Irunen, 2019ko ilbeltzaren 30ean, asteazkena. MUXUAK.

Egunkari maitea…

Ainara Maia Urroz eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ekin solasean

Astelehena, 2019-01-21

Muxuak poesia liburu ilustratua plazaratu dute Ainara Maia Urrozek eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ek. 23 muxu, eta beste hainbeste marrazki; uneen, ezpain posibleen, begiak itxi orduko iluntasunean barrura proiektatutako irudien nolabaiteko katalogo bat. Haiekin hitz egin dugu liburu honen sortze prozesuaz.

http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/ainara-maia-urroz-eta-inaki-martiarena-otxotorena-mattinekin-solasean

Ainara Maia Urroz eta Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”ekin hitz egin dugu Muxuak liburuaz, sormenaz, elkarlanaz. Bata zein bestea gustura daude oso Muxuak liburuarekin. Zortziko argitaletxeak plazaratu die, poesia eta marrazkia uztartuta.

Ainara Maiak 2008an Idazle Eskolako gradu amaierako proiektu gisa poema-bilduma hau aurkeztu zuen. Ez zuen beka irabazi eta gero ere ez zen argitaratu “baina 2016an Mattinek, Iñaki Martiarenak, opari-muxu bat eman zidan eta nire poema-bilduma ilustratu zidan, olerki bakoitzeko marrazki bat”. Testu sorta hartan nolabaiteko muxu mota anitzen zerrendatze bat, katalogatze bat, idazlearen estilotik eta ahotsetik gertu beti ere. Lagun arteko giroan, poema haiek Mattinen eskuetara iritsi ziren. Irudiek jauzi egin zuten irakurlearen irudimenetik paperera, Mattinen esanetan “denbora batera azaldu nintzaion marrazki batzuekin. Horren ostean zuzeneko emanaldi bat eskaini genuen pare bat aldiz, egindako lana erakutsi nahi genuelako, eta azkeneko gauza izan da argitaratzearena”.

Ainara Maiak berak hartu zuen proiektua liburua bilakatzeko ardura, eta mugitzen hasi zen. Hainbat ate jo ostean topatu zuten bidea “Zortziko argitaletxeak ez ditu orain arte euskarazko lanik plazaratu, Maddi ZubeldiarenMurgiltzea bezalako edizio elebidunak izan ezik”. Mattinen ustez proiektuak ondo hartu du lekua argitaletxearen katalogoan “lan honekin ikusi dute euskarak ere izan dezakeela lekua beren katalogoan”. Gainera, erabakigarria izan omen da editorearen lana liburuaren azken emaitzan, liburuaren objektu izaeran; Ainara Maiak dioenez “liburuaren berezitasuna da testuaren zatietan tipografiarekin eta azpimarrekin jolastu egiten duela. Hori guzti hori editorearen ekarpena izan zen”. Mattinen ustez izaera modernoa ematen dio horrek guztiak “egun bizi dugun garaietan guztia oso bisuala da, eta liburu hau begietatik sartzen da, ohiko formatuetatik atera egin behar da liburua deigarri egiteko. Akaso etorkizuna hor dago, eta lan hau zentzu horretan oso aktuala da”. Kendu egiten dio horrek marrazkiari? Osatu egiten du? Mattinek ez du argi erantzuna, baina bere kasuan ere editoreak izan du zeresanik “liburuari izaera modernoagoa emate aldera, dinamikoagoa edo, hainbat marrazki kanpoan geratu dira, eta aurretik zeuden batzuk apur bat moldatu behar izan ditut. Nolabait esateko, eskuzko kutsu handiagoa zuten akuarelak kanpoan geratu dira, ordenagailuarekin landutako irudiak dira gailendu direnak”.

Buelta asko eman dizkie Mattinek irudiei “poema guztien ardatza gai bakar bat izateak lagundu egin dit, baina era berean ez da gai erraza; maitasun erromantikoaren ideiarekin dauzkagun kontraesanak… marrazki hauetan ez nuen topikoetan erori nahi, eta horregatik muxuari loturiko imajinario tipikotik ihes egin dut, bestelako motiboak bilatuz”. Horri guzti horri gehitu behar zaio koloreen bizitasuna “kolore asko dago liburuan, asko landu dudan gauza bat da kolore aniztasuna eta haien konbinazioa”. Ainara maiak aitortzen duenez, “marrazkiekin beharbada beste esanahi bat hartu dute marrazkiekin, zentzu onean. Lankidetza polita izan da, oso lagun artekoa”.

Kolorerik bada testuaren edukietan ere. Honako hau Ainara Maiaren bigarren liburua da, 2012an Maiatz argitaletxearen eskutik plazaratutako Chansons d’amour izan zuen lehena. Ezberdintasun handia dago bien artean? “orain beste momentu batean nago, baina oraindik identifikatzen naiz poema hauekin. Publikatzeari begira saiatu naiz besteren bat idazten, baina azkenean batez ere garai batean idatzitakoak geratu dira.

20181208_192539

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s