2010eko abuztuaren 26a, osteguna…

Anaia bakarraren ezkontza heldu den 2010eko irailaren 25ean larunbatean, egun alaia eta itxaropentsua inondik ere:
http://www.bodas.net/web/maider-iker

Abbadiako eremuan izanen da bazkaria elizkizunaren ondoren Hendaiako hondartzako elizan… oroitzapen politak ekartzen dizkit… nere bizitzako garairik politena eta itxaropentsuena: 2008ko uztailaren 13a, igandea. Negar eginen dut seguru…. anaiaren ezkontzan….

Oraindik ez dut soinekorik, eta begiak andregaien soineko zurienganantz joaten zaizkit dendan… pozten naiz anaiagatik gazteagatik, baina ez dut nahi bakarrik, bikoterik gabe eta maitemindurik ezkontzara joan, bihotza hautsirik… eta irribarre egiten segi behar dut inoiz baino dirdiratsuago, munduak biraka segitzen baitu, ni triste edo alai egon… berdin du!… ametsetan baizik ez baikara zoriontsu!

Azken bi urteotako negarrak eta irriak Europaren
bihotzean

Irribarre egiten diot
herrarik gabe abandonatu ninduenari duela bi urte Txekiara joateko animatzeagatik, ausardia eta aupada
hori emateagatik. Abandonatu ninduen gure adiskidetasun-maitasun inkondizionala kondizionatuz, eta ni penaz bakardadean leherturik eta ia etsiturik ihes egin nuen Moraviara. Brnora. Ez nekien non zegoen ere, eta mapan begiratu behar izan nuen duela bi urte.
 Begiak bustirik eta gaziturik, orduan bihotz minez
erraturik nengoen. Nire bizitzan aire berria behar omen nuen.  2008ko udan, udazkenean hegan egin nuen iparralderantz, hotzerantz, bere barneko epelaren bila.

Mapan begiratu nuen Brno: Txekiar Errepublikaren hego-ekialdeko Moravia lurraldeko hiriburua, Vienatik iparralderantz, Pragatik ekialderantz, Bratislavatik mendebalderantz eta Berlindik nahiz Krakoviatik hegoalderantz.

Oraindik ere begiak ez erabat idorturik eta negar-malko gazi banarekin begi bietan idazten dizuet 2010eko udan, denborak eta espazioak ez baitu deus ere sendatzen, eta iltze batek ez baitu beste iltze bat kentzen. Bi urte hauetan distantzia laburrean nahiz luzean lagun izan zaituztedan guztiak buru-bihotzean, eta batez ere idazle eskolako kide eta lagunak:

“Ortzemuga gorriz tindatu da, ilunaren aurretik gorri arrats
limurra, eta beste aldean mendi ertz gorriak eta gero eguzki ondarretik atzera
errekak eta goizalde urdinak bizi dira lehendik beti arte!” KARMELE IGARTUA.

“Egidazu toki bat, lagun! Toki batekin batera denbora bat,
lagun! Iheskorrenetakoa ez denetarik ahal bada!”
TERE
IRASTORTZA.

Eta hitz horiekin abiatu nintzen berdearen esperantza bizkarrean,
urdinaren sosegua bihotzean eta gorriaren pasioa sudurrean… bai, ene lagun,
ITZIAR GOMEZ. Saiatzen ari naiz zorionbidean.

Begiak bustirik eta irribarrea ahoan agurtu nituen Euri txakurra, ama, Iker anaia, izeba Pili, izeba Kontxi, osaba Bitor eta Oihana lagun mina Hondarribiko aireportuan 2008ko irailaren 17an. Lainoen artetik ametsetan hasi nintzen deskubritzera nindoan Lurralde ezezaguna irudikatuz eta iragan hurbil mingarria gogoan.

Pragara arratsaldeko lauretan iritsi nintzen, Bartzelonan eskala eginez. Lehenengo nire oztopoa aurkitu nuen: txekiera. Hizkuntza ez nekien, eta ingelesez moldatu behar izan nuen Pragatik Brnorako autobusa non hartzen ote zen jakiteko. Ni eta eskuko poltsa bakarrik, maletak bi egun geroago iritsibaitziren. Iberia madarikatua!

Brnora gaueko hamarretan iritsi nintzen, eta autobus-geltokian itxaron behar izan nion nire hango kontaktuari. Berandu iritsi zen Martina, baina irribarretsu hartu ninduen bere autoan. Nire egoitza berrira eraman ninduen eta gero ez nuen berriro ikusi. Hantxe espainiera-irakurlea ezagutu nuen: Mireya Angulo madrildarra. Lehenengo bi astetan asko lagundu zidan hirira eta unibertsitatera moldatzen. Gero, joan zen eta gure adiskidetasuna gelditu da bihotzaren denboran zintzilik.

Atzerrian bakardadearen zama astuna nabaritu nuen. 

“I believe there are angels among us, send down to us from somewhere up above, they come to you
and me in lightness towers to show us how to live, to teach us how to give, to
guide us in the way of love”.

Egunero idazten hasi nintzen egunerokoa interneteko blog batean, paperezkoa baztertu gabe.

Iritsi eta biharamunean berean joan nintzen Masarykova unibertsitatera, eta letren fakultatean sartu nintzen: Filozofická Fakulta. Nire bulegoa, euskarazko irakurlegoaren bulegoa, ezagutu nuen, Petr Kylousek irribarretsuaren eta Departamendu Erromanikoko  buruaren eskutik. Harekin frantsesez moldatu behar izan nuen, frantses filologiako irakaslea baita. Hark aurkeztu zizkidan gainerako fakultateko kide batzuk: Pavlina Svandova lankide eta lagun mina, David Utrera katalan lektorea eta lankidea, Lubomir Bartos doktorea eta bulegokidea, Daniel Vazquez espainiar filologiako irakaslea, Beatrice Vicaire frantses filologiako irakaslea, Dagmar Holoubkova idazkaria…

Joan nintzen itzultzeko, jakin gabe itzultzerakoan zer eta nor aurkituko nituen nire zain. Ez nekien zer sentitzen nuen maite nuen guztia atzean uzterakoan, baina nire bihotzean zehar zihoan dena. Ez nekien zer nahi nuen, hark utzi zidan oroitzapen horretan, eta leku berri batean nengoen. Neure ametsetako bat bete nuen bederen, Praga ezagutu nuen, eta Viena ere bai. Europaren bihotzean nengoen nire bidean.

Lektorsky Dum-ean bizi nintzen Brnon, hizkuntza desberdinetako unibertsitate-irakasleen edo irakurleen etxean alegia. Etxe bitxia inondik ere, baina hiri berrira egokitzen lagundu zidaten lagun eta irribarre abegitsuak: Belgikako Laura, Esloveniako Laura, Dresdeneko Katrin lagun ona, Poloniako Monika, Ingalaterrako Matthew, Danimarkako Klaus, Mazedoniako Ljupco, Italiako Francesca lagun mina eta bertzehorrenbertze. Baina batez ere etxe bitxi hartako harreragile edadetu moraviar jatorrak, Fucik jaunak, inork baino hobeki hartu ninduen eta txekieraz bakarrikjakinik hitzez elkar asko ulertzen ez bagenuen ere, elkar ulertzen genuen. Unibertsitatean, berriz, ikasleak ni bezain lotsatiak, baina jatorrak. Interes handia agertzen zuten euskararekiko. Moraviarrak dira, eta filologia ikasleak, eta beste hizkuntza batzuetan ongi moldatzen direnak. Hasiberrientzako euskara-mailairakatsi dut bertan, baita euskal kultura, euskal literatura eta euskal zinema ere.

Brnoko nahiz Olomouceko unibertsitatean irakatsi dut bi urte hauetan, eta ezin aipatu gabe utzi Olomouc-eko Eduard Krc irakaslea. Pragako nire lagun eta euskaltzaleak aipatuko ditut segidan, Tomas Buchtele besteak beste. Euskal kultura lau haizetara zabaltzen lagundu didaten lagunak aunitz izan dira, horien artean Ostravako Petr Polak. Harekin joan nintzen Prahako EXPOLINGUA azokara 2008ko azaroan.

Ameslaria izateaz gain, olerkaria naizenez, nire olerkien errezitaldiak ere eskaini dizkiet txekiarrei, txekierazko itzulpenekin, eta  zenbait hizlari gonbidatu ditut Euskal Herritik euskal literaturaz hitz egin dezaten: Jon Kortazar bere emaztearekin, Laura Mintegi eta Iñaki Zubeldia.

Bi urte hauen ondoren, hainbeste PERTSONA ditut ene bihotzean, ezen ezin denak aipatu hemen! Baina Martina Zapletalova, Frantisek Brezina, Silvia Sustekova, Dominika, Iva Klizova, Jiri Pesek, Marie Richterova  bederen aipatuko ditut.

        MUXU ZAPARRADA guztioi eta MILESKER nire bidea lorez
apaintzeagatik eta beste zenbaitetan arantzek egindako harramaskak
goxatzeagatik.

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun 2010eko abuztuaren 26a, osteguna… -ri

  1. Hura-k dio:

    Kendu nire argazkia hemendik. Eta beste gauzatxo bat: Berriz etxera deitzen badidazu, te denuncio. Argi ibili, nire argazki eta bizitzarekin zer egitten duzun neskato, nik ez badizut baimenik ematen nire bizitzan sartzeko, ez sartu mutur zikinik enean. Eta honek aurrera jarraitzen badu, denuntzia bat sartuko dizut. Zuk ikusi.

    • zuk bai ez duzula eskubiderik ezalpenik eman gabe eta begietara begiratu gabe sartu eta ateratzeko nire bizitzatik… aditu duzu? ez duzu eskubiderik azalpenik eman gabe joateko… ez, ez duzu…

  2. ainara-k dio:

    zu sartu zinen nire bizitzan, ez ni…. eta nik nere bihotza ireki nizun BALDINTZARIK GABE ETA KEXARIK GABE, GUSTURA…. zer gertatzen zaizu nirekin? ez dut deus ere ulertzen, esadazu begietara begiratuz…. sala nazazu, nahi baduzu… hartu nere diru guztia… zertarako nahi dut zure maitasunik gabe? zure argazkia blogetik hartu nuen eta bihotzak eman zidan baimena nirean jartzeko….

  3. ainara-k dio:

    esadazu, zergatik jarrera aldaketa hori? nik uste nuen gustura jasotzen zenuela nire berri, nire eskutitzak, lagun-postalak, oparitxoak, harritxoak… nik dena onez eta maitasunez egin dut…

  4. ainara-k dio:

    ZUK EZ DUZU ESKUBIDERIK NERE BIZITZAN SARTU ETA BERTATIK ATERATZEKO NAHI DUZUNEAN… ez duzu eskubiderik, baina … berdin dio denak, munduak, internetek bost…. atzerrian zure eskutitzen bat espero nuen, aberrian deiren bat ongietorri-ahots atseginez…. aio, izan zoriontsu, zu behintzat izan zoriontsu… (argazkia kenduko dut, lasai, neska esanekoa naiz, baina sala nazazu… SALATU ZUTAZ MAITEMINTZEAGATIK, ZU BESTE INOR BAINO GEHIAGO MAITATZEAGATIK, IZAN ZORIONTSU!)

  5. ainara-k dio:

    ZOAZ PIKUTARA!

  6. ainara-k dio:

    onegia naiz mundu honetarako, "onegia" izan naiz zurekin… uste nuen zu desberdina zinela… horregatik maitemindu nintzen zutaz… min gehiena ematen didana da zure hitz itsusiak arrazoirik gabe, begietara begiratu gabe… min handia ematen dit… ez duzulako nire bihotza merezi, nire maitasuna… baina zurea da… aio…

  7. ainara-k dio:

    barkamena eskatu beharko zenidake, eta barkatzen dizut dena… ongi segi zorionbidean, maitabidean…

  8. ainara-k dio:

    2010, pua ke desastre! ene familian galera handiak, eta nere bihotzak asko sufritu du, nekaturik nago, badakizu, Asier? zuk ulertzen ninduzula uste nuen, maite ninduzula, berezia zinela eta guzti hori… eta min ematen dit nik bihotzez emandakoa zuk ez bihotzez hartzea… zure besarkada beroa espero nuen uda honetan… eta nire bihotza goxatu pixka bat…

  9. ainara-k dio:

    MAITE ZAITUT, baina hutsegin didazu… min ematen dit…gaur goizean itsasoan sartu naizigerian hasi naiz,baina nekaturikneure gorputza urazalean utzi duthilarena egin dutsentsazioa ikaragarri atsegina!hilarena biziinor ere ez munduanni bakarrikezer ez gabesentimendurik gabe

  10. ainara-k dio:

    zure etxera noa gaur arratsaldean berean, inporta ez bazaizu… azalpen bat edo batzuk zor dizkidazu aurrez aurre… esan zein ordutan datorkizun ongi, arren, badakizu nere telefonoa (655742924)… gero arte

  11. ainara-k dio:

    zure/nire bihotzek eman zidan baimena … Abbatek erran zidan zuri lasai deitzeko … huts egin didazu … huts egin didazue …. eta ni naiz min duen bakarra, antza …. bakarrik egon nahi nuen …. bakarrik zurekin uda honetan …. ZER EGIN DUT GAIZKI? zuk ni salatzeko BENETAKO arrazoiak edukitzeko gaizto izan beharko dut behingoz!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s