2012ko uztailaren 3a, asteartea… hilargi bete on! bihotzean min dut, maitasunak min ematen duelako

Egunkari maitea,

honatx BERRIAn argitaratutako nire iritzi-artikulua:

http://www.berria.eus/paperekoa/1704/005/003/2012-07-03/bi_alarde_nola_bateratu.htm

2012-07-03

Zuzendariari

Bi alarde nola bateratu?

Ainara Maia.

Mutikoari abanikoa gustatzen zaio, eta neskari, danborra jotzea; edo alderantziz, beharbada; edo erabat bestelako gauzak, neskari futbolean jolastea, eta mutilari baleta dantzatzea.

Horrek piztu dit arreta Irungo San Martzialetako alardean: aizkolariz jantzitako mutikoa abanikoarekin agurtzen eta kantineraz beztitutako neskatikoa, danborra jotzen.

Duela hamasei urte, emakume batzuek barnetik bizitu nahi zuten Irungo jaietako egun handia, kantinera izan gabe, eta erabaki zuten eskopeta harturik alardean parte hartzea; baina ez zieten utzi, iskanbila eta borroka artean. Jai tristeak izan ziren 1996 hartakoak.

Nik bi alardeetako jendea txalotu dut, eta miretsi. Ez dut alarderik barnetik bizi, baina kanpotik, begi kliska berezi bat jaso nuen mutil batengandik alarde parekidetik, eta maitemindu, irribarre lotsati bat piztu zidan itxaropen ahulez, baina ez dut ilusio faltsurik egin nahi berriro.

Nik ez dut ulertzen zertarako orain bi alarde Irunen, eta ene bihotzak ez du ulertzen muturreko jarrerarik. Era berean, ez dut ulertzen nolatan adiskidetasun inkondizional bati kondizioak jar diezazkiokeen adiskideetako batek, eta besteak umil-umil onartu. Baina nik nire lagun on poeta bategatik dena eman nuen, eta amore eman dut nirean. Alarde batekoek nahiz bestekoek amore eman beharko lukete hurbilpen baten mesedetan, herria bildu dadin. Gerra galdu edo irabazi, inporta duena da bukatzea. Horregatik, maitasunagatik, bota ditzagun muturreko jarrerak eta hurbil gaitezen irundarrok. Hori da ene ametsa, hori ene utopia.

Irudia

Bi alarde nola bateratu?
Ainara MAIA URROTZ

Mutikoari abanikoa gustatzen zaio, eta neskari, ordea, danborra jo­tzea; edo alderantziz, beharbada; edo erabat bestelako gauzak, hala nola neskari futbolean jolastea, eta mutilari baleta dantzatzea.

Horrek piztu dit arreta pasa den Irungo San Martzial besta handiko ekainaren 30eko alardeak goizeko 8etan: aizkolariz jantzitako mutiko txikia abanikoarekin agurtzen eta kantineraz beztitutako neskatikoa, berriz, danborra jotzen. Horrek piztu dit lokartu­rik nuen argi gorria ene barneko emakumearen gorputzean, eta oroitarazi zergatik, noiz eta nola hasi ginen Irunen bi alarde ospatzen.

Duela hamasei urte emakume batzuk bar­ne­tik bizitu nahi zuten Irungo jaietako egun handia kantinera izan gabe, eta erabaki zuten eskopeta harturik alardean parte hartu nahi zutela, baina ez zieten utzi iskanbila eta borroka artean. Jai tristeak izan ziren 1996 hartakoak, eta nik ez nuen ulertzen zergatik ho­rrenbeste min eta sufri­mendu.

Nik bi alardetako jendea eta lagunak txalotu ditut, eta miretsi. Ez dut alarderik barnetik bizi, baina kanpotik, begi kliska berezi bat jaso nuen ustekabean mutil batengandik alarde pare­kidearen barnealdetik, eta maitemindu, irri­barre lotsati bat piztu zidan itxaropen ahul batez, baina ez dut ilusio faltsurik egin nahi be­rriro.

Nik ez dut ulertzen zertarako orain bi alarde Irunen, eta ene biho­tzak ez du ulertzen mu­tu­rreko jarrerarik. Era berean ez dut ulertzen nolatan adiskidetasun inkondizional bati kondi­zioak jar diezaiokeen bi adiskidetako batek eta besteak umil-umil onartu bere adiskide-minaren baldintzak. Baina nik nire lagun on poeta bategatik dena eman nuen­ eta ematen dut, amore eman dut nirean­.

Era horretan ere, alarde batekoek nahiz bes­tekoek amore eman beharko lukete euren eskakizunetan hurbilpen baten mesedetan, bateratze aldera eta he­rria bildu dadin. Izan ere muturreko egoerak ez baitira onak inorentzat.

Gerra galdu edo irabazi, inporta duena da bukatzea. Beharbada irabaztea hobe; izan ere, Irun eta behe Bidasoa galdu ondoren, gaztelarren eta frantziarren arteko borrokan, Nafa­rro­ako Erreinuaren Amaiur­ko azken gotorlekua suntsitu baitzuten 1522. urtean gaztela­rrek, eta horrekin batera Nafa­rroako errege-erregin euskaldunek Frantziako lurraldera erbesteratu behar izan zuten.

Horregatik guztiagatik, maitasunagatik, bota ditzagun muturreko ja­rrerak eta hurbil gaitezen irundarrok. Bil gaitezen euskaldunok, eta adiskidetu gaitezen adiskide minak eta Oarso-bidasoako nire kua­drila magiko maitea uda ho­netan. Hori da ene ame­tsa, hori ene utopia.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s