen dizut, ilargi maite, zoriontsu izaten lagun diezadazula, eta zin egiten dizut nire aldetik zoriontsu naizela esperantzarik gabe maitatu arren, itxaropentsu.

Eta barka diezadala batez ere maitemindurik naukan mutil horrek berriro, nire begirada triste politaz sorgindu omen nuen behin Senperen, eta ni haren irribarre amultsuaz maitemindu. Barka diezadala, arren, bera beste inor baino gehiago maitatzeagatik eta beretzat onena nahi izateagatik, eta idaztearen ekintza egoista honegatik mindu badut bera, bere familia zoriontsua eta neure burua. Barkatu, sentitzen dut, maite zaitut eta eskerrik asko. Amaiur, haurren xatar ezin bihur. Amaitu da ura, agortu da, aita, eta orain itotzen ari banaiz ere lehorte honetan, min ematen badit bihotzeko taupada bakoitzak, zoriontsu izateko nire aldetik ahal dudan guztia jarriko dudala hitzematen dizut, baina arren, ilargi maite, lagundu bihotz bakarti eta maitemindu hau bakarrik eta mindurik ez egoten gehiago, lagundu arren. Bitartean heldu eskutik, aita.

Maitasunez,

Izan gaitezen zoriontsu bihotz bihotzez.

Zure Ainarita.

 

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s