Irakurle maitea,
nola erran zenbat eskertzen diodan Orioko Marisa Arruabarrenari iragan konfinamenduan bere poema-bilduma niri bidali izana, eta olerki sentikor horiek irakurri ondoren, eni hitzaurrea egitea eskatzea?
Nola eskertu bere hitzak eta nahi badut bere iritzia ukan dezakedala jakitea?
Iragan urriaren 24an larunbatean aurkeztu zuen Marisa Arruabarrena oriotarrak bere herrian bere lehen poema-liburua, eta izan dadila beste askoren aitzindari!

Datorrenari aurre egin
eta hurrengo ziabogan
nireak nirekin ditudala ziurtatuz batera
arraunari tinko heldu
eta aurrera egingo dugu
beti elkarrekin.
