2009ko apirilaren 1a, asteazkena… APIRILEKO EURIAK IRATZARRI DU UDABERRIAREN DISIDENTE HAU, BITXILORE HAU

APIRILA

DUBEN

2009-04-01

 

ERNABERRIALDIA

ATE-LEIHOAK ZABAL-ZABALIK UZTEN DITUT
BAKARRIK EZIN BAITUT IRAGANA ATZEAN UTZI
EZ BAITIZUT INOIZ AGURRIK ESAN
ETA ONGIETORRI BAI
KORRONTEA DABIL ETA HOZTU NAIZ
BAINA HAIZEAK ERAMAN DITZALA PENAK.

 

Haritz zahar honen azpian

HEMEN naukazu zuretzako, hozturik eta
mindurik,

apirileko arrosaren gisa

apirileko euriak iratzarri duen

bitxilore hau

berriturik

zaharrak berriturik

iraganean izan ez zena

orainean ez da

dena joan da

ahantzi zara.

 

HOR egongo natzaizu zuretzako zain

ortzadarraren gisa

lau pareta hutsen artean iratzari den

koloretako amets hau

berriturik

zaharrak berriturik

iraganean izan ez zena

gaur ez da

bihar etorriko da

oroituko zara nitaz?

 

HAN egon nintzen zuretzako, zurekin, behin

udako eguzki-errainu hori baten gisa

laino grisek goibeldu duten

goizeko txorien kantuetan murgildutako zure
izen hau

berriturik

zaharrak berriturik

iraganean izan ez zena

orain ez da

bihar izango da.

HAIZEAK NIRE IZENA

ZUREGANA ERAMAN DEZALA

LASTER ARTE, MAITEA,

HARITZ ZAHAR HONEN AZPITIK

ZUREKIN ETORKIZUN BATEN AMETSETAN.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s