Brnoko herensugearen karietara: BAIBAI maitagarria eta EZEZ gnomoaren istorio harrigarri bat irakurri dut liburu batean.

argia

Txekiara joan eta Brno-ko herensugea jan

2010ko maiatzak 02
Iñaki Zubeldia

Iñaki Zubeldia
Dani Blanco
Laura Mintegi eta biok Txekiara gonbidatu gintuen Ainara Maiak, Euskara eta Euskal Kultura Brno-n eta Olomouc-en erakusten duen irakasleak, euskal literaturaz hitz egin genezan. Bidaia kuriosoa zen, joan-etorria eta hango egoitza geuk ordaindu behar baikenituen. Gero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak hegaldia osorik ordaindu digu. Orain, espero dezagun hango gastuen kargu ere egitea. Han, Unibertsitateko Errektoretzan ostatu hartu genuen, horretarako prestatutako gela batzuetan. Apirilaren zazpian izan ziren lehen bi hitzaldiak: Euskal Literatura XX. eta XXI. mendean Laura Mintegirena; Euskal Haur eta Gazte Literaturaren bilakaera Iñaki Zubeldiarena. Brno-ko Masarykova Univerzita izen handikoa da, bertara Txekiatik eta Eslovakiatik ikasle asko joaten baita. Eta Letren Fakultatean Hizkuntza Erromanikoek indar handia dute, besteak beste frantsesa, italiera, portugesa, gaztelania eta katalana erakusten baitira, eta horiekin batera euskara.

Bi hitzaldietan honako unibertsitate irakasleak izan genituen entzule: Daniel Vazquez, Athena Alchazidu eta Pavlina Svandova eta Ainara Maiaren ikasleak ere bai. Ondoren, Hizkuntza Erromanikoen zuzendari den Petr Kylousek irakasleak harrera ezin hobea egin zigun bere bulegoan. Gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen eta Pavlina Svandova eta Ainara Maia izan genituen “cicerone”. Hiriko jatetxe berezi batera eraman gintuzten eta han karta ezin ulertu. Orduan Pavlinak, bere pazientzia amaiezina erakutsiz, hainbat proposamen egin zizkigun. Eta entzun genuenean Brno drak (Brno-ko herensugea) janari bikaina zela, ez genuen zalantzarik izan, haur literaturaz hitz egin ondoren, herensuge bat janez bukatzea baino gauza egokiagorik ez baitago. Eta horixe egin genuen: Brno-ko herensugea jan. Esan behar da plater berezi hori txerri txuleta lodi samarra dela, patata puska egosi-frijituz hornitua, pipermin luzea platerean alderik alde, barruan herensugearen sua duelarik.

Olomouc-eko Unibertsitatean, gazte jende ugari bildu zen hitzaldira eta Eduard Krc irakaslea ere bai. Espainiako kulturaz gain Euskal Herrikoa ere ezagutzen dute eta begirune handiko jendea da eta oso amultsua. Etxean bezalaxe sentiarazten zaituzte.

Ilunabarrean, Ainara Maiak euskaraz eta Pavlinak eta beste hiru ikaslek txekieraz poesia errezitaldi hunkigarria eman zuten. Olerkiak Ainararenak ziren, Pavlinak txekierara itzulita. Ilunabar atseginaren eta Txekiako egonaldi gozoaren oroimena ez zaigu berehala ezabatuko.

argia-harpidetza-irudi-zatia
BAI eta EZ erratearen garrantzia

Duela denbora aunitz, Kernerak izeneko oihanean, ez ohiko edertasun bateko maitagarri bat bizi zen. Neska gazte atsegin eta xume bat zen, beti besteei laguntzeko prest ahoan irribarre batekin. Baibai izena zuen maitagarri horrek, eta bere arazo bakarra zen ez zekiela ezetz erraten. Mundu osoarengatik dena ematen zuen eta egoera edonolakoa izanik ere, beti saiatzen zen inguratzen zuen oro gustura sentiarazten.

Etxola batean, tramankulu zahar aunitzen artean, oihanaren kanpoaldean hain juxtu, Ezez izeneko gnomo agure bat bizi zen. Umore txarreko gnomo bat zen, eta ezagutzen zuen orok beldur zion. Baina bitxiena zera zen, bere bizitzaren 200 urtetan, ez zuela inoiz BAI bakar bat ere erran.

Baina patuak, arrunt jakintsua denez, bi izaki erabat desberdin horiek elkar topo egitea nahi zuen.

Gnomoaren etxolatik hurbil ur purua eta gardena isurtzen zuen iturri bat zegoen. Ur horrek hainbat propietate on zituen, baina gnomoak ez zuen uzten inor hurbiltzerik etxe ingurura, eta gutxiago oraindik iturri hura erabiltzerik, berak beretzat baitzuen.

Umore txarreko gnomo hura lur horietan agertu baino lehen, denek erabil zezaketen ur hura nahi beste, eta horrela gazte eta osasuntsu egon zitezkeen. Baina Gnomo hura han zegoenetik, besteek ezin ur hura erabili eta gaixotzen ziren.

Bidegabekeria hura gehiago jasan ezinik, oihaneko biztanleek zerbait egitea erabaki zuten egoera hura konpontzeko. Baibai aukeratu zuten taldearen legezko ordezkari, eta gnomoarengana joateko ardura eman zioten. Funtsean, inork ez zuen harengana joan nahi, beldurra ziotelako, eta bazekiten Baibaik ez ziela ezetz erranen.

Ohi bezala, Baibaik irribarretsu hartu zituen, baina bere bisaia aldatu zitzaion bere bizilagunen arrazoiak entzunik.

– Mesedea eginen dizuet, noski! gnomoarengana joanen naiz, baina ni EZ naiz nor lur honetatik botatzeko. Egin dezakedan gauza bakarra hura konbentzitzea da, ura erabiltzeko.
Oihaneko biztanleek barre egin zuten maitagarriaren inozentzia ikusirik:
– Baina gezurra dirudi zuk oraindik gnomoa ez ezagutzea. Jakin beharko zenuke hark ez duela inoiz BAI erranen.
– Beno, ni laguntzeko prest nago, baina neure erara, eta ez kezkatu… nire esku dagoen guztia eginen dut iritzia alda dezan.

Ez erabat konbentziturik, kontuz ibiltzeko eskatu zioten maitagarriari, eta joaten utzi zuten.

Horrela bada, denei agur erranez, Baibai alai eta pozik abiatu zen oihanaren kanpoalderantz. Baina, bat-batean, gnomoa nola konbentzitu pentsatzen ari zela, orein gazte bat topatu zuen zauriturik.

– Zer gertatu zaizu? -galdetu zion maitagarriak orein gazteari.
– Oihanetik pixka bat urrundu nintzen, eta ezkutuko ehiztari batzuk tiro egin didate hankan.

Maitagarriak besoetan hartu zuen, eta burua laztanduz, bere bideari ekin zion berriro.
Beldur ziren, ez baitzekiten nola erreakzionatuko ote zuen umore txarreko gnomoak, eta azkenean etxolara iritsi ziren.

Gnomoak gogoko zituen oreinak bereziki, izan ere txikitan aunitz maite zuen orein bat izan zuen, eta gaixoa bere besoetan hil zen; geroztik zikoitzagoa eta desatseginagoa bilakatu zen.

Ia agurtu gabe, Baibai harengana joan zen eta zera eskatu zion:
– Gnomoa, oreinak iturrian hanka bustitzen utzi behar duzu. Bestela, seguru aski hil eginen da, eta hori ez zitzaizun gustatuko, ala?

Pixka bat marmarka, baina gnomoak nahi beste ur guztia erabiltzeko baimena ez ezik, oreina sendatzen ere lagundu zuen.

Orein gaztearen hankari zegokionez, urarekin busti bezain laster, hobetzen hasi zen. Zauria harrigarriro itxi zen, eta mina erabat joan zen.

Baibaik nahiz gnomoak oreinari harriturik begiratu zioten, eta maitagarriak naturaren indarrari eskerrak eman zizkion. Batez ere, Mirakuari, uraren maitagarrien erreginari, oreina sendatzeagatik.

Gnomo marmartiak esker hori guztia jaso zuen oreinaren begi ederrengandik, eta ordura arte sentitu ez zuen sentipen atsegin batek hartu zuen, eta bere izaera erabat aldatu zuen. Bere ezpainek irribarre xume bat marraztu zuten, eta onartu zuen beti ez zela ezetz erran behar, baietz erratea aunitzez ere lasaigarriagoa baitzen.

Baibai bere aldetik ikaragarri poztu zen bere bizilagunei ezetz errateaz, eta gnomoa lur hartatik botatzeari ezetz erran izanaz; izan ere egoera bere modura konpondu izanak erakutsi zion EZ DELA BETI BAIETZ ERRAN BEHAR.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Books atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s