Irunen, 2020ko garagarrilaren 10ean, asteazkenez MAIATZ arramaiatz honetan!

Egunkari-irakurle maitea,

arramaiatzaren edo garagarrilaren egun honetan jakin dut MAIATZ aldizkari udaberrituan ene otsaileko HATSAREN POESIA tailerreko ez den eguneko (otsailaren 29 ez baita existitzen) uzta poetikoa:

2020.02.29

Ainara Maia Urroz

EZ DEN EGUN HONETAN

Ez gara hamaika

Eta lau ere ez,

Eta Arantzazuko egutegiaren arabera, gaurko eguna ez da existitzen,

Baina hor dago,

Hemen gaude

Gure herria bezala;

Izan ere, ez denak osatzen du

Dena,

Esan gabeko hitzak dira

Esan beharrekoak agian,

Eta lerro artean ulertzen eta sentitzen dudana da

Poesia,

Eta lerroak apaingarriak

Betegarriak

Mila koloretako itsugarriak

Besterik ez dira.

Beharbada gaurko eguna, otsailak 29,

Ez da existitzen

Eta idazten ari naizena ere ez da,

Bisurte honetako egun berezi honetan gertatutakoa

Ez da gertatu benetan,

Edo gertatutako zorion hura gertatuko da bis.

Ez gara hamaika

Ezta lau ere.

Agian erdizka lauetan dantzan

Munduaren plazan, jauzika,

Malabaristaren gisa berean

Oreka amets.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s