Irunen, 2020ko urriaren lehena, osteguna… zeruari so, gauean ilbete, lauso itxaropena…

Irakurle maitea,

zer nahi duzue kontatzea? aspaldian ez dudala idazten hemen, eguneroko gisa sortu zen blog honetan. Azken boladan etsiturik dago ene bihotza, esperantzak ahul… eta behin ene maiteak esan zidanaz oroitzen naiz elkarrekin hasi ginelarik 2014an: “Uste nuen gaurgero bakarrik geldituko nintzela mundu honetan, bikoterik gabe”… eta azkenean ni geldituko al naiz bakarrik berarekin maitemintzeagatik?

NOLA NAGO?
TRISTE BAINA POZIK…
Nola nagoen ez dakit
baina triste nago
pozik ere bai
erdiminez nagoelako
erdipozik dago,
erdizka hala ere.
Nola nagoen ez dakit
triste nago baina pozik
erantzuten dut
irribarre batez
triste bihotzez,
esperantzarik ez
maiteminez eta erdiminez
aurrera segitu behar dudala
erran didalako lagun batek
idazten segi, otoi!
Ez gal itxaropena,
merezi duzuna jasoko duzu
aspalditik itxaro dudana.
Aspaldian hitzeman zidana.

(Ainara Maia Urroz)

Horrela sentitzen naiz, barrutik triste, ene maite hura gabe, bigarren aukerarik…?

baina pozik maite nauen jendeaz inguraturik nagoelako hala ere, eta nire literatura estimatzen duenik ere badelako. Uda honetan nire lehen eleberri laburra argitaratu dut eta udazkenaren hasieran, irailaren 23an egin genuen liburuaren aurkezpena Donostian:

https://www.berria.eus/paperekoa/1947/040/002/2020-10-04/oroimenezko-igandeak.htm?fbclid=IwAR2nz2VhWNqu9IMEi_0SWTNzu13PXzTnVVo814L6k1EiOJq6yD7-oG-ucKM


LITERATURA

‘Oroiminezko igandeak’

2020ko urriak 4

Idazlea: Ainara Maia Urroz. Argitaletxea: Dakit.

Ainara Maiaren lehen eleberria da hau, eta etxetik lehen aldiz irtengo den Kattalin Landaburu du protagonista. 19 urte ditu, eta Alemaniara doa urtebeterako, alemana ikastera. Harako bidean beste bost neska ezagutuko ditu, eta herrimina, bestelako kultura bat, ordutegia, ulertua ez izatea eta beste biziko ditu.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s