Irunen konfinaturik, 2020ko maitatzearen 8ko ostirala… Esperantza bihotzarentzat!

Egunkari-irakurle horri,

Jada bi hilabete konfinaturik etxean, etxetik lanean, baina azken asteburua izanen dut lanean, astelehenean Donostiako bulegora itzuliko bainaiz, segurtasun-neurri guztiekin. Ene konfinamenduko poema-bilduma, beraz, konfinamenduarekin batera amaituko dut eta gero beste batzuk etorriko dira beharbada, honako hau bezalakoak:

ama

(Diseinua: Etorne Aranburu) 

Gontzal Mendibilek azken bi urteetan beste inork eman ez didan bizipoza eman dio ene bihotz maiteMINduari, bere maite galduari itxaroten dion azken erromantiko honi: 2012ko poema-liburuko hiru poema kantu bilakatu ditu eta bere azken diskoan sartu, BIOK:

http://www.gontzalmendibil.com/

Poema sarkor eta entzutetsuak sortu eta musikatu ditut, neureak eta idazle gorenenak ere, hala nola: Ainara Maya, Karmele Jaio, Koldo Izagirre, Jose Luis Padrón, Pako Aristi, Maialen Lujanbio izan ditut partaide.

 

http://www.berria.eus | Ez gara inoiz nekatzen Gontzal Mendibil entzuteaz. Gutxiago horrelako kantekin: ‘Esperantza bihotzarentzat’, Ainara Maiaren hitzekin. Eskerrik asko, Gontzal.

 

Duela bost urte ia utzi ninduen ene maiteak, eta geroztik maitemindurik gelditu naiz, bakarrik, eta idazten dudan guztia beragatik idazten dut, ozenoaren bestaldean dagoen ene eskualdunarentzat:

ZUGABE ZU, NIREKIN
Berriro ere zu, nirekin
egon arte
zain nazazu, otoi, ene maite!

Zu gabe zail zait aurrera egitea,
bizitzea,
arnas hartzea.
Zu gabe hatsa falta zait,
ezin dut zu gabe bizi, ene maite.
Zain nazazu, otoi.
Zain naukazu hemen.

(Ainara Maia Urroz)

Xori arraroak gaitun, Ainara, eta bikotea kausitzea ez dun erraza, debalde dun
bakarrik kantatzea, hire kantuari arrapostu dioen xoria behar dun; bizkitartean ez
tristatu. Heure buruari kantatu, xori bakarlaria izaten dun kantaririk onena, baina
ez dun debalde kantatzen, beti badun bikotekidea nunbait.

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s