2010eko abuztuaren 24a, asteartea… ILBETEAREN ARGITAN ZURI IDAZTEN

Kaixo aspaldiko, zer moduz?
ni nahasirik nabil, bihotza mindurik eta nekaturik, eta arratsaldean hondartza aldera joan naiz ama eta Euri txakurrarekin. Etxera itzultzerakoan, bakarrik gelditu naiz une batez autoaren barnean eta negarrez lehertu naiz… nekaturik sentitzeaz, nekaturik "onegia" izateaz, nekaturik bizitzeaz ez nuela gehiago horrela bizi nahi esan diot neure buruari. Olerki bat etorri zait bihotzetik burura, baina ez dut idatzi…. eta orain ez dakit zein olerki ote zen.
(…)
Ez dakit, baina nago MAITASUNA DELA MUNDU HONETAN BIZITZARI ZENTZU EMATEN DION GAUZA BAKARRA, eta EZUSTEKOAK BETI HOR DAUDELA GURE ATZETIK. HORREK POZTEN NAU… EZUSTEKO HORI IZATEAK BERRIRO HASTEA ESAN NAHI DU.

Ilargi betearen argitan
zuri idazten
inkondizionalki maite zaitudan horri
esperantzarik gabe
itxaropentsu
abandonatu nauzun horren esperoan

nere amak dio
"onegia" naizela
mundu honetarako
eta nik diot
"onegia" banaiz
zertarako bizi
zuen artean?

(…)
oroitzen ez dudan olerkia, arratsaldekoa, hobea zela uste dut… ilargiaren eragina ote?
izan ere, oraintxe bertan sorgin eta aztiak hegan dabiltza Larrundik Jaizkibelera eta Jaizkibeldik Aiako Harrietara eta handik berriro ere Larrunera-edo… komeni ez denik gogoratu behar ez denik, ilargi beteko gauek zenbait gauza ahantzarazten dizkidate.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s