Esker mila aunitz, Tomas, izan zarena izanagatik…
…zure isiltasunean gure begiradak solasten ziren…
…gizaki noble eta sentikorra zinen, eta
azken hatsa bitarte sufrimendua duintasunez eraman zenuen.
Mintzaera mantsoa eta etenaldiz betea,
Jite ahantziezin bat utzi zenigun,
Gure-gurean sartu zinen, eta maite zintugun.
Maite zaitugu.
Badakigu, goizean
Goizeroko xoriak iratzarririk,
Begiak irekitzen zenituela,
Leun eta lotsati.
Ortzemugan Andia mendizerrarekin elkartzera doan
Lehen haize gozoaren altzoan jartzen zara.
Gorramendi bihotzean.
Goiti zoaz, arranoaren dotoreziaz,
Zuhaitz bateko adar kaskoan pausatu zara.
Egunsentiko lehen printzekin batera,
Maite dituzun pertsonak agurtzen dituzu.
Maite duzun tokiari keinu egiten: Gorramendi.
Zuk bakarrik dakizun bezala
Baztan aldera begiratzen duzu,
Amaiur, Itsalosko borda.
2008ko UZTAILAREN 13a, IGANDEA, nire bizitzako egunik zoriontsuena da, oraingoz: