Irunen, 2020ko otsailaren 26an asteazkenean, Txingudi ikastolan berriro ere 29 urteren ondoren…

Egunkari maitea,

ikastola utzi nuenetik jada 29 urte pasa dira, eta ordutik ez nuen zapaldu behin ere Txingudi ikastola.

WhatsApp Image 2020-02-03 at 23.05.40

1996ko otsailaren 26an egun euritsua, eta etxean goxo-goxo. “Txakur zaunkaria, ez da hozkaria” (91. or.) … GAUR ere euri-eguna izan dugu, eta ale batzuk utzi ditut ikastolan nahi duenak eskura dezan eta irakurri.

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/euskal-emakume-idazlea-eragile-eta-sortzaile#.XlYdfSBvwb8.twitter

EUSKAL EMAKUME IDAZLEA: ERAGILE ETA SORTZAILE (I)
AINARA MAYA URROZ
2020/02/25

Auxtin Zamorak behin erran zidan bezala, denok gara poetak, idazle eta sortzaile, edo bederen izan gaitezke, eta denok maila berean gainera, ez bata bestea baino gehiago. Izan gaitezke denok poeta eta sortzaile, denok baitugu behar bat garena adierazteko.

Eta amatasunaz ez gara mintzatu, nahiz eta gaurko euskal literaturan aktualitatezko gaia izan. Niretzat hain da gai sentibera, minbera une honetan (eta azken hamarkada osoan), ene 43 urtetan, beti izan baitut amets ama izatea, baina ene maiteak utzi ninduen, ene seme-alaben aitak alegia.
Nago, horregatik, ama edo sortzaile izateagatik, egon direla itzalpean euskal emakume idazleak, amatasuna sormen naturaltzat jo delako, eta beraz, meritutzat jo da ama eta sortzaile izatea berezko esfortzurik gabe izan ez duen gizonaren lana. Horrela, aintzat hartu da eta argitara eman eginahal handi hori. Beharbada horregatik gizonak nahi duena egin ahal izan du, baina andreak ezin izan du nahi, egin nahi zuena.

Beharbada, amatasunaren naturaltasun hori ezbaian jarri ez delako gure erreferentzia literarioak ere maskulinoak dira, bai gizonengan, bai andreengan; denongan. Femeninoa dena etxe barrurako gordez eta horrekin batera ama-hizkuntzaren balioa eta transmisioa.

Ama izateaz haratago, izatea eta sortzea amets zuten andreak historian ez dira ulertuak izan, eta sufritu nahiz sufriarazi dute. Lou Andreas von Salome idazleak esan zuen bezala, edozein delarik ere gure generoa (gizon edo andre izan gutxienekoa da), garenetik abiatuta, denok bilatu behar genuke gugan kontrako sexuaren ezaugarriak, gu guztiongan baititugu ezaugarri femeninoa eta maskulinoa.
Hauek eta gehiago izan dira Bergarako UNED-etik bueltan, ‘Euskal emakume idazlea: eragile eta sortzaile’ eztabaida literariotik, ene kotxeko bakardadean egindako hausnarketa iragan inauteri-larunbatean.

Datorren larunbatean 29an azken saioa izanen dugu Bergaran goizeko hamarretan, eta gaiari buruzko marko teorikoa zehaztuko dugulakoan nago.

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/euskal-emakume-idazlea-eragile-eta-sortzaile-ii

EUSKAL EMAKUME IDAZLEA: ERAGILE ETA SORTZAILE (II)

Emakumetasunaz gain, euskaldunok euskara dugu arrazoi nagusi idazteko, gure tresna den hizkuntza zergatik iraun duen orain arte jakiteko eta ulertzeko beharra dugulako.

2020/03/12

Duela gutxi, aste honetan berean, adiskide edo adinez bestela den kide batek erran dit ez dakidala enpatizatzen, ez baitut besteen mina sentitzeko ahalegina egiten. Ez dakit egia den, ene bizitza osoa besteek zer senti edo pentsa zeuden ibili naizelako neure burua bigarren plano batera jaitsiz, baina agian oker nago, ez dakit. Zer pentsa eman dit.

Pasa den aste hondarrean Bergarako UNEDeko idazle eskolako “Euskal emakume idazlea: eragile eta sortzaile” monografikoa bukatu zen, eta larunbatean berean Sor Juana Ines de la Cruz idazlearen bizitzan oinarritutako euskal musikal bat ikusi nuen Donostian: “Ni, munduko txarrena”, guztiaren gainetik emakume baten historia, eta nireaz hausnarrarazi ere ninduena.

Bihar emakumearen nazioarteko eguna da, eta ene gorputzak ez dit eskatzen kalera ateratzea ez borrokara ez festara. Tristura handia sentitzen dut ene bihotzean, ni neure penean itotzen naizela sentitzen naizelako, eta bien bitartean zenbat emakume bortxatu, kolpatu edo eraildako dauden pentsatzea. Tristura sentitzen dut, antza beharbada enpatizatzen ez dakidalako, ene emakume-bihotza zauriturik dagoelako oraindik, itxaropenak eta ametsak zapuzturik ditudalako, egoista neure buruarengan soilik pentsatzen omen dudalako. Baina nik soilik zoriontsu izan nahi nuen, behinola Montevideon bezala, erabat eta bilateralki zoriontsu. Gizon eta emakume bat eginik.

Horregatik idazten dudala uste dut, ene sufrimendua eta pena ulertzeko, eta horrekin mundua ulertuko dudalakoan, munduko injustizia eta sufrimendu oro ulertuko dudalakoan. Horregatik idatzi zituen bere olerkiak Sor Juana Ines de la Cruz-ek XVII. Mendean, horregatik idatzi zuten Bizenta Mogelek, Virginia Woolfek, Lou Andreas Salomek eta Hannah Arendt-ek ere bai.

Emakumetasunaz gain, euskaldunok euskara dugu arrazoi nagusi idazteko, gure tresna den hizkuntza zergatik iraun duen orain arte jakiteko eta ulertzeko beharra dugulako. Hannah Arendt XX. mendeko filosofo handiak ere mundua ulertu nahi zuen eta horregatik idatzi zuen.

Euskal literaturaren sistemak ere marko teoriko bat behar duela ondorioztatu genuen idazle eskolako monografikoaren ondoren, euskal literaturan marko teoriko orokor bat abiapuntu litzateke kontzientzia pizteko, bazterrekoak garela jabetzeko eta bazterretik egiten dela iraultza ikusteko. Euskal literaturak ere badu bere kanon literarioa eta erdigune kontserbadorea, baina bazterrekotik dator berrikuntza eta iraultza. Bizitzaren tentsioa behar da eragiteko, onargarri ez den hori idaztea ez da hain erraza, eta gaur egun «erraza» da literatura ona egitea, baina sortzaileok eredu kanonikoetatik askatu behar dugu, eredugarri izateko. Eredu bat garrantzitsua da puskatzeko, liburu kanonikoek laguntzen baitigute pentsatzen eta idazten segitzera.

Betidanik idatzi izan dut, eta nire poemak eta idatziak gaztetatik bidali ditut literatur lehiaketa eta beketara, baina epaimahaiek inoiz ez naute hautatu. Beti pentsatu izan dut poeta sentimental txar bat nintzela, bihotz triste honen sentipenek zirriborratzen zituelako paper zuri pila; baina orain badakit poeta sentimentala baino, benetako sentimenduz idazten duen poeta bat besterik ez naizela, emetasunetik eta euskaratik erein nahian hazia. Auxtin Zamorak lehen aldiz ene hitzak 2001ean “Hatsaren poesia” liburuan argitaratu zituelarik, balioetsia sentitu nintzen, eta idazten segitzera animatu.

Euskal literaturan ez dugula kanonik erran zuen Idazle Eskolako zuzendari Tere Irastortzak, lotsa eta zentsura dugulako; euskal literaturaren historian emakume idazle eta eragile asko egon dira, baina isilean eta auto-zentsuraturik: Minaberri, Lurdes Iriondo, Euxebi Osa, Sasiola, Azkueren arreba…).

Iragan larunbateko “Euskal emakume idazlea eta eragilea” solasaldien amaieran zenbait proposamen atera ziren eta elkarlanean segitzeko gogoa zenbait egitasmotan, hala nola: sistema bat sortzea (weborri bat) euskal emakume guztion lanak, kritikak eta irakurketak jarriko direnak, argitalpen guztietan egileen izen osoak ager daitezela, izen eta abizenekin, gizonezkoekin nahas ez gaitzaten, idazle-egonaldiak, Bibliobus morea gida literario batekin, euskal emakume idazleen liburutegi eta gordailua, izkribuen gordailua, Auspoa eta Sendoa bezalako bildumen lana goraipatzea…

… eta batez ere idazten eta sortzen segitzea, sortzen dugunean gauza asko ateratzen baitira ez dakizkigunak, harritzen gaituztenak, eta hori da literatura, harriduraz sortzea. Idaztea norbera ezagutzea den bezala. Sormena irakurriz ateratzen da, eta irakurtzea arreta eskaintzea da gauza bati. Emakumeak izan arren, unibertsalak gara. Ez dagoen mundu bat, neurea, azaldu beharragatik idazten dut, denok baitugu zer esana.

Irakurriz sustatu, eta ezagutuz birgaitu. Hori egin behar dugula ondorioztatu genuen Bergaran. Sistema non sortzen da? Nola? Sortzaileak igerian dakigu orain idazle, gero irakurle, ondoren zaintzaile. Izatea da sortzea.

 

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s