2010eko martxoaren 20a, larunbata… UDABERRIAN…

Izeba Kontxiri
GAUR IZAR BERRI BAT PIZTU DA ZERUAN

Madame Le Coeur

Udaberritan ezkutatu da
negua berriro,
udaberritan bihotz bat gelditu da bat-batean
miresmenez, harriturik:
– zelaiak ez daude berde,
ez dago lorerik,
zuhaitzak biluzik daude,
lurrean orbel idor marroixka
non dago udaberria?

Udaberritan Madame Le Coeur dotoreak
agur egin dit dirdiratsu zerutik,
taupaka segitzen du
nere bihotzean, gure bihotzetan
bizirik eta modako koloretan.

Udaberritan ezkutatu da
negua
eta biziberritu
bihotz sentiberen dama elegantea:
– Madame Le Coeur!
oihukatzen du itxaropentsu haize hegoak,
eta miresmenez
taupaka segitzen du dotore
bizitzaren karriketan,
bizitzak aitzina segitzen baitu,
maitasunaren bidetik oroiminez
bihotz bete taupadaz.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s