2012ko hazilaren 4a, igandea. Odoletan eta negarrez, hileroko mingarria.

Egunkari maitea,

zuk ongi dakizu, ez nik bezain ongi seguruaski, baina ez zuk baino gehiago… duela lau urte zergatik hasi nintzen eguneroko publiko hau idazten, ene bihotzeko zatitxo batzuk argitaratzen. Neure buruaz beste egitea ere pasa zitzaidan burutik orduko uda sargoritsu hartan, baina pentsatzen dut ez nintzela suizidatzaile ona, eta are poeta kaxkarragoa naizela, urdinez tristuraz eta negarrez idazten duen poeta kaxkar bat…
eta egun hauetan benetan sentibera nago eta zoritxarreko sentitzen naiz, odolez eta negarrez nago, sentibera, zergatik eta zertarako maitemindu nintzen, gero bakarrik eta bihotz minez gelditzeko, bikotekide ni aukeratu ez ninduelako eta orain zoriontsu delako? zer egin dut gaizki? egia ote da lotsatiegia nintzela, naizela, inork ni maitatzeko nahikoa nirekin gelditzeko moduan? ez dut erantzunik…

Eta oso pozik egon beharko nuke laster nire lehen poema-liburua (CHANSONS D’AMOUR) argitaratuko delako, Durangoko azokarako, baina nik nahiago izango nuen poema horiek inspiratu ninduenarekin zoriontsu izan, AUKERA bat bederen eduki izan banu, eta poema-libururik ez argitaratu. Maite dut oraindik, “maite zaitut” esan didan nire bizitzako mutil bakarra, gainera atzo bere urtebetetze-eguna zen, eta ni berataz oroitu nintzen… nire Oiartzungo maitea…onena opa diot, benetan. Bere urtemuga dela-eta, berriro ere idatzi dut publikoki beretaz, eta sentitzen dut.

Eta oso pozik egon beharko nuke nire poemak argitaratuko dituztelako, lagun batek esan baitit poema-liburua eskuetan gehiago ligatu dezakedala… lagun on batek esan dit hori, hari eskerrak irribarre egin dut gaur.

Beno, barkatu… oso sentibera nago…

EMAKUME ZINTZO BAT NAIZ
Benetakoa,
beti egia ahotan
eta maitasuna bihotzean,
Euskal Herriko naiz,
han sortu naizelako
han dago ene bihotza,
ene maitea,
eta hil baino lehen,
nire arimaren olerkia
kantatu nahi dut.

Eta barkatu, lagun ikusezin hori, inoiz aipatu ez bazaitut blog honetan eta horregatik mespretxaturik sentitu bazara, hori ez da izan nere asmoa; irakurle gisa, badakizu blog honetan nire sentimenduak idatzi ditudala eta inoiz ez dut izan asmorik zuzenean inor aipatzeko, nahiz eta zeharka aipatu ditudan nahi gabe nere bihotzeko beste batzuk. BARKATU, ENEKO…

Asko irakatsi didate bizitzaren ene kolpeek, asko irakatsi didazue zuek,
baina asko daukat ikasteko oraindik…bizitzeko… emateko zuei guztiei…niri…

gabon eta ametson

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun 2012ko hazilaren 4a, igandea. Odoletan eta negarrez, hileroko mingarria. -ri

  1. eneko-k dio:

    eskerrikasko

  2. eneko-k dio:

    nere asuntoakiko barkamena eskaera onartuak. Ta beste gaiakiko.(tristura zure maiteak bikotea duelako)ba ni ez naiz nor hortaz hitzegiteko, eta berak esan bazizun lasai idazteko zure sentimenduetaz besteek zer dioten axola gabe…ba horixe,dena esanda dago.
    zaindu

    • Kaixo, Eneko…
      milesker…

      baina barkatu, jada nahikoa eta sobera hitz egin duzu nahi duzunari buruz eta nik txintxo-txintxo irakurri dut dena, ados ez banago gauza askotan, eta badakizu… mindu nauzu zure ez-egiekin eta bertsioekin, baina nik zu ere dena barkatzen dizut.

      Bai, hori esan zidan hark, bihotzak agindutakoa idazteko, ongi zegoela, eta gero kexatzen bada, ez dut ulertzen… eta min egin dit urte honen hasieran, min handia, eta berari ere dena barkatu diot, nahiz eta ez eskatu (urtebetetzerako zorion-postal garbi bat igorri diot asteburuan). Triste egon naiz, oso triste, ez bikotekidea omen duelako (ez baitakit seguru hori ere), baizik eta maite ninduela esan zidalako eta gero aurten urtea “ongi” hasteko, iraindu ninduelako arrazoirik gabe.

      Aio, gau on pasa.
      Zaindu zu ere
      ainara

  3. eneko-k dio:

    iraindu?zer esan nahi duzu horrekin?
    telesaio hontan partehartu beharko duzu:
    http://www.mtv.es/programas/plain-jane/
    ez hartu gaizki eh
    erakutsi duzu pertsona ona zarela, nik zirikatu bazaitut ere
    zorte on

  4. negarrez nago, Eneko…
    blog honetan ez dizut kontatuko zer egin didan…
    nahi baduzu e-mailez edo telefonoz, pribatuan…

    bai, iraindu, eta uste du arrazoiarekin, eta ez du arrazoirik, eta zuk defendatu duzu… min handiagoa egin dit berak niri, nik hari baino, eta hala ere dena barkatu diot… nik soilik maitasunezko eskutitzak idatzi dizkiot… hori baino gauza politagorik!

    Ez, ez zaizkit telerealitiak gustatzen, ezta ikusteko ere, ez dira errealak… ez dut horrelako batean parte hartzeko asmorik… negargarriak dira, eta orain negarrez nago…
    oso sentibera eta lurjota nago, depre, negar asko egin dut asteburuan, besarkada bat behar nuen, eta bai oso gaizki egon naiz, eta ez da izan nere errua, Eneko… eta zuk gezur asko esan dizkidazu eta min handia…
    niri ez zait inor zirikatzea gustatzen, min ematea gustatzen… zu, berriz, ez zara ongi portatu nirekin, hutsegin didazu… ni zugan konfiantza jarri, eta zuk koldar jokatu…
    egia esan nik zutaz ez dakit ia ezer, eta zuk nitaz asko, gehiegi, nire helbidea eta telefonoa ere baduzu aspalditik, zuk eskatuta (ez dakit zertarako).

    Eta eskertuko nizuke blog honetan idatziko ez bazenu, zuzenean idatzi nire e-mailera, ausart jokatu:
    ainaramaya@gmail.com

    Hitz politak behar eta merezi ditut, eta zure hitzak txar handia egin didate, eta udan ixten ari zen zauria, ireki didazu etengabe… ez zara ongi portatu…
    aio
    besarkada bat
    Ainara
    http://xorinokantharia.blogspot.cz/2012/11/idanebat-namaste.html
    http://www.blogak.com/gorgoinetan

  5. eneko-k dio:

    jode con la tia, parecia mojigata y ahi viene toda rencorosa!
    parece que quieres guerra
    pues sabes que te digo?que no quisistes conocerme y ahi te quedas con tus problemas
    comele la oreja a otro!
    y si el tio ese te ha insultado…ya me gustaria saberlo, exagerada, fijo que no te ha dicho nada
    pero te ahogas en un vaso

    • ez dut gerra nahi, Eneko… negarrez nago…
      ez, oker zaude… ez nabil gerra bila, rencoroso ibili zarena zu zara… esan dizkidazunak esan ondoren, nik ere izango nuen eskubidea idazteko sentitzen nuena, nire mina, ala? BARKATU, MINDU BAZAITUT…
      …Eneko, esan dizut hori dena barkamena eskatzeko zuri eta nik zuri ere barkatzeko… zergatik hartu duzu gaizki?
      nik soilik esan dizut hori dena ahazteko eta barkatzeko asmoarekin, hain juxtu bakeak egiteko… lagunak ginela uste nuen… lagunak gara?
      zuk ez ninduzun ezagutu nahi, nik helbidea eta telefonoa eman bainizun… zuk galdu duzu…

      …y no me ahogo en un vaso de agua, merezi ez nituenak esan baitzizkidan… ez naiz rencorosa, baina SENTIBEREGIA… eta zure hitzek min egin didate… hori egia da, eta lagun bezala, esan dizut… aitortzeko beharra nuen…
      …irain haiek oso fuerteak izan ziren, eta hala ere barkatzen diot… eta oraindik hor daukat bihotza zauriturik…

      lagunak gara?

    • besarkada bat behar dut, hitz politak merezi ditut… nahiko sufritu dut, ala? zoriontsu izan nahi dut, eta lagunen laguntza behar dut…

  6. idatzi e-mailera: ainaramaya@gmail.com
    edo telefonora: 655742924
    ados? eta hitz egingo dugu…
    edo Skype: ainara.maia

  7. Nekaturik nago eztabaidatzeaz,
    min handiegia dut oraindik gerran segitzeko, Eneko…
    ..aio, gabon…
    BARKATU…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s