2010eko martxoaren 8a, astelehen goizaldea… emakumearen eguna

…beldurturik jaiki naiz bat-batean goizaldeko lauretan, eta ez nuen nor besarkatu… eta ordenadorea piztea bururatu zait… zer den interneta libre eta doan edukitzea 24 orduz! bakardade
ez aukeratu honek txekiako etxe honetan interneta du lagun, baina ezin
du besarkatu. Eta zuri idaztea
okurritu zait. Oroitu naiz Olentzerori eskatu nion opari bakarra besarkada bat zela, ez gehiago ez gutxiago… baina oroitzen
naiz Laboa/Artze-ren Txoriaren kantuaz, eta, asko maite duenak asko
sufritu arren, maitasun-frogarik handiena libre uztea da,
ESKER MILA…
maitasunez, adiskidetasunez,

baina, emakumearen eguna egunero ez al da? gizonarena bezala?

Hona poeta kaxkar honen luma urdindun goizaldeko poema bat:

VEVERIHRAD

2010-03-08



Bitan nago zatiturik:

zu eta ni,

baina neure burua konkistatuko dut,

neure bizitza delako garrantzitsuena.

harrotasunaz gaindi

guraizeak hartu eta

trapu zaharrak ebakiko ditut.

Jendez gainezka dagoen taberna batera joan

eta nigan dauden jainko-zatiak hautsiko ditut.



Puzzle baten gisa,

Jainkoa berriro ere osatuko dut

xake-jokalari baten gisa.

Zenbat zati?

Milaka dirudite,

jainkoa algaz beteriko itsasertzez jantzirik,

jainkoa agure bat bere oinetakoak kentzen,

jainkoa erabat biluzik dagoen haurra,

eta beste gauza asko ere!

Eta horiek denak konkistatuko ditut

eta jainko-nazio oso bat eraiki,

nigan

hezur-azalaz arima berri bat egin,

eta gero jantziko naiz

eta neure kantua abestuko dut.



Neure burua kantatuko dut

aldi berean galdu eta irabazitako garaipenak gogoan,

eguneroko bitasuna, etengabeko borroka

nire bizitza bukatu arte

bukatzen ez den gerra.



Eta zuk galdetzen didazu

zergatik idazten dudan?

merezi ote duen?

zein litzateke arrazoia?



Bakarrik idazten dut,

soilik nigan ahots bat dagoelako

isiltzerik nahi ez dudana.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s