Irunen, 2020ko azaroaren 19an, osteguna… alde onari begiratzen ikasten ari naiz…

Irakurle maitea:

Gaur erabakitzen dut bizitza oparo bat edukitzera, arrakastaz betea, maitasunez eta zorionez gainezka.

Bihar biharkoa, baina gaur oso sentibera eta minbera dudan arren bihotza, dudanari eusten diot gogor, “ez baikor ez ezkor, ATXIK!” gure Mattin Errekartek dioen bezala. Edo “segi beti aitzina zoriontsu, Ainarita” duela 18 urte etziko egunez zendu zen ene aitaren azken erranak. Ikasten ari naiz alde onari begiratzen, duela 5 urte utzi ninduen bikotekideak ni ttunttun bat izateagatik, baina azken 5 urteotan bikotekiderik ez seme-alabatxorik, baina hiru liburu argitaratu ditut, eta hori oso ongi dago, ezta?

gaur hemen nago, biharkoari begira, atzokoak bultzaturik…

Udazkena


Fruituek bizitza ekarri diote gizakiari; adarretatik zintzilik
daude fruitu batzuk, gorriak eta jostariak dilindan, sagar
batek agurtzen gaituela.
Zuzentasunez jokatzen du bizitzako makilak, eta maitasuna
uzten digu Jainkoak jolasaren inspirazioaz.
Erakuts!
Zuzenbidea irakatsi zeuen maitasuna bideratzeko; baina
inspirazioak ez dizue uzten otoitzerako denborarik.
Zinpeko suziria hartu, eta sinistu gizakiarengan!
Hartu Maitasuna letra larritan, eta tira bertatik maite
duzun hori zoriontzeko.
Sorkuntza oro Naturaren artelana da.
Jupiterren tronutik bertatik argi izpi boteretsua jaurtikita
gureganantz hurbildu, eta mundua tiroz josten du.
Lagun maiteok, bultza ezazue dena serio eta maitasunez;
maitasunez berregindakoa aurrekoa baino ederragoa izan ohi
da.
Haurrek pilota paretara jaurtikitzen dute, eta berriz ere,
haiengana itzultzen da pilota; maite dut biziki joko hori,
lagunak niregana bueltan datozelako.
Beti desio dut Dena, eta zuk zeuk ezin duzu Dena ukan,
baina hala ere morroi bat erortzen zaizu Denetik.
Iratzar zaitezte, ahul horiek, Ideala den hori gauzatzera;
errespeta ezazue baita ere, jaioberri bat bailitzan, Natura.
Nori sinisten diozun, adiskide, nik esan diezazuket: Bizitza
sinets ezazu, liburuek eta hizlariek baino hobeki irakasten
omen du…
Lore guztiak joan beharrean dira (oraindik dirautenak
bederen), fruituak zorionduz; loreek eta fruituek batera
ematen baitizute bakartasuna.
Egia penagarria!
Hutsegite erabilgarritik tiraka ari naiz.
Egia minatik eta sufrimendutik ateratzen da, zerbait
erdietsiko duelakoan, agian…
Hutsegite batez penatzen al zara?
Inoiz ere ez!
Baina hutsegiteko uneak berak penatzen du; bidearen
amaiera (Finisterre alegia) ikusiko balitz bezala.
Haur arrotzok, ez zaituztegu maite izan horrenbeste inoiz
bat izanen bazinate bezala; izan ere, hutsegitea, haur
bakarra bezala, geure bihotzetatik horren hurbil dago…!
Hutsegiteak ez gaitu sekulan ere uzten; izan ere, hark
erakartzen gaitu beharrizan zulo handi batera, beti egiaren
barnera eramanen gaituen nahi dugun arima isil batekin.
Ezinen luke beste inork berdin egin; izan ere, bakoitza
berdina da bere gorentasunean.
Nola hori egin? Norberaren barnea gainezka egiten duenean.
Zergatik batzen dira horren gutxitan gustua eta
genialitatea?
Bakoitza Indarraren beldur da, kontuan hartu beharreko
frenoa…
Munduaren ugalketa oro arrazoizko diskurtsoak dira,
gustukoak ez direnak; gustukoak ez diren diskurtso huts
horietatik ez dator inongo artelanarik.
Zein motatako irakurlea nahiko nuke?
Aurreiritzirik gabe, soilik ni, bera eta Mundua ahanzten
duena, eta liburuan bakarrik bizi dena.
Hauxe baita ene adiskidea, nirekin batera hark nahi duelako
paseatzen dena; gonbida nazazu bihar esertzera, gaur utz
nazazu kanpoan.
Zein sakon dagoen arima ahalguztidun hau, baliotsu bere
helbururantz joaten da, eta ni neu bitartekari uzten nau.
Haur baten panpinaren balioa duen txanpona gogotsu
botatzen da aintzira batera; zu izanen zara Jainkoa haur
guztien artean.
Nola egiten du Naturak bere gorenean pertsonak elkartzeko?
Pertsona bera nahikeria artean barneratzen da.
Herri sentiberan ez diot ezeri inoiz eutsi; lagun txarrak
kanpora botatzeko aukerak agertzen dira.
Egun nahasiei tira egin behar zaie, erori arte, lasaitasun
egoera berreraikitzeko.
Hainbat talde desberdin mantendu behar dira, batzuk
barnean, beste batzuk kanpoan ekinez; urte aunitz joanen
dira, eta talde desberdin horiek bat eginen dira.
Pertsona bakoitzak bere taldea osatzen du; hasierak beti
izaten dira debekatuak! Baina gure taldea, libreki, berez
ulertzen den izaki bat da.
Ene seme maitea, nahi al duzu libre gelditu? Zuzena dena
ikasiko zenuke, eta aski izanen zenuke aurrera zuzen
begiratuz bizitzea… gorantz begirada bat bota gabe, edota
behera nahiz aldeetara so egin gabe.
Nor ote izkina bakoitzean aurkitzen den gizon noblea?
Berdintasunera makurturik dagoena kanpora begiratu gabe…
Ba al dakizue txiki izatea zertan datzan?
Zuzenbide txikia markatzen du hark, hain zuzen ere,
handiak egindako handitasunaren aztarnak segituz.
Zer da saindutasuna?
Arima anitz bat eginik lortzen da, eta erraza dena soilik bere
barnean hartzen du, errege koroa baten moduan.
Zer ote sainduetan sainduena?
Gaur eta beti arimen sakonean sentitzen dena, eta beti ere bat
egiten da.
Zein ote gobernu edo estatuen atalik duinena?
Hiritar ahula omen; forma hutsalpean lehengai baliotsu
moduan mantentzen da.
Zein da egiatan printzea?
Betidanik ikusi izan dut hori: printzea den bakarra, hala
izateko nahia duena da.
Goiko ulermena falta da, baita beheko borondate ona ere;
zuzentasuna gidatzen duen defentsa sutsua, eta agian,
borroka batean amaitzen den bidea.
Errepublikak ikusten ditut, eta hori da ene ustez erarik
onena, estatuaren atal guztiak gobernatzeko… ala?
Laster, soilik norbera ezagutuko gara, eta besteak balioesten
ikasi, Bakea erdiets dezagun.
Inork ez ditu zatiak maite, sorkuntza osoko zatiak alegia;
lehengai banakoek beti eta betirako gerran egotera
garamatzate.
Bi eratan esan dezakegu Egia, paradoxa den egia: forma
irekian Herria beti printzearen aberria izanen da.
Zuk bakarrik ahots gora hori aldarrikatzean, esan beharrekoa
ezkutatu egiten da; norbanakoek osatzen duten jende pila
desagertzen da, amesten duzun guztiaren erdian.
Orduan, zu izanen zara erregea, eta amesten duzun
horregatik borrokatu ahal izanen zara; baina Itun
bakoitzean estatu-gidariari deituko diozu.
Argi eta zuhur, denekin mintzatuko da, gora eta behera
paseatuko du bere batuta, eta ministro izaten segituko du.
Zein nagusi ohoratu beharko dut orduan?
Besteak baino argiago eta finago dena, oraindik ere
arrazoitzen dakiena, eta jende askorentzat jatorra eta ona
dena.
Zu zeu argiena bazina, beren talde boteretsuan
sartuko zintuzkete; baina pertsonarik mikatzena
bazina, zure etxean giltzapetuko zintuzkete, arrisku
publiko izatearen akusaziopean.
Amets horietatik guztietatik iratzarriz gero, ez gaitzazu gu
gehiago zaindu: has zaitez kantari!
Kanta zure lo-kanta, amets gehiago egin ditzazun (egin
ditzagun).
Oraingo honetan zuk, o Udazken, soilik leunki lurreko orbela
sakabana ezazu; eman diezazkidazu beste aldi batez
fruituak.


Goethes Herbst – Goethe’ren udazkena

https://euskaraldia.eus/es/?fbclid=IwAR2VN66CASxDy6Yw7YnH9npMUjFt7tc7SJlGk3P-5uOuN490qcUFTLSBZLU

ESPERANTZA BIHOTZARENTZAT

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s