2010eko martxoaren 22a, astelehena… ENE BIHOTZAK MAITE DU ESPERANTZARIK GABE ITXAROPENTSU

AINARA

                          

Atsegin handiz gonbidatzen
zaitut nire 34. urtebetetze bestara, Brnoko Cejková 21ean, 2010eko ekainaren
6an, igandean, goizeko 11etan.

 

Egun horretan nirekin nahi
zaitut, igandez sortu bainintzen.

 

Zuen etorrera baieztatuko bazenit eskertuko nizuke,
alojamendua presta dezadan.


Nire udaberria zuretzat

urkiaren azpian

UDABERRI ON!

 

Irribarre xume eta hotz hau

lorategi huts batean

lore bat

belar berde artean
ernaltzeko,

eki-laztan leun izpi bat

lur horren gainean

lorerik gabeko lorategi
horren gainean.

 

Nire udaberria horixe da:

Neguko elur zuria eta hotza urtzerakoan,

tantaz tanta

ahantzitako oroitzapenak lurrazalera berriro
agertzea

etorkizun oparo bat amesteko

gaur elkarrekin

martxoko eguzkipean,

urkiaren altzoan

udaberriko hizki mutu maitemindu
honek

MAITE ZAITU.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Books atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s