2011ko uztailaren 14a, osteguna… “pobre de mi”… gaixoa ni! gaixoa ene bihotza… zenbat sufritu duen alferrik eta zenbat negar…

Amodioan ausart jokatu behar dela diote, eta neska lotsatiegi eta onegi honek ez zuenez ausart jokatu, orain maitea beste baten besoetan ikusteko arriskua du…

MAITEAZ GALDEZKA

Egunsenti batetan
maitea zen hila
kalera irten nintzen
Jainkoaren bila.
Nerekin aurrez aurre
esplika zedila:
Behingoz utzi zezala
zeru goi ixila.

Zutaz, maite,
egina dut galde.
Zutaz, maite,
egina dut galde

Bakardade handi bat
neukan bihotzean,
negar egiten nuen
zutaz oroitzean.
Galdera egin nion
Jaunari hotzean.
Gizonok nora goaz
mundutik hiltzean?.

Zutaz, maite,
egina dut galde.
Zutaz, maite,
egina dut galde.

Orduak pasa ziren
ezer ez nuen entzun
nik ez dakit, maitea,
konprenditzen duzun.
Arratsaren ilunak
eguna bildu zu(e)n
Jainkoak inondikan
ez zidan erantzun.

Zutaz, maite,
egina dut galde.
Zutaz, maite,
egina dut galde.

Etxeruntz nindoala
ohiukatzen nuan:
Jainkoa ez da bizi
gizonen onduan.
Urruti zegok hura
han bere zeruan,
gu bakarrik utzirik
umezurtz munduan.

Zutaz, maite,
egina dut galde.
Zutaz, maite,
egina dut galde
zutaz maite
galdera egin dut,
baina Jainkoak
ez zidan erantzun.

EZER EZ DA BETIKO

Zerua goibel eguna argitzen hasi orduko, eta karrikak bustirik Irunen. Nik irribarre egin diot biharamun euritsu honi, eta oilo-ipurdia jarri zait titibiliti eta danbor-hotsekin San Martzial bezpera honetan. Gainera, adiskide zahar baten posta elektronikoa jaso dut, aspaldiko partez. Ahoa minbera eta bihotz minez pentsatu dut ezer ez dela betiko.

Heriotzak eraman ditu asko maite ditudan pertsonak, eta distantziak urrunarazi bihotzeko lagun min batzuk, denbora eta espazioa tartekatzen da, bai eta pertsona berriak ere, eta bakarrik nagoela oroitu naiz. Ezer ez da betiko, ez, mundu honetan, eta Sarrionandiak ohartarazi zidan bai bere olerki batean ez dagoela haririk, ez dagoela loturarik. Ezer ez da betiko, baina hala ere ametsetan segitzen dut ene bakardadean gehiegi itxaroten eta eskatzen badut ere, eta noizbait ene maitearekin batera joango naizela eta familia bat osatuko dudala amesten dut. Ezinezkoak posible egin al daitezke?

Irunen bi alardeak maite ditut, bietan ditudalako lagunak eta maiteak, eta horregatik, noizbait denborak eta espazioak elkartuko dute jaietan Bidasoaldeko herri berezi hau, ezer ez baita betiko eta gehiegi itxaroten eta eskatzen badugu ere, ametsetan segituko dugu eta ezinezko dirudiena posible egingo dugu.

Eskua eskaini omen zidan bihotzeko lagunak, eta nik beso osoa hartu nahi omen nion. Horregatik eten zen gure arteko ustezko hari hori, nik gehiago nahi omen nuelako, eta orain konformatzen ikasi dut bizitzan. Uda honetako neure ametsa adiskide zaharrak berreskuratzea da, eta haiekin barre egitea, nahiz eta jakin ezer ez dela betiko, ezta Irungo San Martzial jaietako bi alardeak ere.

Jai bat soilik da, baina oroitarazi beharko genuke alarde hauekin ez dugula euskaldunok benetan ezer ospatzekorik. Izan ere, 1512an Gaztelako erregeak Nafarroako Erreinua konkistatu baitzuen indarrez, eta bortxaz frantsesekin batera, nafarrak edo euskaldunak ere desterratu baitzituen. Munduko historiografiak ezkutatu nahi izan diguna argitara ateratzeko tenorea dugu, eta heldu den urtean bi alarde gabe, bakarra eta euskalduna izan dadila. Ezer ez da betiko, eta goza dezagun biharko eguzki goxoa!

Ainara Maia Urroz

Olerkari ameslaria

44552875N

655742924

Eliza karrika 10, 5. ezker

20302 Irun

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s