Irunen, 2020ko azaroaren 8an, igandea… OROITZAPEN EDERREK BIZI NAUTE ETA BERA ZORIONTSU EGIN IZANAK KONTSOLATZEN NAU AMINI BAT…

Irakurle hori:

Ez dut AEBetako egoera politikoaz, COVIDaz, Armeniako egoera latzaz, Euskal Herriko egoera penagarriaz eta oro har mundua zeinen gaizki dagoen/ gauden aipatuko, ez dut gogorik horretarako, benetan, nekaturik nago.

Nik ene bihotz zauritu hau goxatu nahian nabil eguneroko gauza onekin, eta oroitzapen ederren igurtziz osatzen barnea.

Izan ere, duela sei urte ene bizitzako bidaia egin zuen Añara honek, maitasunagatik joan baitzen Montevideora, maiteak gonbidaturik, eta 10.000 km zeharkatu nituen bakarrik hegan ozeanoaz bestaldera. Badakit dela ene bizitzako gizona, eta etorkizuneko ene seme-alaben aita, baina onartu behar dut bere nahia, lehen onartu nuen bezala zoriontsu, nitaz maitemindurik zela… beharbada ez da benetan maite duten horietakoa, ez dakit, baina elkarri hutsegin genion FAKEBOOK eta internet gure kalterako…

ez dago errudunik, ez nuen bera galdu nahi inola ere ez, saiatu nintzen berari ez huts egiten… bakoitzak gure ardurak ditugu, bai, maitasunezko harremanean, eta horietatik ikasiko ahal dugu biok ere! Nik behintzat kolpez ikasi dut berriro ere eta bera galdu nuen, beste baten besoetan dago, eta nik bere falta badut ere, bere niretzako maitasunezko hitzak eta olerkiak bihotzean iltzaturik ditut, eta horiek bizi naute; OROITZAPEN EDERREK BIZI NAUTE ETA BERA BEHIN BEDEREN ERABAT ZORIONTSU EGIN IZANAK KONTSOLATZEN NAU AMINI BAT….

Eguneroko gauza onei eutsi… ez dakit, maitea, bihar biziko naizen, guretzat beste egunsentirik izango ote den, izan ginen hura izango ote garen, behin banatu eta bizitzak hondatu arren, patuak noizbait batuko ote gaituen!!!

2020 urte bitxi honek ez dakit zer onik ekarri didan, baina egia da neure buruarekin egoteko aukera eman didala, familia eta lagunak gehiago estimatzeko. Egia da nere lehen eleberria argitaratzeko aukera izan dudala aurten eta lorpen hori bada poztekoa, ala?

POSITIBO NAIZ EZKOR IZANIK

Positibo izatea

ezkor izatea den garaiotan

positibo eman dut

eta ez da berri ona,

ez da haurdun gelditzearen berri ona alegia.

“Negatibo naiz!” esan du lagun batek

irribarre hunkiki bat ahoan,

baina etorkizunera begira

negatibo izatea

baikor izatea den garaiotan.

Ni, berriz, beste bizitza batekin

amets egiten dut,

beste mundu batekin

eta Mafaldaren antzera

munduari esan nahi diot

gelditzen hurrengo geltokian,

beste mundu bat eraikitzeko asmoz,

Gabriel Korta poetaren gisa

sinetsita nagoen arren

maitasuna dela munduaren bihotza.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s