2011ko martxoaren 21a, astelehena… uda berria badator

eguzki zuria, zeru urdina eta txoriak kantari… hori da maitasuna… maitasuna bikote-harreman bat baino aunitzez gehiago delako maite zaitut, ene bihotzeko lagun…

Brno, 2011ko otsailaren 12a, larunbata

Zoriontsu izateko aukera nire bihotzak emango dit, eta honi entzutea izango da nire bidea orain eta aitzina begira.

Nekatu naiz bertze bihotz bat itxaroteaz, nekatu erantzunik gabeko maitasunezko eskutitzak idazteaz. Ez ditut aunitz idatzi, ez bainaiz aunitzetan maitemindu, baina bai sakon. Sakon zauritu didate, eta zauriak hemen segitzen du, goizero oroitarazten baitidate neure bihotz taupadek nor maite dudan, eta zizt egin pentsatze hutsarekin beharbada bertze baten besoetan dagoela, goxo.

Eta orduan ni goizean goiz jaiki eta pentsatzen dut hori dela bizitza, hau bizitza: goizero jaiki jakin gabe gauean non oheratuko naizen, baina seguraski bakarrik. Eta orduan mundutik ezkutatzeko gogoz maindire azpian sartzen naiz.

Kotoizko maindire-ehun artetik eguzki-errainu bat sartzen da, eta begi bat leiho alderantz ateraz pixka bat, ohartzen naiz zeru urdin bat jaiki zaidala. Ez nago bakarrik. Neure bihotzak taupadaka leun segitzen du, eta eguzkiak keinu egin dit, ilargiarekin hitz egin duela urrutitik gauean xuxurlatu eta, beharbada hurrengo gauean elkar ukitu ez agian, baina elkarri AIO! esango diotela.

Orduan pentsatzen dut bihotz bat daukadala maitatzeko, eta ene maite ederra nigandik kilometro aunitzetara baldin badago gu bion borondatez, edo halabeharrez, patuak eskaturik, nik maitatzen segituko dudala neure bihotza. Maitatzen segituko dut ene maite ederra, benetan ez bada, ametsetan, eguzkiak ilargia bezala, begiak itxi eta egongo naiz maitearekin hizketan, nirekin zeruetan egongo balitz bezala, lurrean.

Hori da maitasuna. Magia. Irudimena eta amets hutsa. Hori da maitasun inkondizionala: bi mila kilometrora egon arren, maitearen besarkada beroa sentitzea, biluzik nagoela.

Bertze guztia kontratu hutsa da, pisu baten hipoteka ordaintzeko edo saltokietako genero horteroa edo kursia saltzeko. Bertze guztia zirtzileria edota momentuko beroaldi hutsala.

Eta nik benetan maite dut, ene maite ederra. Benetan behar dut baten beharra, ene bihotzaren beharra goizero jaikitzeko, eta inguru oro maitatzeko; ene bihotzeko pertsona guztiak nigan zaudetelako segitzen du taupadaka ene bihotzak. Milesker aunitz guztioi.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s