Irunen, 2019ko urriaren 28a, astelehen arrunta, urriko azken astelehena, ilberri!

Irakurle maitea,

hona nire ipuin saritua:

URROTZ’TAR NESKATILA BATI

1948ko uda zen. Zangotzatik zetorren El Irati trena hartu zuen Urrotz herrian neskatila gazte batek, zakutto bat sorbaldetan, eta Iruñerako bidai-txartela eskuetan; urduri zegoen, ihesean bezala, eta eserleku bat hartu zuen hutsik zihoan tren hartan. Bere sorterria atzean utzi nahi zuen, eta aurrera begiratu nahi zuen. Espainiako gerraosteko giro hartan bidaiari gutxi zebilen Zangotzatik Iruñera, eta neskatila urroztarrak bakarrik zegoela uste zuen.

Orduan, apaiz bat agertu zen, eta begietara begiratuz esan zion neskatilari:

– Egun on deizula! Zure aldameneko eserlekuan bidaiatzen dut Zangotzatik Iruñera, eta zu Urroztarra zara?

– Bai, hala naiz.

Apaiza irribarre xume bat eginez bere aldamenean eseri zen, eta komunera joan aurretik bere eserlekuan utzitako liburua eskuetan hartu zuen berriro irakurketarekin segitu asmoz: Jesús-Cristoren evangelio sandua jaunec dacarren guisara, Joaquin Lizarraga.

Liburua irakurtzen hasi zen, baina aldamenean zuen bidaiari gaztea isilik eta erdi negarrez zegoela sumatu zuen, eta horrela irakurri zizkion ozen, eskuetan zuen liburuaren egilearen hitzak:

Sufrimentu andiak egiten du gizon santu eta andia: arteraño ez da andirik Jaungoikoaren kortean. Arrai txikiak badira erreka txikietan ere, baña arrai andirik ez duzute arkituko itsasoan baizik, eta itsasoa da gazimiña, aditzera emateko trabajuen samintasuna. Aise bizi dan persona, ez da on andia, ta asko kosta ez dan gauza ezin izan diteke guztizkoa, gaiñ gañekoa; trabaju ta tormentuetan luzaro irautea da gauza andia.”

– Zer da hori?

– Duela mende bateko apaiz baten hitzak, inguru hauetan sortua, Elkanon hain zuzen ere…

Treneko leihotik kanpora begiratu zuen eta Elkano herria adierazi zion neskatilari:

– Hantxe sortu zen 1748an Joakin Lizarraga Elkanoko apaiza eta idazlea, hemengo euskara garbian mintzo zen eta idazten, eta 1843an hemen bertan hil zen. Baina, zer duzu negarrez?

– Herriko etxaldeko mutil batek ikaragarri maite ninduela esan zidan, eta enekin ezkonduko zela zin egin ere bai, eta azkenean beste batekin espostu da, eta ni ezin nintzen herrian gelditu familiaren ohoreagatik…

– Nola duzu izena?

– Juana…

– Joanak joan, etorriko zaizu beste bat hobea, etorriko zaizu garai hobea, neskatila zintzoa. Zure ohorea ez da zikindu, baizik eta mutil horren hitza da zentzuz hustu. Zaude lasai, eta har ezazu musuzapi hau malko gazi horiek xukatzeko. Hara! Duela hiru mende hemendik urrunago mendebaldera, Uterga herri nafar euskaldunean gertatu zen istorioa gogora ekarri didazu, Joanaren istorioa… kontatzea nahi duzu?

Juana gazteak apaizari musuzapia hartu zion, eta baiezko imintzioa egin zion buruaz.

– Ados, Juana… zuk badakizu euskaraz espostea eta ezkontzea ez dela gauza bera?

– Ez, jauna… ez dakit…

– Hara: esposatu elizatik egiten omen da, eta ezkondu, ordea, ohetik. Joana eta Martin bikote maiteminduak ezkontzeko egin zuen itunak ez zuen askorik iraun, Martin beste norbaitekin esposatu zelako gero. Esposatu eta ezkondu ez direla gauza bera erran nahi dizut; izan ere, esposatu elizatik egiten omen da, eta ezkondu, ordea, ohetik.

– Esposatu aurretik oheratzea bekatua duzu, jauna… baina nik maite dut ene Juan Martin, baita gorroto ere niri ezkon zina musu batekin gure muinoan eman ondoren, nire familia pobrearen aurrean ez zelako aurkeztu, eta beste batekin espostu da!

Negarrez lehertu zen Juana. Apaizak kontsolatu zuen elez, eta sorbalda gainean besoa jarriz segitu zuen kalakan:

– Hara, Juana… Eliza Sainduak bekataritzat zauzka beharbada, eta zure herriko jendeak gaitzetsi zaitu, baina nik diotsut lasai hartzeko eta hemendik aurrera ez gehiegi fidatzeko mutilen hitzez, zuhur jokatu hemendik aitzin eta segurtatu benetan ari dela mutila. Juan Martini, ordea, damutuko zaio horrelako neska politarekin ez espostu izana, ezkon zina eman ondoren. Duela hiru mende Joana ez zen bere Martinekin espostu, aurretik ezkon zina eman bazioten ere elkarri lekukorik gabe. 1547ko dokumentu batek bi gauza erakutsi dizkit: bata, Utergan, Nafarroaren hegoaldean, euskara egiten zela, euskara garbia eta egungo eta hemengo euskararen oso antzekoa. Bestea, ezkontza bi pertsonaren arteko maitasun-aitortza bat dela soilik, elizara edo udaletxera joan beharrik gabe, bikotea aurrez aurre elkarri bizi arteko zina emanez. Sanpedrotan Joana eta Martin maitemindurik zeudenez, biak aurrez aurre eskutik heldurik elkarri zin egin zioten toka eta noka:

– Nic Martin y Joanna arçenaut neure alaroçacat eta hic arnaçan yre esposocat eta prometacen dinat ez verce emazteric eguiteco y vaycen vici naycen artean eta guardaceco lealtadea. ala fede ala fede ala fede.

– Nic Joanna y Martin arçenaut neure sposocat eta hic arnacac eure sposacat, eta prometacen diat ez verce senarric eguiteco vici naycen artean eta guardaceco lealtadea. Ala fede ala fede, ala fede.

– Eta hala ezkondu ziren, inongo lekukorik gabe eta familia inguruan ez zutela?

– Bai, neska… Dokumentu hori ezkontza baten zin ematearen afera edo auzi batean agertzen zaigu, eta bertan lekukorik gabeko ezkontza bat gertatu zela kontatzen zaigu. Halaxe iritsi zaigu guganaino, maitasunezko istorio hori epaiketa batean bukatu zelako. Joanak ezkondu eta gero gurasoak lekuko ezkondu nahi zuen Martinekin, baina Martinek ez zuen hori nahi eta hala utzi zuen Joana, handik hilabete batzuetara beste batekin esposteko, beharbada zuka, formalki eta legezko beharrezko lekuko guztiekin elizaren aitzinean.

– Gaixo, Joana… eta bera ez al zen espostu inorekin? Bakarrik gelditu zen?

– Hori ez dakigu, ez baitago Joanaren ezkontza-agiri edo dokumentu ofizialik, baina litekeena da emakume-ohorea zikindurik, espostu ez izana inoiz ere ez.

– Edo nire gisa, herritik alde egin izana bizi berri bati ekiteko…

– Auskalo! Baina zu zorionez, neska gazte eta lorios zara, eta beste garai batzuk bizi dituzu, aurrera egin behar duzu… hitzematen didazu saiatuko zarela?

– Ados, ene hitza ematen dizut saiatuko naizela, horretara bainoa Iruñera…

Biek isilik gelditu ziren eta Iruñerako bidaia osoa elkarren ondoan egin zuten, isilik. Iruñera iritsi zirelarik eta agurtzeko tenorea zelarik, neska eserlekutik altxa eta apaiza agurtu nahi zuen:

– Eskerrik asko zure hitzengatik…

– Zaude oraindik, hitz batzuk idatzi ditut zuretzat opari orri zati honetan:

Zoriona sortzez
Zoriona izenez
Zoriona gaztez
Zoriona lanez
Zoriona bizitzez.

Zoriona izatez
Zoriona maitatuez
ona gizona, ezkontzez
dizut deziatzen
biotz biotzez, Joanak joan

itzuliko dira behar dutenak itzuli

edo bestela,

etorriko dira hobeak.

Juana gaztea hunkiturik eta begiak bustirik, eskerronez besarkada bat eman zion apaiz olerkariari, eta bere bide berriari heldu zion.

Dama ameslaria

Iragan larunbatean Lizoain herrian egon nintzen, eta hango jende jatorrak saritu ninduen. Hona nire eskerroneko hitzak:

WhatsApp Image 2019-10-17 at 22.21.13

Nik ere Juana ene narrazioaren fikziozko pertsonaiaren gisa berean, hunkiturik eta begiak bustirik eskerronezko besarkada bana ematea besterik ez zait geratzen, eta urrun dagoena maite dudan bezala, hurbil zaituztedanak ere maite zaituztet, baita ene idazlana maite izan duzuenok eta bertaratutakook ere. Así como Juana es un personaje ficticio en mi narrativa, estoy tan emocionada y con los ojos llorosos que solo quiero darles un abrazo a cada uno.

Joanak joan itzuliko dira behar dutenak itzuli, edo bestela etorriko dira hobeak. Narrazio labur hau luzeago baten hasiera dela erran behar dizuet; izan ere, sari honek narrazio honi segida emateko kuraia eman dit. Fikzioa benetako historiarekin nahasten da, eta XX.mendeko Juana eta XVI.mendeko Joana euskarak eta maiteminak (maitatzeko gogoak) lotzen ditu. Bata, fikziozko ene pertsonaia kuttuna da; bestea, ordea, benetako pertsona izandakoa. Azken honek erakutsi dit bidea, jadanik hemendik igarotzen ez den trenbidea bihotz-begiekin ikusteko: IRATI trena. Euskal Herrietako beste zenbait tren ere desagertuak diren bezala, beste batzuk oraindik bizirik diraute, hala nola Iruñetik Irunera doana, Altsasutik pasatuz. Injustuki preso dauden Altsasuko gazteak gogoan, Utergako Joanak aske den eta hitanoz mintzo den herria eta maitasuna egiten du aldarri, nahiz eta guganaino iritsitako bere maitasunezko istorioa epaitegi batean triste bukatu zela dakigun. Badakigu mundu arrano hau ez dela justua, eta jakin ere badakigu bizitza eta are maitasuna ere ez dela inoiz justua izaten. Los que se han ido volverán quienes tengan que volver, o de lo contrario vendrán otros mejores. Tengo que decir que esta narración corta es el comienzo de una narración más larga; Este premio me ha dado el coraje de seguir esta historia. La ficción se entrelaza con la verdadera historia, conectando a Juana del siglo XX y Joana del siglo XVI a traves del amor y euskera. Por un lado, mi personaje ficticio es mi personaje; el otro personaje, sin embargo, fue una persona real. Esta última me mostró la forma de ver el ferrocarril que ya no pasa desde aquí: el IRATI. Como otros trenes en el País Vasco han desaparecido, otros todavía están vivos, como el que va de Pamplona a Irún, pasando por Altsasu. Recordando a los jóvenes de Altsasu presos injustamente, Juana de Uterga proclama un pueblo y habla de un amor libre, aunque sabemos que su historia de amor que nos llegó por medio de un auto judicial terminó tristemente. Sabemos que este mundo no es justo, y también sabemos que la vida e incluso el amor nunca son justos.

Hala ere, justizia hori aldarrikatzeko idazten segituko dut, noizbait ere Nafarroa osoa euskaldun eta ez-fededun izan zelako, eta noizbait ere etorkizunean Nafarroa osoa euskaldun izateko berriro ere. Justiziarik ez badago ere, justizia gure berezko eskubidea da, eta hala delako idazten segituko dut historiako gure Joana Utergakoaren omenez eta gu guztion eskubideengatik eta justiziagatik. Elkanoko Joakin Lizarraga apeza eta idazleak erran zuen bezala, merezi duen gauza on oro neketsua da, eta eutsi behar diogu, ez ezkor ez baikor, gure bide justuari. Sin embargo, continuaré escribiendo para proclamar esta justicia, porque hace cuatrocientos años toda Navarra era euskaldun y no creyente, y en algún momento en el futuro toda Navarra será asi de nuevo. Aunque no hay justicia, la justicia es nuestro derecho, y por eso continuaré escribiendo en honor a nuestra Joana de Uterga de la historia y por los derechos de todos nosotros y la justicia. Como dijo el sacerdote y escritor de Elkano llamado Joaquin Lizarraga, todo lo bueno vale la pena, y debemos mantenernos firmes en el camino justo que nos corresponde, aunque estemos rodeados de injusticia.

Ainara Maia Urroz

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2019-2020 ikasturteko izen ematea zabalik

via 2019-2020 ikasturteko izen ematea zabalik

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irunen, 2019ko agorrilaren 19an, astelehenean… euskaldunon independentzia noiz?

Irakurle maitea,

iragan asteetan Xahoren gisa Euskal Herrian gaindi bidaia egin dut eta Xiberera ikastaldian egon naizenez gero, agorrilaren 6an GARAT pastorala ikusi nuen… noiz ikasiko ote dugu iraganeko akatsetatik ikasiz, elkarrekin eta batera aitzina egiteko etorkizunerantz, orain?

Altabizkarko kantua

 

Orreagako gatazka hura gainditu genuen, baina geroztik etengabeko galera izan dugu, Amaiurko gaztelu baltza galdu genuenetik, duela lau mende…

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-08-24/hemeroteca_articles/garaten-amodio-mina?fbclid=IwAR24GKChRps1EFdeWR6JK_lpPIpvaH2LeqTYbpaQS650VuD3TVaAV69ypew

2019/08/24

AINARA MAYA URROZ
IDAZLEA
GARATEN AMODIO MINA

Frantziako Erresuman 1789 eta 1799 arteko urteak ilunak eta bortitzak izan ziren, batez ere Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herri osoan. Mendeetan hor izan dituzten instituzioak galtzeaz gain, Errepublika erradikal eta zentralistaren kolpeak errezibitu behar izan dituzte. Lekukoek ezin dute gehiago lehen bezala parte hartu bizi publikoan, sufragio zentsitarioaz guttiengo aberats bat baizik ez baita baliatzen. Baina Iraultzak kapitulu berri bat ireki du, eta lehengo probintzien interesak baztertu eta euskararen erabilpenean oinarritua litekeen euskaldunen arteko instituzio baten aldeko defentsa sortu da. Instituzioa eta hizkuntza gaurko bi borroka ere badira…

Giro nahasi hori bizitzea eta protagonista izatea egokitu zitzaion Domingo Garat lapurtar legegizonari, eta bere kontraesanekin alde batetik eta bertzetik kolpatua izan zela deritzot. Frantziako ordezkariek herria departamentu berriz zatitu nahi dute: bearnesak eta euskaldunak elkartuz; Garat anaiak oldartzen dira, baina galtzaile ateratzen dira.

Liberté, egalité, fraternité aldarrikatuz, aniztasun oro desagertzea zen helburu, eta iragan agorrilaren 4an Pagolan antzeztu zen pastoralean adi-adi egon nintzen oholtza gainera behatuz. 12. jelkaldian edo ekitaldian Musde Villontreix de Faye bearnesa, Oloroeko apezpikua, mintzatu zen, eta hizkuntzen aniztasuna aintzat hartu gabe eta euskaldunekin batera departamendu frantses berri bat eraikitzeko asmoz, lehentasuna eman zitzaion mintzaje bera elestatzeari. Pastoralean Garat anaien aurrean arrazoiak ematen ditu departamendu berri horretarako, bearnes eta euskaldunek mintzaje bera ez ukanik ere, harremanak dituztela aditzera emanez, eta diktadura kutsuko iraultza frantsesaren leloa goiburu hartuz, mintzaje ororen gainetik bertze mintzaje bat amodioarena edo maitasunarena lehenesten du, Garat anaiak departamendu berriaren alde atxiki daitezen konbentzitzeko: «Bestalde ezagützen düt, mintzaje orotakoa, denentzat balio dena, hots amodioarena». Bertso lerro hori ez nuen oholtza gainean entzun baina pastoralaren liburuxkan irakurri nuen, eta pentsatu nuen neurekiko, nahi gabe ahantzi ote zitzaion aktoreari ala nahita ez ote du aipa bearnesaren maitasun hitz iruzurtia.

Izan ere, nor ez legoke ados iraultza frantsesaren goiburu horrekin? Askatasuna, berdintasuna, anaitasuna! Eta ororen gainetik maitasuna! Ni neu ez nago ados hitz horien gibelean bihotzik ez dagoelako eta bai faltsukeria, hitz hutsa, mamirik gabea eta bortizkeria. XVIII. mende amaierako urte haiek bortizkeriaz eta gorrotoz beterik zirela adierazi zidan iragan igandeko pastoralak xibereraz. Hitz horiek hutsalak dira, bestea errespetatzen ez dugularik, eta berdintasunaren alde ez nago ni ere garaiotan.

Nik emakume gisa ez dut aldarrikatzen berdintasuna, ez bainaiz beste pertsona baten berdina; baina bai aldarrikatzen dut eskubideen eta betebeharren berdintasuna. Nik pertsona gisa ez dut aldarrikatzen askatasuna, ez badut besteak bere hizkuntzan bizitzeko duen askatasuna onartzen eta neure mintzajea besteari inposatu nahi badiot, eta hori egin zuten zenbait frantses burgesek: euren askatasuna baliatu desberdinaren edertasuna zapaltzeko, amodioa alde batera utziz.

Egiazki amodioaren mintzajea erabiliko bagenu, egiten dugun orotan bihotza eta zintzotasuna jarriz, ez genuke askatasuna, berdintasuna, anaitasuna aldarrikatuko, eta bai aldarrikatuko genuke giza eskubideen ordez, aniztasunaren eta desberdinaren maitatzea, beti «bai» erratea alegia, «bai» bihotzez: Bai da bai!

«Liberté, egalité, fraternité» hitzak entzünik, nik ere Domingo Garaten gisa bere kontraesan eta bertute guztiekin, nahiago niz partitü, herra dutenekilan ezin beita deüs ere xüxenik moldatü. Instituzioa eta hizkuntza gaurko bi borroka ere badira… euskal departamentu baten eskaria hor da oraino, eta orduko eskaerek gaurkotasunik ez dute galdu. Jakin dezagun oraingoan gure aukera profitatzen, iraganeko akatsetatik ikasiz.

 

WhatsApp Image 2019-08-06 at 11.05.14(1)

 

Irunen, 2019ko agorrilaren 12an

GARATEN AMODIO MINA

1789 eta 1799 arteko urteak ilunak eta bortitzak izan ziren Frantziako Erresuman eta batez ere Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herri osoan. Mendeetan hor izan dituzten instituzioak galtzeaz gain, Errepublika erradikal eta zentralistaren kolpeak errezebitu behar izan dituzte. Lekukoek ezin dute gehiago lehen bezala parte hartu bizi publikoan, sufragio zentsitarioaz guttiengo aberats bat baizik ez baita baliatzen. Baina Iraultzak kapitulu berri bat ireki du, eta lehengo probintzien interesak baztertu eta euskararen erabilpenean oinarritua litekeen Euskaldunen arteko instituzio baten aldeko defentsa sortu da. Instituzioa eta hizkuntza gaurko bi borroka ere badira…

Giro ilun eta nahasi hori bizitzea eta protagonista izatea egokitu zitzaion Domingo Garat lapurtar legegizonari, eta bere kontraesanekin alde batetik eta bertzetik kolpatua izan zela deritzot. Frantziako ordezkariek herria departamentu berriz zatitu nahi dute: biarnesak eta euskaldunak elkartuz; Garat anaiak oldartzen dira, baina galtzaile ateratzen dira.

Liberté, egalité, fraternité aldarrikatuz, aniztasun oro desagertzea zen helburu, eta iragan agorrilaren 4an Pagolan antzeztu zen pastoralean adi-adi egon nintzen oholtza gainera behatuz. 12. jelkaldian edo ekitaldian Musde Villontreix de Faye biarnestarra, Oloroeko apezpikua, mintzatu zen, eta hizkuntzen aniztasuna aintzat hartu gabe eta euskaldunekin batera departamendu frantses berri bat eraiki asmoz, lehentasuna eman zitzaion mintzaje bera elestatzeari. Pastoralean Garat anaien aurrean arrazoiak ematen ditu departamendu berri horretarako, biarnestar eta euskaldunek mintzaje bera ez ukanik ere, harremanak dituztela aditzera emanez, eta diktadura kutsuko iraultza frantsesaren leloa goiburu hartuz, mintzaje ororen gainetik bertze mintzaje bat amodioarena edo maitasunarena lehenesten du, Garat anaiak departamendu berriaren alde atxiki daitezen konbentzitzeko: (…) bestalde ezagützen düt, mintzaje orotakoa, denentzat balio dena, hots amodioarena”. Bertso-lerro hori ez nuen oholtza gainean entzun baina pastoralaren liburuxkan irakurri nuen, eta pentsatu nuen neurekiko, nahi gabe ahantzi ote zitzaion aktoreari ala nahita ez ote du aipa biarnesaren maitasun hitz iruzurtia.

Izan ere, nor ez legoke ados iraultza frantsesaren goiburu eder horrekin? Askatasuna, berdintasuna, anaitasuna! Eta ororen gainetik maitasuna! Ni neu ez nago ados hitz horien gibelean bihotzik ez dagoelako eta bai faltsukeria hitz hutsa, mamirik gabea eta bortizkeria. XVIII.mende amaierako urte haiek bortizkeriaz eta gorrotoz beterik zirela adierazi zidan iragan igandeko pastoralak xibereraz. Hitz horiek hutsalak dira, bestea errespetatzen ez dugularik, eta berdintasunaren alde ez nago ni ere garaiotan.

Nik emakume gisa ez dut aldarrikatzen berdintasuna, ez bainaiz beste pertsona baten berdina; baina bai aldarrikatzen dut eskubideen eta betebeharren berdintasuna. Nik pertsona gisa ez dut aldarrikatzen askatasuna, ez badut besteak bere hizkuntzan bizitzeko duen askatasuna onartzen eta neure mintzajea besteari inposatu nahi badiot, eta hori egin zuten zenbait frantses burgesek euren askatasuna baliatu desberdinaren edertasuna zapaltzeko, amodioa alde batera utziz.

Egiazki amodioaren mintzajea erabiliko bagenu, egiten dugun orotan bihotza eta zintzotasuna jarriz, ez genuke askatasuna, berdintasuna, anaitasuna aldarrikatuko, eta bai aldarrikatuko genuke giza eskubideen ordez, aniztasunaren eta desberdinaren maitatzea, beti bai erraitea alegia, bai bihotzez: BAI DA BAI!

“Liberté, egalité, fraternité” hitzak entzünik, nik ere Domingo Garaten gisa bere kontraesan eta bertute guztiekin, nahiago niz partitü, herra dutenekilan ezin beita deüs ere xüxenik moldatü. Instituzioa eta hizkuntza gaurko bi borroka ere badira… euskal departamentu baten eskaria hor da oraino, eta orduko eskaerek gaurkotasunik ez dute galdu. Jakin dezagun oraingoan gure aukera profitatzen, iraganeko akatsetatik ikasiz.

Ainara Maya Urroz

2019ko agorrila

WhatsApp Image 2019-08-06 at 11.05.09(2)

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irunen, 2019ko mai(t)atzaren 6an, astelehenean…aitaren oroiminez omenaldi-liburua: PEPITO.

Egunkari honen irakurle maiteok,

iragan ostiralean arratseko 19:00etan aitaren biografia aurkeztu nuen bere sorterrian:

‘Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta’ liburuari buruz solasean

Xorroxin irratia 2019-05-03 13:08
Ainara Maia Urroz idazlearekin ‘Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta’ liburuari buruz solastu gara.
ARDURATUA IBILTZEN NINTZEN GAZTETAN NOR, NOLAKOA IZANGO OTE ZEN
ENETZAT AUKERATUA, 
ENE AITAREN ANTZEKOA NOLA AURKITU GALDEZKA, 
MAITEMINIK GABE AMODIO BIDEETAN 
(SATARKA)
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irunen, 2019ko maiatzaren 2an, ortzeguna… Nafarroa oi Nafarroa!

Egunkari maitea,

NAFARROAREN EGUNEAN MATTIN ETA XALBADOR, IRRIAK ETA MALKOAK

NAFARROAREN EGUNEAN MATTIN ETA XALBADOR, IRRIAK ETA MALKOAK

Baigorrin, 2019ko apirilaren 28an

Nafarroaren egunaren biharamunarekin idazten dut artikulu hau, eta Espainiako hauteskunde-gau mediatikoaren ajeaz izkiriatzen ditut eskutitz hauek, eskutik hatzetara hemen doakizue neure kronika pertsonala.

Aspaldi ohartu naiz ez dudala maitasunaren gibeletik joan beharrik, ni bainaiz MAITASUNA bera, eta ez dudanez oraindik alderdi politiko-poetiko bat sortu, BILDU nahi izan dut atzoko ene bizipen eta bizipoz puska bat zuek ere zerbait senti dezazuen neuretik. Goizean goiz iratzarri eta bozkatzera joan naiz Irunen, nire herrian, eta ondoren lagun batekin joan naiz Baigorrira, Pausu den mugaz gaindi eta poliziarik gabe.

Egun eguzkitsua lagun, iritsi ginen Nafarroa Behereko Nafarroaren egunera, hauteskunde espainiarren egunean nafarron (eskualdunon) batasuna ospatzeko. Izan ere, muga fisikorik ez dago jada, atzean gelditu dira duela 30 urteko mugako auto-ilara luzeak, baina orain muga mentalak ditugulakoan nago, eta horiek ene idurikoz askoz ere bortitzagoak dira, prefosta! Malko batek irrist egin zidan Baigorriko zubitik behera.

Harrera beroa egin ziguten erraldoiek eta joaldunek, Xalbador eta Mattin erraldoiek irrizko eta malkozko begirada amultsua bota zidaten, eta irri bat nahiz malko bat eman nien bueltan. Harrera beroa egin ziguten ezagun eta lagunek mugaren alde batekoek zein bestekoek. Baigorriko plazan MAIATZ agertu zitzaidan apirilaren hondarrean eta ene aita zena amaiurtarraren biografia salgai ikusi nuen, eta irri bat marraztu zitzaidan Baigorriko pilotalekuko dantzariei begira.

Baigorri eta Amaiur ez dute inongo mugek bereizten, ez bada Izpegiko lepoa bien arteko muga fisiko paregabea, bereizteko baino gehiago lotzeko balio izan diguna mendetan zehar eta eutsi diezaiogun hori. Amaiurko jendea hauteskunde espainiarretarako Azpilkuetan bozkatu ondoren, agertu ziren, gu bezala, elkarrengana biltzeko eta elkarri hats emateko, eta ahantz dezagun ez duguna eta bereizten gaituena, eta ez baikor ez ezkor atxik diezaiogun batzen gaituen horri: eskuara eta eskual kultura.

Plazera izan zen herri-bazkarian parte hartzea eta bertze amaiurtar eta eskualdun aunitzekin bazkaltzea: Harkaitz Garaialde hondarbiarra, Gaizka Aranguren iruindarra bertzeak bertze. Plazera izan zen bazkalondoan kantuz aritzea Erramun Martikorena baigorriarrarekin eta Kuxkuxtu txarangarekin. Plazera zortziko, arin-arin, fandango eta mutxikoen airera dantzan biribildurik aritzea.

Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik, muga oro, badena eta ezdena, ezabatu ditugu irriz eta malkoz, muga oroz gaindi eskualdunak gara eta elkarrengana biltzeko ahalegina egiten dugu kanpotik ezartzen zaizkigun muga mental horiek kentzeko.

Libertatea hemen badugu

galde egin gabe nehork

elgarri esku eman dezagun

gostarik ere zernahi

(Mendiaga)

 

WhatsApp Image 2019-05-23 at 13.04.53

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-05-02/hemeroteca_articles/nafarroaren-egunean-mattin-eta-salbador-irriak-eta-malkoak

2019/05/02

AINARA MAYA URROZ
IDAZLEA
NAFARROAREN EGUNEAN, MATTIN ETA XALBADOR, IRRIAK ETA MALKOAK
Muga fisikorik ez dago jada, atzean gelditu dira duela 30 urteko mugako auto ilara luzeak, baina orain muga mentalak ditugulakoan nago

Nafarroaren Egunaren biharamunarekin idazten dut artikulu hau, eta Espainiako hauteskunde gau mediatikoaren ajeaz izkiriatzen ditut eskutitz hauek, eskutik hatzetara hemen doakizue neure kronika pertsonala.

Aspaldi ohartu naiz ez dudala maitasunaren gibeletik joan beharrik, ni bainaiz «maitasuna» bera, eta ez dudanez oraindik alderdi politiko-poetiko bat sortu, «bildu» nahi izan dut atzoko ene bizipen eta bizipoz puska bat zuek ere zerbait senti dezazuen neuretik. Goizean goiz iratzarri eta bozkatzera joan naiz Irunen, nire herrian, eta ondoren lagun batekin joan naiz Baigorrira, Pausu den mugaz gaindi eta poliziarik gabe.

Egun eguzkitsua lagun, iritsi ginen Nafarroa Behereko Nafarroaren Egunera, hauteskunde espainiarren egunean nafarron (euskaldunon) batasuna ospatzeko. Izan ere, muga fisikorik ez dago jada, atzean gelditu dira duela 30 urteko mugako auto ilara luzeak, baina orain muga mentalak ditugulakoan nago, eta horiek, ene irudiko, askoz ere bortitzagoak dira, prefosta! Malko batek irrist egin zidan Baigorriko zubitik behera.

Harrera beroa egin ziguten erraldoiek eta joaldunek, Xalbador eta Mattin erraldoiek irrizko eta malkozko begirada amultsua bota zidaten, eta irri bat nahiz malko bat eman nien bueltan. Harrera beroa egin ziguten ezagun eta lagunek, mugaren alde batekoek zein bestekoek. Baigorriko plazan Maiatz agertu zitzaidan apirilaren hondarrean eta ene aita zena amaiurtarraren biografia salgai ikusi nuen, eta irri bat marraztu zitzaidan Baigorriko pilotalekuko dantzariei begira.

Baigorri eta Amaiur ez dute inongo mugek bereizten, ez bada Izpegiko lepoa, bien arteko muga fisiko paregabea, bereizteko baino gehiago lotzeko balio izan diguna mendeetan zehar, eta euts diezaiogun hori. Amaiurko jendea, hauteskunde espainiarretarako Azpilkuetan bozkatu ondoren, agertu ziren, gu bezala, elkarrengana biltzeko eta elkarri hats emateko, eta ahantz dezagun ez duguna eta bereizten gaituena, eta ez baikor ez ezkor atxiki diezaiogun batzen gaituen horri: euskara eta euskal kultura.

Plazera izan zen herri bazkarian parte hartzea eta bertze amaiurtar eta euskaldun aunitzekin bazkaltzea: Harkaitz Garaialde hondarribiarra, Gaizka Aranguren iruindarra, bertzeak bertze. Plazera izan zen bazkalondoan kantuz aritzea Erramun Martikorena baigorriarrarekin eta Kuxkuxtu txarangarekin. Plazera zortziko, arin-arin, fandango eta mutxikoen airera dantzan biribildurik aritzea.

Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik, muga oro, badena eta ez dena, ezabatu ditugu irriz eta malkoz, muga oroz gaindi euskaldunak gara eta elkarrengana biltzeko ahalegina egiten dugu kanpotik ezartzen zaizkigun muga mental horiek kentzeko.

Libertatea hemen badugu

galde egin gabe nehork

elgarri esku eman dezagun

gostarik ere zernahi

(Mendiaga)

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irunen, 2019ko apirilaren 10ean, asteazkena. XXI mendeko poesia 21.HATSAREN POESIA liburuan.

Irakurle maitea,

hona hemen liburu berri bat:

2019ko HATSAREN POESIA

21. HATSAREN POESIA

XXI. MENDEKO POESIA

21. HATSAREN POESIA KORRIKA iragan zaigu, klika eginez elkartu gara urtero bezala Larraldea baserrian, Senpereko Amotz auzoan. Hatsegin dugulako hatsa.

Egun goxoa iragan dugu Auxtinen babesean, eta kimu berriak irekitzen hasi diren garai honetan poesiaren lerro berriak sortu eta inprimatu dira, 122 olerkariek hats emandako hitzekin osatuak. Aurten 18 olerkari berri nabarmenduko nituzke, ongi etorri beroa emateko: Bingen Amadoz, Olatz Azpirotz, Oiane Egiguren, Axun Gereka, Joxan Gurrutxaga, Amaia Hennebutte, Naiara Iglesias, Hodei Ijurko, Alaitz Imaz, Oihane Jaka, Joseba Gotzon, Esther Landa, Emile Negueloua, Isabela Oravova, Mihajlo Sviderski, Javier Tisera, Ainhoa Usandizaga, Leize Van Meer.

Horren karietara bildu ginen bada apirilaren 7ko igandean Senpereko Larraldearen babesean, KORRIKAren oihartzunek bultzaturik, 21. HATSAREN POESIA aurkezteko eta egun goxo bat elkarrekin iragaiteko.

Garizuma-haizez eta euriz lagundurik tantaka-tantaka iritsi ginen Euskal Herri osoko puntu desberdinetatik, eta liburu berria eskuartean hartu genuen.

Auxtin Zamorak aurkeztu ninduen ni aurtengo liburuaren editore, liburuaren irakurleari mintzatu nintzaion, gure artean jadanik ez zeudenei aipamen berezia egin nien bihotzez, eta denen besarkada amultsua jaso ondoren, aurtengo liburuaren sar-hitzaren edo zart-hitzaren egile Koldo Goitia bere amonaren azalean sartu zen, eta literaturari buruzko hausnarketa pertsonala egin zuen. Ondoren, Emile Negelouak gitarraz eta Hegoa bere alabaren ahotsez mundu osoko haurrei kantatu zieten, eta gero, bertaratu ezinik gelditu ziren Joan Mari eta Imanol Irigoienen olerki bana irakurri zituen Itziar Gomezek. Hain zuzen ere, Itziarri egokitu zitzaion ausaz heldu den urteko liburuaren sar-hitza idaztea.

XXI. Mendeko poesia kaiera edo liburu hau argitaraturik, eta kanpoan jadanik ateri, Larraldearen lorategira atera ginen gorostia eta mizpira landatzera. Poesiaren hats guztiok lora gaitezen eta fruituak eman mundura. Lur basa topatu genuen Larraldearen lorategi zainduan, eta lur basa horretan basaura artean iratze mota aunitz, menda-belarra, barakurkuilu hutsak eta apo batek bizilekua zuen tokian landatu ditugu poesiaren gorostia eta mizpira, lurrean birbiratu eta sakabanatu garenon hazi-poemak eta argi-hizkiak fruituak airera emango ditugun itxaropenaz. Udaberria lora dadila aske poesiaren Larraldean!

Egun osoan zehar, Larraldearen barnean 2018ko ARGIZKIEN erakusketa egon zen, hats-emaileon hitzekin eta argazkiekin osatua, argitu dezagun bidea.

Hatsegin dugulako hatsa, hats-emaileen hatsa maite dudalako, elkarrekin bazkaldu genuen Larraldeko sutondoan, eta hatsa batzuetan hitsa bada ere, gu guztion barneko hotsa entzun genuen bazkalosteko kafearekin batera, ebaki nahiz huts, hatsa ez baita inoiz ere hutsa, ez bada betearen hutsa, kikara bete kafe huts. Ederra izan da norberaren ahotsez norbere hatsa hitzez entzutea!

Arratsaldean Antton Kazabonek bere poema batzuk irakurri ditu, tarteka bere anaia Joxe Leonek gitarraz lagundurik Xabier Leteren kantu ezagunak kantatzen zituen bitartean.

Horren ondotik, eta urteko poesia eguna amaitzeko, Arrate Fernandez zinegile andoaindarrak Edorta Jimenezen “Lepoaren geografia” olerkian oinarritutako film labur bat erakutsi digu Larraldeko ukuiluan, non amodiozko istorio bat kontatzen zen hitzik gabe eta olerki musikatuarekin soilik: “Begi-ninien koreografia”.

Horrela, bertaratu ginen 30 bat olerkari tantaka-tantaka joaten hasi ginen bakoitza bere euskal txokora, jadanik ateri eta goxo zegoen ilunabar batean.

Ainara Maia Urroz

Hatsaren POesia 2019 Taldea DSC06231

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irunen, 2019ko ilbeltzaren 30ean, asteazkena. MUXUAK.

Egunkari maitea…

Ainara Maia Urroz eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ekin solasean

Astelehena, 2019-01-21

Muxuak poesia liburu ilustratua plazaratu dute Ainara Maia Urrozek eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ek. 23 muxu, eta beste hainbeste marrazki; uneen, ezpain posibleen, begiak itxi orduko iluntasunean barrura proiektatutako irudien nolabaiteko katalogo bat. Haiekin hitz egin dugu liburu honen sortze prozesuaz.

http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/ainara-maia-urroz-eta-inaki-martiarena-otxotorena-mattinekin-solasean

Ainara Maia Urroz eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ekin hitz egin dugu Muxuak liburuaz, sormenaz, elkarlanaz. Bata zein bestea gustura daude oso Muxuak liburuarekin. Zortziko argitaletxeak plazaratu die, poesia eta marrazkia uztartuta.

Ainara Maiak 2008an Idazle Eskolako gradu amaierako proiektu gisa poema-bilduma hau aurkeztu zuen. Ez zuen beka irabazi eta gero ere ez zen argitaratu “baina 2016an Mattinek, Iñaki Martiarenak, opari-muxu bat eman zidan eta nire poema-bilduma ilustratu zidan, olerki bakoitzeko marrazki bat”. Testu sorta hartan nolabaiteko muxu mota anitzen zerrendatze bat, katalogatze bat, idazlearen estilotik eta ahotsetik gertu beti ere. Lagun arteko giroan, poema haiek Mattinen eskuetara iritsi ziren. Irudiek jauzi egin zuten irakurlearen irudimenetik paperera, Mattinen esanetan “denbora batera azaldu nintzaion marrazki batzuekin. Horren ostean zuzeneko emanaldi bat eskaini genuen pare bat aldiz, egindako lana erakutsi nahi genuelako, eta azkeneko gauza izan da argitaratzearena”.

Ainara Maiak berak hartu zuen proiektua liburua bilakatzeko ardura, eta mugitzen hasi zen. Hainbat ate jo ostean topatu zuten bidea “Zortziko argitaletxeak ez ditu orain arte euskarazko lanik plazaratu, Maddi ZubeldiarenMurgiltzea bezalako edizio elebidunak izan ezik”. Mattinen ustez proiektuak ondo hartu du lekua argitaletxearen katalogoan “lan honekin ikusi dute euskarak ere izan dezakeela lekua beren katalogoan”. Gainera, erabakigarria izan omen da editorearen lana liburuaren azken emaitzan, liburuaren objektu izaeran; Ainara Maiak dioenez “liburuaren berezitasuna da testuaren zatietan tipografiarekin eta azpimarrekin jolastu egiten duela. Hori guzti hori editorearen ekarpena izan zen”. Mattinen ustez izaera modernoa ematen dio horrek guztiak “egun bizi dugun garaietan guztia oso bisuala da, eta liburu hau begietatik sartzen da, ohiko formatuetatik atera egin behar da liburua deigarri egiteko. Akaso etorkizuna hor dago, eta lan hau zentzu horretan oso aktuala da”. Kendu egiten dio horrek marrazkiari? Osatu egiten du? Mattinek ez du argi erantzuna, baina bere kasuan ere editoreak izan du zeresanik “liburuari izaera modernoagoa emate aldera, dinamikoagoa edo, hainbat marrazki kanpoan geratu dira, eta aurretik zeuden batzuk apur bat moldatu behar izan ditut. Nolabait esateko, eskuzko kutsu handiagoa zuten akuarelak kanpoan geratu dira, ordenagailuarekin landutako irudiak dira gailendu direnak”.

Buelta asko eman dizkie Mattinek irudiei “poema guztien ardatza gai bakar bat izateak lagundu egin dit, baina era berean ez da gai erraza; maitasun erromantikoaren ideiarekin dauzkagun kontraesanak… marrazki hauetan ez nuen topikoetan erori nahi, eta horregatik muxuari loturiko imajinario tipikotik ihes egin dut, bestelako motiboak bilatuz”. Horri guzti horri gehitu behar zaio koloreen bizitasuna “kolore asko dago liburuan, asko landu dudan gauza bat da kolore aniztasuna eta haien konbinazioa”. Ainara maiak aitortzen duenez, “marrazkiekin beharbada beste esanahi bat hartu dute marrazkiekin, zentzu onean. Lankidetza polita izan da, oso lagun artekoa”.

Kolorerik bada testuaren edukietan ere. Honako hau Ainara Maiaren bigarren liburua da, 2012an Maiatz argitaletxearen eskutik plazaratutako Chansons d’amour izan zuen lehena. Ezberdintasun handia dago bien artean? “orain beste momentu batean nago, baina oraindik identifikatzen naiz poema hauekin. Publikatzeari begira saiatu naiz besteren bat idazten, baina azkenean batez ere garai batean idatzitakoak geratu dira.

20181208_192539

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irunen, 2018ko abenduaren 14an, ortziralean ilgora irribarre malkodun bat…

Kaixo, irakurle maitea…

datorren astelehen eguerdian Antxeta irratian Durangoko azokari buruzko nire testua eta MUXUAK poema-liburuko zenbait olerki izanen duzue entzungai:

https://antxetamedia.eus/news/de-uraz-harango-tabira/

musuak_ainara

De-uraz-harango, Tabira.

Hara zer den Durango, hura nahi eta egina. Magiaren indarrez, Durangoko abenduan MAIATZ topatu dut, eta HATSAREN POESIAz lagunen eta ezagunen MUXUAK jaso ditut. Hamaika argitaletxe eta sortzaile artean, ZORTZIKO. Ene poema-liburu ilustratua argitaratu duen argitaletxe angeluarrak oroitarazi dit zazpi euskal herriak baino gehiago garela euskaldunok, eta bagarela diasporako zortzikoari esker ere.

Hara zer den magia, ene bihotzen taupada bakoitza; ene maite galduaren oroitzapenek eta itzuliko den itxaropenek eusten naute bizitzaren hari fin honetan orekaturik. Zain egon gabe itxaroten nagoela, ene bide poetikoan noa, eta erantzunik gabeko galdera berriak etortzen zaizkit burura: ilargi beterik gabeko gauen ondoren, ilargi beteko gauak argitaratu al ditut? Aiseago ote da liburu bat argitaratzea euskal sistema literario honetan, seme-alabak maite duzun eta zaituen horrekin ukaitea baino? Zertarako argitaratu paperean? Uraz haratago, ba ote dago literaturaren lurralderik? Tabira durango ote da, edo Durango disko eta liburu berriak baino gehiago ote da?

Durangotik hainbat liburu eta diskekin itzuli naiz Behe Bidasoa honetara, eta lagunekin bost egun pasturik, xorino honek oinak lurrean pausatu ditu eta arnasa hartu. Ene amets guztiak bete daitezen opa egin dit lagun idazle batek, eta nire bihotz zauritua itxaropen horrekin bizi da. Zorioneko naiz poema-liburu bat argitaratu dudalako, eta ene aletxoa jarri euskal literaturaren hondartza zabal honetan.

images

descarga

 

 

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bitolan idazten, 2018ko azaroaren 1ean, ostegunean… Extefana olerkari zendu berria gogo-bihotzean.

Irakurle maitea,

hau irakurtzen segitzen baduzu, jakinen duzu igandean zendu dela Hendaiako emakume euskaltzale eta olerkaria, Extefana Irastortza, sortzez Iribarren, eta ene barnea inarrosi dit gertakari honek. Aurtengo HATSAREN POESIAn haren aipamena egin nuen eta liburuaren ale bat eramatera joan nintzaion etxera apirilean. Geroztik ez nintzen harekin egona eta nobedadea jakinarazi didatelarik, biziki eta sakon hunkitu naiz. Idatzi dut GARA egunkarian:

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/bazen-behin-zubernoan-1?fbclid=IwAR1vctKcrGYJWYghAqbIt6s5Ek383zBbe4tBdlzzsAbtpBd90xy5zrvQmu0

logo-info-mobile (1)

BAZEN BEHIN ZUBERNOAN
AINARA MAIA URROZ
2018/10/31

«Eskua eman nion agur esateko, eta betirako geratu zen nirekin» (Miren Usandizaga)

11694963_10207264852528560_7444962970732468652_n

(Argazkia: Leonat Egiazabal)

Bazen behin Zubernoan, euskal bihotz batek beste bi batu zituena. 2013ko uztailean izan zen, udako egun eguzkitsu batez Leonat Egiazabalek gonbidatu ninduen berarekin batera lehendik Senpereko Hatsaren Poesiatik aspalditik ezagutzen nuen Extefana olerkari hendaiarrari elkarrizketa bat egitera. Juanma Sarasola irundarrak eraman zuen Xabolara Leonat, eta ni ene autoan joan nintzen Extefanaren etxerat. 

Bizi garen herria maite dugulako behin zerbait magikoa gertatu zen Euskal Herriko bihotz honetan: Xabola atseginean. Desio bat eskatzea erabaki genuen. Deabruaren tentazioari ihes egiteko, eskuaraz mintzatuko ginen beti, zeruko oturuntzaz goza genezan, kantu eta dantza, olerkiz bustita.

Behin bazen Zubernoan, Euskal Herrian, andere euskaltzale eta olerkari xarmangarria: Extefana Irastortza, sortzez Iribarren. Uda iritsi zen gure herrira. O! Zenbat maite genuen uda beteko giroa! Desio bat eskatzea erabaki genuen. Elkarrekin arratsalde atsegin bat igarotzea kontu-kontari.

Bizi garen herria maite dugulako behin zerbait magikoa gertatu zen Euskal Herriko bihotz honetan: Xabola atseginean bihotz batek beste bi bihotz batu zituen, erritmo berean taupada egin zezaten, eta eskuaraz mintzatuz guk ere deabrua bere buruaz beste egitera bultzatu genuen, ezin baitzuen eskuararik ikasi, eta beraz, ezin baitzuen gutartean tentazioan ibili.

Behin bazen Zubernoan, Euskal Herriko kostaldean, andere euskaltzaile eta olerkari xarmangarria. Uda ekarri zuen bihotzetara, eta esperantza eman gure bihotzei. Izan ere, heriotza da erremediorik ez duen gauza bakarra, eta dakigunaz geroztik sortu ginela behin hiltzeko, eskuaraz mintzatuko naiz deabruaren aitzinean, dakidan arren poeta naizenez gero ez dudala zerurik espero, eskuaraz mintzatzen eta idazten segituko dut. O! Zenbat maite genuen elkar! Eta beraz desio bat eskatzea erabaki genuen. Elkarrekin eraikitako zubia betiko xut iraun zezan maitasuna elikatuko genuela egunero.

http://olerkarieneguna7.blogspot.com/p/httpsxorinokantharia.html

Eskerrik hanitx, Extefana!

BIDARRAIKO INFERNUKO ZUBIA
(Extefana Irastortzak kontatutako euskal kondaira)
Bazen behin neskatxa gazte bat Bidarrain eta egun batean zubi batetik pasatzen ari zela, bat-batean deabrua agertu zitzaion, eta honek esan zion:
– Zure adiskide izan nahiko nuke, zure lagun…
Neskatxa harriturik eta beldurturik zegoen, baina honela esan zion deabruari:
– Nire adiskide izan nahi baduzu, eskuara ikasi beharko duzu…hemendik aste batera.
Orduan deabruak esan zion:
– Ados, ikasiko dut eta berriro ere itzuliko naiz zugana.
Astebete pasa zen, eta zubi gainean topo egin zuten biek. Neskak galdetu zion:
– Ikasi al duzu eskuara?
– Ez, ezin izan dut ikasi…
– Orduan ezin duzu nire adiskide izan
Eta neska joan egin zen, eta deabrua triste eta etsiturik, zubitik behera bota zuen bere burua, eta desagertu zen. Geroztik zubi hari INFERNUKO ZUBIA deritzo.

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bitola, 2018ko irailaren 20a, ortzeguna. Osaba Miguel, zuraren artista eta poeta.

Irakurle maitea,

hona hemen BERRIA nahiz GARAn ateratako testu-omenalditxoa:

Zuraren artista: Miguel Urroz Arrastio

2018ko irailak 20
Bazen osaba Miguel Urroz benetan bihozbera poesiaren eskuek eta sentimenduzko egurrak aldatzen zituena. Plazetako zurgin familiak egin zuen, aitaren aitarengandik jaso zuen artisau sena, hitzen lihoa leuntzen zuen zuraren bitartez, bere barnean irauten zuen oinazez ikasitakoa.

Hatsaren arteak egin zuen bera gizon sentibera, eta artekatutako bihotza konpontzen zuen bere Oizko tailerrean, isil-isilik, eta abegitsu, irribarre batez hartzen zituen beti ezpelaz egindako bere artelanak miresten zituenari.

Elena Galzusta Bilboko lagun eta poeta umilarekin egon naiz uda honetan Senpereko Larraldeako Hatsartean, eta hark oroitarazi zidan ene osaba maitea zer izan zen: zuraren olerkaria, plazaz plaza ibiltzen zen artisau eta artista. Hark egindako tresnen fintasuna eta dotorezia gaurko artisau-azoketan ez dituela aurkitzen esan zidan Elenak, eta ni duela hiru urte zendu zen osaba Miguelez oroitu nintzen. Orduak igarotzen zituen zurezko ezpalak (ezpelak) goilara fin bilakatzeko, eta horrek ez du preziorik ez alderik.

Begiak irribarretsu, txapela buruan, hamaika istorio-misterio eta hitz goxo ezpainetan. Belauniko, eserita edota zutik ikusi zaitugu askotan. Aizkora, aitzurra edo zizela eskuetan. Orain, gurekin hemen gelditu dira mendia, lurra eta bihotzez landutako egurrak. Opari eder bat izan da zure ondoan bizitzea, ohorea zure ilobatako bat izatea.

Agurrak eta eskerrak zuri, gure Miguel maitea.

Ez adiorik!

osaba miguel
ZURAREN ARTISTA: MIGUEL URROZ ARRASTIO
AINARA MAIA URROZ
2018/09/17

Bazen osaba Miguel Urroz benetan bihozbera poesiaren eskuek eta sentimenduzko egurrak aldatzen zituena. Plazetako zurgin familiak egin zuen, aitaren aitarengandik jaso zuen artisau sena, hitzen lihoa leuntzen zuen zuraren bitartez, bere barnean irauten zuen oinazez ikasitakoa.

Hatsaren arteak egin zuen bera gizon sentibera, eta artekatutako bihotza konpontzen zuen bere Oizko tailerrean, isil-isilik, eta abegitsu, irribarre batez hartzen zituen beti ezpelaz egindako bere artelanak miresten zituenari.

Elena Galzusta Bilboko lagun eta poeta umilarekin egon naiz uda honetan Senpereko Larraldeako hatsartean eta hark oroitarazi zidan ene osaba maitea zer izan zen: zuraren olerkaria, plazaz plaza ibiltzen zen artisau eta artista. Hark egindako tresnen fintasuna eta dotorezia gaurko artisau-azoketan ez dituela aurkitzen esan zidan Elenak, eta ni duela hiru urte zendu zen osaba Miguelez oroitu nintzen. Orduak igarotzen zituen zurezko ezpalak (ezpelak) goilara fin bilakatzeko, eta horrek ez du preziorik ez alderik.

Begiak irribarretsu, txapela buruan, hamaika istorio-misterio eta hitz goxo ezpainetan. Belauniko, eserita edota zutik ikusi zaitugu askotan. Aizkora, aitzurra edo zizela eskuetan. Orain gurekin hemen gelditu dira mendia, lurra eta bihotzez landutako egurrak. Opari eder bat izan da zure ondoan bizitzea, ohorea zure ilobatako bat izatea.

Agurrak eta eskerrak zuri, gure Miguel maitea.

Ez adiorik!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi