Irunen, 2021eko apirilaren 27an, asteartea, ILARGI BETEAREN ENERGIAZ…

Eskuz esku eskuaraz eraikitzen, herriko lorea xerbeldu aitzin

2021/04/22

Ainara Maia Urroz

Esan gabe doa, nekeminez eta maiteminez, baina eutsiko diodala goiari nahiz beheari, eta ez baikor ez ezkor, baina atxikiko dudala ene izaitea ahal dudan heinean.

Bi esku hauekin hori idatzi nizuen azkenekoz, eta gauza bat eta bestea garizumaldia, Aste Saindua, Aberri Eguna eta bazkoaldia ere igaro dira. Emozioa azalean eta bihotzaren taupadak indartsu, maitasun-uhinek kanporantz eta barnerantz eramaten naute. Dantza lurrean eta zerura adarrak aireratuz iritsi naiz honaino. Nire zati bakoitza laztandu dut. Gustura utzi nau eguzkiak, eta mozkortuta jarraitzen dut ilargipean. Nirekin bizi den pailazoari edo umeari esker ni neu naiz, ene jaitsiera eta igoeretan askatzen dena. Ni, zu, gu. Amalurra sentituz, norbera izanik, egunero maitasuna izan dezagula geure bizitzaren zeruertzean.

Bi esku ditut, eta bihotz bateko bi hots taupaka eskuetan. Eskuaraz, eskueraz. Ainara hau bere indarguneekin aurrera, baita bere ahulguneekin ere, eta bere ziurgabetasunekin eta itxaropenekin ere bai. Baina bihotzez eta maitasunez beti. Nik ere orainean idazten dut eskuaraz aberriaz, herriaz, nitaz, behin, duela mende batzuk, Walt Whitman poeta estatubatuarrak aldarrikatu zuen bezala Carpe diem bere poema hartan: «Har itzazue loreak ahal duzuen artean, xerbeldu aitzin, ximeldu aurretik alegia». Eta badakit Interneteko meme eta aipuek kokoteraino zaituztetela beharbada, eta ni ere nekaturik nago sare sozialekin, elkar ukitzerik ez dugun garai hauetan, gauza asko pasatzen zaizkigu oharkabean, batzuk alaiak, besteak tristeak.

Baina zu eta ni hor gaude, mundua den bezalakoa da, eta gure bizitzek ez dute jasotzen espero duguna, baina hor gaude. Hemen.
Azken horrek oroitarazi dit segituan, poesia orok segitzen duela bizitzarekin grinatsu, bizitza errealari loturik, bere pozekin eta penekin. Bai, maite ditut etxe ertzeko loreak eta xerbeldu aitzin argazkiak ateratzen dizkiet udaberria ospatu nahian. Lorik egiten ez badut, unea harrapatu nahi dudalako da, ez dudalako ezer galdu nahi, egunsentiaz gozatzeko egoten naiz esna gau osoan eta frogatzeko ene buruari gaurkoa bizi dugula; baina ezinbertzean oharkabean badoa denbora, eta idazten dudan bi esku hauen hatzen artetik doa bizitza, haizea bezala. Bi eskuotan bi hots taupaka ditudalako, sentitzen dudan oro idatz dezadan.

Eta azkenik, ezinbertzean unea pasatzen utzita, iraganerako txangoa egiten dut beti, ene aita zenarengan pentsatzen dut eta izarrekin hitzordua egiten dut gauero: «Ni ez naiz sortu neuregatiko maitasunarengatik, ahazten nauten poema batzuengatik, ezer ez baita hatzen artetik doan bizitza baino gauza premiazkoagorik». Beraz, har itzazue loreak ahal duzuen bitartean, xerbeldu aitzin eta bizi oraina, une oro ezerezean gelditzen den oraina, eta hats bakoitzeko poema edo sentipen hori aurkitzen baduzue, heldu horri, hori baita hatsaren poesia, apirilero loratzen den lorea eta gutako bakoitzean fruituak eman ditzakeena.

GAUR ez dakit ilargi betea ikusiko dugun, baina SENTITU seguru

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s