Irakurle maitea,
ABENDUAREN HASIERA
ITXAROPENAREN HAZIA
Eguzkiak betetzen du ilargia
egunsenti berri baten esperantzaz,
eta ilargi ia beteari so
aitaren irribarrea ikusi dut
ene barnea argitzen
heriotza hastapena baita
bizitzaren ataria alegia.
Eguzkiak betetzen nau ilargiaz
eta egunsenti berri baten esperantza ikusteaz bat
ilargi ia beteari begira
ene maite galduaren irribarrea aurkitu dut
mina ez bada desagertzen ere
gutarteko maitasuna ere agertzen da
ilbeteoro, hilabete osoa argituz
gau eta egun
ilargiak argitzen baitu eguzkia
ilunsenti baten esperantzaz,
ni zutaz betetzeko itxaropenaren hazia
baita abenduaren itxaropena.
(Ainara Maia Urroz)
Bihotz,
bi hots eriotz hilzorian;
Hotz,
hots bi bat-batean
Isiltasuna bihotz ergel batean
Noraezean
Birekin bat egin ondoren
Izoztu dira hotsak
Hats hots
hotzaren biziaz
Ametsak negu
hotz honetan gordez